Medio ambiente y sostenibilidad: Itinerario por Artxanda

De la mano de Ekologistak Martxan, recorremos el monte Artxanda conociendo la historia de la ciudad de Bilbao. Desde su primer asentamiento en el Malmasin hasta la actualidad pasando por la industrialización. Toda está transformación ha tenido grandes consecuencias en nuestros rios y montes.

Más allá del "Google nos espía"

Ondiz Zarraga, investigadora y activista por el software libre, ya nos pone sobre aviso: no vamos a tener una charla técnica, esto va sobre ética. Ahora que amplios espectros de la población se preocupan por su privacidad en tiempos de una pandemia mundial, conviene que ampliemos el foco más allá del contexto actual.

STEAM-Active Proiektua

EHU-UPVko ikerlari-irakasle batzuek metodologia Aktiboak STEAM disziplinetan nola aplikatu-ri buruzko materiala sortu dute, inplementazio proiektu batzuk eta e-Ikastaro bat sortu ere bai.

STEAM gaietako irakasleentzat interesgarri izan daiteke eta erabilera doakoa da (CC-BY-NC-SA 4.0 lizentziapean)

Premio Ingeniería Solidaría

Han sido ya siete las ediciones celebradas del Premio “Ingeniería Solidaria” organizadas por Ingeniería Sin Fronteras (ISF) desde el año 2013. Lanzamos esta octava edición con la misma motivación de años anteriores: difundir y potenciar la importancia que tiene la ingeniería en todas sus vertientes: técnicas, económicas, científicas y sociales.

Hacia la emancipación energética

Os compartimos la experiencia de Nagore Cebrián en Santa Marta (El Salvador) y las reflexiones sobre la misma. 

Nagore nos habla de sus costumbres y sus gentes a través de una estancia donde además pudo desarrollar parte de su TFG con una capacitación de la comunidad.

Egin zaitez Euskal Herriko Mugarik Gabeko Ingeniaritzako boluntario

Ikasleak, irakasleak eta profesionalak gara, eta gure astialdiaren zati bat sinesten ditugun balioen alde borrokatzen ematen dugu

Lantaldeak

EUSKARA TALDEA

Taldearen helburua Mugarik Gabeko Ingeniaritzan euskararen erabilera sustatzea da, ikaskuntza-prozesuak lagunduz eta zeharka ukitzen gaituzten gaiei buruzko jarduerak eginez euskaraz.

Itzulpen Taldea

Talde honen bitartez, Talde Teknikoari eta Komunikazio Taldeari laguntza ematen zaie gure jardueretan eta kanpo-hedapenean elebitasuna bermatzeko.

KOMUNIKAZIO TALDEA

Gure jarduerak, balioak eta ikuspegia sare sozial pribatibo eta libreen bidez ezagutarazteaz arduratzen gara talde honetan..

GRAL TALDEA

Azken urtean hainbat lan kuaderno lantzen buru-belarri aritu gara “Gizarte-eraldaketarako GRAL/MALak” laguntzeko tresnak edukitzeko. Ondoren, lan-koadernoaren edukia zabaltzeko laguntza-material grafikoak diseinatu ditugu, baita irratirako formatuan ere.

ENERGETIKAS

Talde ez mistoa gara, eta energiaren hainbat alderdiri buruz hausnartzen dugu, ikuspegi ekofeminista batetik.
Santa Martako (El Salvador) eta Basoa (Euskal Herria) proiektuko burujabetza energetikoko taldeekin batera ikasi eta lan egiten dugu. Prozesu hauen inguruko edukiak sortzen ditugu

Energia Taldea

Energia taldean emakumeei, LGTB+ pertsonei eta energiari buruzko artikuluak sortzen ditugu. Taldetik elektrizitatearekin lotutako gaiei buruzko TFGak eta TFMak egiten laguntzen dugu, ikuspegi intersekzionaletik. EHUki taldearen kalkuluen hobekuntzan nahiz trantsizio energetikoaren aldeko emakumeen sarean parte hartu dugu.

Egin zaitez ekintzaile!

Mugarik Gabeko Ingeniaritza ekintzaileen erakunde bat da. Ingeniaritzako prestakuntza duten edo ez duten ikasleak, irakasleak eta profesionalak gara, eta oinarrizko zerbitzuetara, ingurumen osasuntsu batera eta lurralde inklusiboetara iristeko aukera unibertsala bermatzeko lan egiten dugu.

Aldaketak eragiteko eta sendotzeko prozesu sozial eta politikoetan parte hartzen dugu, ezagutza askea eta ikuspegi kritikoa sustatuz eta pertsonak eta komunitateak indartuz.

Teknologiari buruzko ezagutzak eta esperientzia partekatzen ditugu, prozesuen zerbitzura jartzeko. Ekintzaileen lanaren, bazkideen ekarpenen eta administrazio publikoen babesaren laguntzarekin, gizarte kritiko eta solidarioak sortuko dituen planteamendu eraikitzaileekin egiten ditugu ekintzak.

Zertarako egin boluntario?

  • “Niretzat batez ere ikaskuntza esan nahi izan du.

    – Alde batetik, gai teknikoetan (ingeniaritzari dagokionez, unibertsitatean irakasten diguten beste ikuspuntu batetik jasotzen duguna, eta gai burokratikoagoei dagokienez), bestetik, elkarte batek nola funtzionatzen duen ikastea, zein dinamika lantzen diren…
    – Nire antzeko interesak dituen jende asko ezagutzea.
    – Sinesten dudan zerbaiti denbora eskaintzen diodala sentitzea.
    – Ohituta nengoen inguruneetatik kanpo mugitzen ikastea.”

Onintze Parra

Boluntarioa - Idazkaria - Boluntarioen koordinatzailea

“Mugarik Gabeko Ingeniaritzan boluntario izatea hurrengoa ekarri dit:

– Antzeko kezkak dituzten pertsonak ezagutzea.
– Ingeniaritzaren ikuspegi berri bat eskuratzea.
– Garapenerako Lankidetzan trebatzea.
– Elkarte batek barrutik nola funtzionatzen duen ikastea.
– Energiarekin, software librearekin… lotutako ezagutzak ikastea.
– Hierarkiarik gabeko taldeetan lan egitea, batzarren eta bileren garrantzia ulertzea.
– Gure burua zaintzen ikastea elkartearen barruan, bai boluntarioen artean, bai batzordearen eta talde teknikoaren artean.”

    Nuria Marín

    Boluntarioa - Lehendakaria - Giza Baliabideen arduraduna

    • “Niretzat, Mugarik Gabeko Ingeniaritzako boluntario izateak honako hau ekarri dit:

      – Pertsona gisa haztea. Lan egiteko eta mundu hobeago bat eraikitzeko pertsona politekin batera betetzen nauen zerbaitetan ematea nire denbora.
      – Ikasi, ikasi eta ikasi. Profesional gisa hazten ari den ingeniaritzaren ikuspegi berri bat aurkitzea, elkarteen eta gizarte-mugimenduen funtzionamendua ezagutzea.
      – Sinesten eta partekatzen ditugun balioen alde borrokatzea.
      – Unibertsitateko prestakuntzaren zeharkako diziplina anitzeko prozesuetan lan egitea.”

    Javier Arana

    Boluntarioa - Lehendakariordea

    Parte hartu nahi duzu? Jarri harremanetan gurekin!

    12 + 11 =