Intersekzionalitatea desberdintasunen azterketa eta esku-hartzean: ahalmen eta tresnak

Intersekzionalitateak eskaintzen digun azterketa esparruan, zeharkatzen gaituzten opresio / pribilegio-ardatzak eta hauek gurutzatzen dien modua ikus ditzakegu. Hala ere, beharrezkoa da intersekzionalitatea ez soilik desberdintasunen gurutzatze gisa ikustea, arazo ikustezinak ikustarazteko eta ikusten uzten ez diguna zalantzan jartzeko tresna gisa baizik. Horregatik, hurrengo Aktibista Eskolan ikuspegi intersekzionala eta bere potentziala gure ezagutza / aktibismo / interbentzio praktikek bideratzen dituzten botere harremanen ikuspuntutik. 

Zer dakar intersekzionaltasunak desberdintasunen azterketa eta parte-hartze kritikoan? Uxue Zugaza, Euskal Herriko Unibertsitateko politologoa eta ikertzailearen  eskutik, intersekzionaltasunaren zenbait potentzialen inguruan hitz egingo dugu, gure analisi eta interbentzio lanetan har dezaketen zentzuari buruz egingo dugu gogoeta eta zenbait adibide aztertuko ditugu, atalarteko praxiaren zentzuari buruzko gogoeta egiteko kokatuta.

Saioa bideokonferentziaz egingo da, Jitsi plataformaren bidez. Zure plaza erreserbatzeko (plaza mugatuak daude) eta saio honetaz gozatzeko informazioa izateko, idatz iezaguzu hezkuntza (arroba) euskadi.isf.es helbidera. Animatu eta sarretatik ikusiko dugu elkar (modu seguruan)!

Saioa: Intersekzionalitatea desberdintasunen azterketa eta esku-hartzean: ahalmen eta tresnak

Hizlaria: Uxue Zugaza

Data: 2020ko urriaren 29a, osteguna

Ordua: 18:00-20:00

Tokia:  Jitsi (posta bitartez jakinaraziko dizugu, aldez aurretiko izen ematea)

Hizkuntza: Gaztelania

Ikerketa feministako metodologia kuantitatiboari buruzko oharrak

Ikerketa feministaren metodologiek ezagutza sortzeko moduak birpentsatzera gonbidatzen gaituzte, ezagutza sortzeko erabiltzen diren metodoak zalantzan jarriz. Jakintza hegemonikoen neutraltasuna eta izaera arrazionala zalantzan jartzeko sortzen diren metodologiak dira, zientzia jantzi ohi den objektibotasun eta unibertsaltasun faltsuan erortzea saihestuz.

“Gizarte-eraldaketarako bidea: Gradu Amaierako Lanak eta Master Amaierako Lanak eraldaketarako tresna gisa” lan-koadernoan, ikuspegi feministetatik ikerketak diseinatzeko moduari buruzko zenbait argibide eman ziren. Era berean, hura erabiltzearen garrantzia argitzea premiazkoa zela azpimarratzen zen, baita tresna eta prozesu horiek prestatzeko eta horietara ohitzeko guneak sortzea egokia zela ere. Beraz, horretara jarri gara…

Formakuntza-premia horri berriro helduz, hurrengo saiora gonbidatu nahi zaituztegu. Marta Luxán, UPV/EHUko irakaslea eta Ikasketa Feministak eta Generokoak Masterreko Batzorde Akademikoko kidea, gogoeta saio praktiko eta teoriko bat eskainiko du ikerketa-teknika kuantitatiboetan ikuspegi feministak sartzeari buruz.

Saioa bideokonferentzia bidez egingo da Jitsi plataformaren bidez. Zure lekua erreserbatzeko (plaza kopurua mugatua izango da), idatz iezaguzu hezkuntza (arroba) euskadi.isf.es helbide elektronikoara. Anima zaitez eta sareetatik ikusiko dugu elkar!

Saioa: Ikerketa feministako metodologia kuantitatiboari buruzko oharrak

hizlaria: Marta Luxán

Data: 2020ko urriaren 21a, asteazkena

Ordua: 18:00-20:00 (Europako ordu zentrala, UTC+02)

Tokia: Jitsi plataforma (posta bidez informatuko zaitugu, aurretiazko izen-ematea)

Hizkuntza: Gaztelania

TRANSFERENTZIA TEKNOLOGIKOA PROBLEMATIZATZEN LANKIDETZA EREMUAN

Badira erakunde gisa daukagun praktika egituratzen duten zenbait arau. Teknologia ez da neutroa, gizarte sistema bati dagokion elementu konplexua da. Hainbat saio daramagu ideia honi buruz hausnartzen, alderdi ezberdinetatik aztertuz (feminismoak, ekologismoa, dekolonialtasuna…). Ikusi dugu teknologia elementu neutral bezala aurkeztean, gizartearen helburuak aurredefinitzeko erabiltzen diren mekanismo eta botere harremanak ezkutatzea lortzen dela. Aktibisten Eskolaren azken saioan, Leire Vazquez Orobioren esku, teknologiaren, kulturaren eta lankidetzaren arteko harremaneai buruzko oinarrizko eztabaida kritikoak argitzen saiatu ginen.

Arazoaren muinean: transferentzia teknologikoa. Kategoria monolitikoa ez bada ere, praktika honek hiru desoreka sortzen ditu: egiturazkoak (kapitala eta azpiegiturak behar dituzten makinak), erritmo arazoak (teknologia eta kulturaren arteko konfrontazioa) eta gizarte antolaketakoak (ezagutza autoktonoen balio-galera). Eta desoreka hauetan guztietan berrikusketa behar duen elementu nagusia dago: zein izango da gure zeregina Hegoaldeko teknologiari lotutako prozesuak lagundu nahi dituen Iparraldeko agente gisa?

Iparraldeko erakundeen tutoretza gorrigarria den lankidetza proiektu zehatzen bidez kasuistika ezberdinak argitu genituen. Baina, zenbateraino ezin gara identifikaturik sentitu gure inguruko kolonialtasuna erakusten duten praktika horietan? Eztabaida piztu da, gure nortasuna, gure praktika profesionalak eta nazioarteko elkartasuna ulertzeko daukagun modua zalantzan jartzen dituen eztabaida.

Zeinek defendatzen du defendatzen duena?

Lurraldearen eta Giza Eskubideen defendatzaileen lana zuzenean ezagutzeko hainbat topaketa egin ondoren, defendatzaile horiek babesteko aktibatzen diren elkartasun-mekanismo eta -sareez jakin nahi genuen. Nola egiten dute lan? Zenbateraino dira egokiak? Emakume defendatzaile askok genero-arrazoiengatiko indarkeria mota askori aurre egiten diete, hala nola sexu-indarkeriari eta mehatxuei, jazarpenari eta emakume izatearekin lotutako difamazio-kanpainei. Egoera horren aurrean, geure buruari galdetzen diogu: zer paper bete dezakegu Iparralde Globaleko erakundeek gatazkan defentsan laguntza emateko?

Fernando Armendarizek, Protection Internationaleko giza eskubideen aldeko ekintzaileak, aintzat hartzeko garrantzitsuak diren gakoetako batzuk partekatzen dizkigu. Giza Eskubideak defendatzeak botere ekonomikoei aurre egitea esan nahi du, estraktibismotik datozen garro guztien aurkako etengabeko borroka da. Arrisku handiko jarduera da, eta, emakumeen kasuan, aparteko zaaurgarritasun egoera dakar, ez baitute beti ikusten beren komunitateek laguntzen dietela. Testuinguru horretan, Protection Internationalek komunitate-arloa indartuko duen eta nazioartean eragingo duen laguntza proposatzen du, babes-mekanismoetatik politika publikoetara igarotzeko.

Bertaratutakoen arteko eztabaida zabaltzean, hainbat lekutatik entzuten ditugu lekukotasunak, jasotako mehatxuengatik beren lurraldeetatik aldendu behar izan duten defendatzaileak eta nazioarteko elkartasunaren taula globalean kokatzeko modua birentsatzen jarraitzen duten Iparralde Globaleko ekintzaileak. Alde horretatik, hasieratik sor daitezkeen pribilegioak berrikustearen garrantzia azpimarratzen da, haien gorputza lehen lerroan jartzen duten pertsonei beren behar bezalako laguntza eman ahal izateko. Zentzu horretan, bide luzea dugu oraindik egiteke.

Pandemiaren aurrean, estatu askok aitzakia ezin hobea aurkitu dute babes neurri asko bertan behera uzteko. Premia psikoafektiboei lotutako ikuspegi feminista aplikatzen badugu, gaur egungoa bezalako uneetan inoiz baino garrantzitsuagoa da laguntza-neurriak indartzea, defendatzaileei sostengu emozionalean laguntzea, eta ondasun komunen pribatizazio handiagoaren aurrean gerturatzen den eraso berrirako prestatzea.

Eraso gehiagori, borroka eta erresistentzia gehiago. Baina, era berean, ez dezagun ahaztu, gehiago eta hobeto lagundu.

Erantzun kolektiboak bizitzen ari garen larrialdien aurrean

Azken hilabeteotan gizarte gisa jasaten ari ginen arrakala asko nabarmentzen hasi dira. “Urruntze soziala” deiturikoa ezarri zaigun eta zainketa lan garrantzitsuenak etxeetan berriro ipini diren garai honetan, auzo- eta eskualde-mugimendu asko berriro jarri dira martxan, bizi ditugun larrialdiei aurre egiteko laguntza-sareak kolektibitatetik eta elkarrekiko dugun interdependentzia onartzetik bakarrik sor daitezkeela erakusteko. 

Gogoeta hauen bidez, Covid-19 pandemiatik haratagoko testuinguruaren irakurketa eta zainketa sareetako kolektibo desberdinek egindako lanari buruzko saiora gonbidatu nahi zaituztegu. Larrialdi-egoeratik haratago, gure lurraldeetan komunitatea sortzeko eta bizitzari eusteko oinarrizko mugimenduen garrantzia ikusarazteko, Mérce Cortina, mugimenduetan eta auzo identitatean aditua izango dugu, De Monfort University-ko hiri-politiketako irakaslea eta CURA (Centro de Investigación Urbana y Austeridad) erakundeko kidea eta giza mugimenduetan eta auzo identitatean aditua izango dugu. Halaber, Fernando Fantova (Sanfran Auzo Sarea) eta Mati Iturralde (Zuia, ElkarZainduz) izango ditugu gurekin, konfinamendu asteetan egindako ekintzak eta etorkizunean aurreikusten dituzten erronkak azaltzeko, testuinguru hain ezberdina duten Bilboko San Fran auzotik eta Zuiako eskualdetik (Araba).

Saio presentzialak berreskuratu ahal izan arte, saioa bideokonferentziaz egingo da, Jitsi plataformaren bidez. Zure plaza erreserbatzeko (plaza mugatuak daude) eta saio honetaz gozatzeko informazioa jasotzeko, idatz iezaguzu hezkuntza (arroba) euskadi.isf.es helbidera. Animatu eta sarretatik ikusiko dugu elkar (modu seguruan)!

Saioa: Erantzun kolektiboak bizitzen ari garen larrialdien aurrean

Hizlariak: Mercè Cortina, Fernando Fantova, Mati Iturralde

Data: 2020ko ekainaren 18an, osteguna

Ordua: 18:00-20:00 (GMT + 2)

Tokia: Jitsi (posta bitartez jakinaraziko dizugu, aldez aurretiko izen ematea)

Hizkuntza: Gaztelania

Mercè Cortina-Oriol Zientzia Politikoan doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean, hurrengo izenburua duen tesiarekin: “Estrategias Escalares, Discurso e Identidad en la Ciudad Emprendedora: el caso de Zorrotza, eta Erresuma Batuko De Montfort Leicester Unibertsitateko Zientzia Politikoetako irakaslea, non Hiri-ikerketa eta Austeritatea Zentroko kidea den ere bai. Mugimendu sozialetatik, garapen komunitariotik eta parte-hartze sozialetik abiatuta, eta ekonomia politikorantz eta hiri-politikarantz aurrera eginez, bere ikerketak tokiko gobernantza-sistemak deskribatu eta kritikatu ditu historikoki. Gaur egun, Mercè Cortina-Oriol  De Montfort Universityko Hiri Ikasketako Masterreko zuzendaria da, baita CURAko doktoregaien zuzendaria ere. Berriki, Journal of Urban Affairs moduko aldizkarietan agitaratu du.

San Franciscoko elkartasun sarea Covid-19 pandemiak eragindako osasun publikoko arazoaren aurrean eta horri aurre egiteko salbuespen neurrien aurren sortu da. Auzokideen asrteko zainketak eskaitzen dituen sarea da, baita ahultasun egoeran dauden pertsonentzako giza baliabidetarako bideratzea edo/eta orientabidea ere. 100 boluntariok baino gehiagok osatzen dute sarea, eta gaur arte 150 laguntza eskaera jaso dituzte. Eraikitzen ari den eta beste behar batzuei erantzuteko prest dagoen ekimena da. Berriki, auzoko beste zenbait saltokiekin batera, hainbat arrazoirengatik gizarte zerbitzuen laguntzarik jasaten ez duten pertsonen elikagai hornidura hasi dute. Premiazko erantzun hau auzoko saltokietan diru ekarpenak egiten dituzten auzotarrei esker eman da, elikagai soberakinak sortzeko eta behar denean banatzeko helburuarekin. 

Deskarga ezazu gure lan-koadernoa “Giza eraldaketarako bidea: GrAL eta MAL aldaketa tresna gisa”

Ikaslea zara eta zure GrAL edo MAL arazo sozial bati aurre egiteko erabilgarria izatea gustatuko litzaizuke? GrAL / MALak tutorizatzen dituzu eta ikerketa lan horiei ahalik eta etekin handieta nola atera azalduko dizun dokumentu bat izatea gustatuko litzaizuke? Agian giza erakunde bateko kide zara, eta inoiz ez duzu pentsatu GrAL/MALek bultzatzen dituzuen giza eraldaketarako prozesuetako tresnak eta analisiak hobetzeko balio dezaketenik? Kasu horietarako ISF-MGIk hemengo dokumentu hau prestatu dugu.

Giza eraldaketarako graduko lanak diseinatzen eta laguntzen 20 urte baino gehiago eman ondoren, ISF-MGIn Lan Koaderno bat sortu dugu, gure ikaskuntzak jasotzen dituena eta GrALek eta MALek eskaintzen dituzten aukera zabalak gurekin lan egiten duten beste eragile batzuentzat lagungarri izan daitekeena. Dokumentu honetan era horretako ikerketetan sinestera garamatzaten arrazoiak ikusi ahal izango dituzu, egunero aurkitzen ditugun mugak ahaztu gabe. Ikerketa feministako metodologien munduan murgiltzen gara, genero-ikuspegia gaindituz eta antzeko jauzia egin nahi duten beste erakunde batzuekin erreferentziak eta ideiak partekatuz, ezagutza sortzeko modua zalantzan jartzeko. Azkenik, giza eraldaketarako GrAL eta MALen hedapenarekin amesten jarraitzen dugun eragile guztiekin eztabaidatzen jarraitu nahiko genuke, eta horretarako etorkizuneko erronka batzuk aipatzen ditugu.

Kontatzen ari garena interesatzen zaizu? Hemen daukazu dokumentu osora sartzeko esteka! 

https://nube.isf.es/index.php/s/S3xRQQkQWbmTLJ9

GIZA ESKUBIDEEN BORTXAKETA ALERMA-EGOERAN

Larrialdi-egoera deklaratu zenetik El Salvadorren 700 salaketa baino gehiego izan dira giza eskubideen bortxaketagatik

Duela egun batzuk, Santa Martako ADESeko (Garapen Ekonomiko eta Sozialerako Elkartea) zuzendaria entzuteko aukera izan genuen. El Salvadorren Covid-19 pandemiaren ondorioz konfinamendua nola bizi duten azaldu zigun, El Salvadorreko biztanlerian eragin handien izan duten ondorio ekonomiko eta sozialak azpimarratuz.

Martxoaren hasieran dekretatu zen larrialdi-egoera eta, ordutik, giza eskubideen bortxaketarekin erlazioa duten 700 kasu baino gehiago identifikatu dira. Kasurik muturrekoena indarkeria matxistaren salaketena da, konfinamendua hasi zenetik 932 dira eta. El Salvadorren, larrialdi-egoera hasi eta bi hilabetera, heriotza gehiago izan dira feminizidiogatik koronabirusagatik baino.

Ekonomiari dagokionez, geldialdiak oso ondorio larriak ditu. 1823az geroztik, Estatu Batuek bai El Salvadorren baita Latinoamerikako beste herrialde askotan ere duten eragina gero eta handiagoa da, gauzak egiteko modu jakin bat ezarriz. Adibidez, Latinoamerikako gobernu progresistak, AEBk ondo ikusten ez baditu, baliogabetu, borrokatu edo ukatu egiten dira, batez ere herrialde hauek euren baliabideak modu burujabean erabili nahi dituztenean. Kasurik latzenak Bolivia edo Venezuela dira.

Erdialdeko Amerikan, narkotrafikoari eta delinkuentziari aurre egiteko diskurtsopean, gobernuak kontrolatzen dituzte elite estatubatuarren interesen aurka jardun ez dezaten. Horretarako, transnazionalek baliabide naturalak ustiatzeko agenda ezarri da. Meatzaritza metalikoa AEBetako, Kanadako, Australiako eta Europako transazionalen jarduera nagusia izan zen, jarduera horren aurkako legea lortu arte.

40 urte baino gehiago politika neoliberal horiekin egoteak milaka pertsona euren lan seguruak alde batera uztea eta jarduera informal batera jotzea ekarri du. El Salvadorreko biztanleria aktiboaren %80 inguru ekonomia informalean diharduela esaten da, hau da, egunero irten behar duela familiaren mantenua lortzeko. Eta larrialdi-egoeran ezin dute hau egin, kalera irtetzea debekaturik dagoelako.

El Salvadorreko gobernuak 300$ familia bakoitzeko emango zituela jakinarazi zuen, nahikoa ez den kopurua familia oso baten oinarrizko beharrak betetzeko konfinamenduan daramatzaten ia 2 hilabeteetan, eta are gehiago erroldarik ez duen herrialde batean. Diru hori ez da familia guztietara iritsi, populazioaren %25ari baino ez zaiola heldu uste da, jarduera informalekin bizi den biztanleria baino askoz gutxiagori.

Landa-eramuan, gainera, komunitateek beste egoera batzuei egin behar diete aurre: adibidez, garraioa etetzeak oinarrizko baliabideak lortzeko hiriguneetara joan ezina dakar, hala nola, mantenurako, higienerako, laguntza medikorako edo larrialdi-egoeran konfinamenduari aurre egiteko oinarrzkoak lortzeko.

Egoera honen aurrean, hurrengoak dira herrialdeak dituen zenbait erronka:

  • El Savadorreko ekonomia dolarizatua da, diru burujabetza galdu zuena. Horregatik, dolar estatubatuarrak jasango duen krisiaren eraginpean dago.
  • Krisi hauetan beti daude etekina ateratzen duten botereak. Alde honetatik herrialdeak izango duen arazoetako bat premiazko produktuen prezioaren igoera izango da.
  • El Salvador ekologikoki hondatuta dagoen herrialdea da eta egungo krisi ekonomikoak errealitate honetan eragina izango du.
  • Mendeko herrialde da, kontsumitzen dituen elikagaien portzentai handia inportatzen baitu.

Horregatik, Antonio Pachecok esan zigun bezala, funtsekzkoa da erakunde komunitarioak eta emakumeen eta gazteen lidergoak sustatzea, komunitateek erronka hauek ezagutzek eta aurre egin diezaioten.

“Google-ek espiatzen gaitu”-tik haratago

Ondiz Zarragak, software librearen aldeko ikertzaile eta ekintzaileak, jakinaren gainean jarri gaitu: ez dugu hitzaldi teknikorik izango, hau etikari buruz doa. Munduko pandemiaren garaian herritarren espektro zabala pribatutasunaz arduratzen ari denez, komeni da fokua egungo testuingurutik haratago zabaltzea. Teknologiaren inguruko dimentsio etikoa joan den astean COVIDen arakatze-aplikazioei buruz ikusi genuen albistetik haratago doa. Pasa dezagun lupa hardware, software eta sare sozialetatik, “Google-ek espiatzen gaitu” horretan geratzen ez diren diziplina anitzeko begiradekin, ea zer aurkitzen dugun.

Hardwarearen inguruko hausnarketa batzuk partekatuz hasi genuen saioa. Inori ez digu ihes egiten gatazkan dauden herrialdeen eta  materialen espoliazioaren, giza eskubideen ustiapenaren, zabor elektronikoaren tonen sorreraren edo gure erosketen maiztasuna areagotzen duen zaharkitze programatuaren artean dauden loturak. Kontsumitutako energiaz ari bagara, zifrek gainezka egin diezagukete. Internet herrialde bat balitz, energia-kontsumoan seigarrena izango litzateke, eta bideo-streaminga izango litzateke energia-gastu handiena duen jarduera. Argi dago hobetzeko eremu handi bat dagoela zerbitzari etikoagoak eraikitzeko. Ideiak botatzen hasiko gara: erabiliko diren tokitik gertu, energia berriztagarriekin elikatu, berrerabili, modu pasiboan hoztu…

Softwarearen inguruan hitz egiten dugunean, taldean azkar desbideratzen gara azkenaldiko arakatze aplikazioetara. Horrelako planteamenduek pertsona asko kanpoan nola uzten dituzten aztertzen dugu: smartphonerik ez dutenak, teknologia horietara ohituta ez dauden adineko pertsonak … hizpide dugun lurraldearen arabera,  biztanleriaren erdia baino gehiago kanpoan utz daiteke. Baina noraez horretatik harago, politika mota horrek teknologikoa ez den arazo bati irtenbide teknologikoa ematearen ideia transmititzen du: zenbateraino inbertitu nahi dugu eskura dugun aurrekontu batetik aurrerapen handia duen teknologian, lehendabiziko zerbitzuak baliabide falta hori salatzen ari badira?

Softwareak nolakoa izan beharko lukeen aztertuz gero, honelako ideiak ateratzen dira: software librea (nola funtzionatzen duen ikus dezakegu, hobetu dezakegu eta hobekuntzak partekatu), pribatua (ez du informaziorik jasotzen, datuak enkriptatzen ditu), deszentralizatua (segurtasuna, neutraltasuna eta subiranotasuna bermatzen ditu), elkarreragingarria (estandar irekiak erabiltzen ditu, tokiko kudeaketa, burujabetza eta komunitatea bultzatzen ditu), eskuragarria eta inklusiboa (ez du gaitasunekiko, generoarekiko, arrazarekiko, hizkuntzarekiko edo jatorriarekiko bazterketarik eragiten) eta jasangarria (ez ditu beharrenkoak ez diren baliabideak xahutzen)

Sare sozialen inguruan sortzen diren dinamika sozialetan jarriko dugu arreta, ikastetxeetan zerbitzu pribatuen inposaketan edota software libreari lotutako komunitateetatik sortzen diren aukeretan. Txat-ean dagoen norbaitek esan du: “Kezkatuta geunden koronavirusaren aplikazioek arakatu egingo gintuztelako, eta Google-ek urteak zeramatzanhorretan”.

ZEINEK DEFENDATZEN DU DEFENDATZEN DUENA?

Zeinek defendatzen ditu emakume defendatzaileak? Zer babes-estrategia ari dira gauzatzen? Zer eginkizun bete dezakegu Iparralde Globaleko erakundeek gatazka egoeretan defentsan laguntza emateko?

Gai horiei erantzuna emateko, mahai-inguru birtual bat antolatu dugu, Marta Ribas El Salvadorreko giza eskubideen defendatzailea eta Fernando Armendariz Protection Internationaleko giza eskubideen ekintzailea bertan izango direla.

Saioa Jitsi plataformaren bidez egingo da ekainaren 4an, ostegunean, 18: 00etan. Zure plaza erreserbatzeko (plaza mugatuak egongo dira) eta saioan nola sartu jakiteko, idatzi bilbo(arroba)euskadi.isf.es helbidera.

Animatu eta sareetatik ikusiko dugu elkar!

Saioa: Zeinek defendatzen du defendatzen duena? Giza eskubideen defendatzaileak diren emakumeak babesteko estrategiak.

Hizlariak: Marta Ribas eta Fernando Armendariz

Data: 2020ko ekainak 4, osteguna

Ordua: 18:00-19:30era (GMT + 2)

Lekua: jitsi plataforma (postaz jakinaraziko dizugu, izena eman ondoren)

Hizkuntza: gaztelania

Bideo-konferentzia zerbitzu libre, seguru eta arduratsua abiaraziko dugu

Mugarik Gabeko Ingeniaritza bideokonferentzia zerbitzua eskaintzen hasiko da, zerbitzu segurua da, software librean oinarritua eta doakoa doakoa! Beharrezkotzat jotzen dugu, azken hilabeteetan online komunikazioek izan duten gorakada handia ikusita eta Zoom bezalako multinazionalek eskaintzen duten aplikazioen inguruan sortutako zalantzengatik.

Azken egunetan, bideokonferentzia-zerbitzu bat gizarteratu dugu, erabilera orokorreko beste zerbitzu batzuen baliokidea dena, hala nola Zoom, Skype edo Hangouts. Zerbitzari hori eskuragarri dago urrunetik edo egungo konfinamenduaren ondorioz komunikatu behar duten kolektibo sozial, elkarte edo partikularrentzat.

Tresnara sarbidea esteka honen bidez egin daiteke: https://meet.isf.es / eta edozein nabigatzailetatik egiten da. Gailu mugikorretan, gainera, webgune honetan deskarga daiteke aplikazioa edo Androiderako edo iOSerako eskuragarri dauden gordailuetatik ere instala daiteke. Zerbitzuaren erabilera oso intuitiboa bada ere, eskuliburu bat argitaratu dugu gauzak errazteko (ES) erabilera-eskuliburua .

Helburuak

Gure helburua bilerak, solasaldiak eta hitzaldiak egiteko zerbitzari fidagarri eta segurua eskaintzea da, gure datuak merkantzia gisa tratatzen diren eta onura ekonomikorako erabiltzen diren enpresa handien zerbitzuen alternatiba bat izanik. Helburu horiek lortzeko, teknologia eta komunikazio libreen aldeko apustua egin dugu, baita zerbitzuak deszentralizatzearen aldekoa ere, ISF-MGIren burujabetza teknologikoaren aldeko apustuarekin jarraituz.

Eskaintzen dugun zerbitzua Jitsi Meet softwarean oinarritzen da eta Apache 2.0 lizentzia libreko bideokonferentzia-aplikazioen ekosistema batetik abiatzen da. Horrek esan nahi du softwarea edozein helburutarako erabil daitekeela; baita banatu, aldatu eta aldatutako bertsioak banatu ere. Horri esker, ISF-MGIn gure zerbitzarietan instalatu ahal izan dugu eta zerbitzu hori eskaini nahi duenak erabil dezan.

Bermea

Zerbitzu honetan konfiantza izan dezakezu ISF-MGIn konfiantza duzun heinean, zerbitzua gure Informazio Sistemen Taldeak (GSI) eta gure bazkide teknologiko en Freedom for Knowledge and Technologyk (F4KT) kudeatu eta mantentzen baitute. Gainera, iturburu-kodea argitaratuta dagoenez eta ikuskatzeko modukoa denez, bermatuta dago ez dagoela nahita egindako atzeko aterik, gaur egun aukerarik seguruenetako bat delarik. Gure aldetik, konpromisoa hartzen dugu erabiltzaileen gutxieneko informazioa gordeko dugula, eta informazioa hau ahalik eta denbora laburrenean egongo dela eskuragarri zerbitzarietan. Zerbitzuaren mantentze-lanen proposamenekin konektatzen denaren IP helbidea baino ez da biltegiratuko. Informazio hori ez da inola ere hamabost egun baino gehiago biltegiratuko, eta GSI eta F4KT taldeentzat baino ez da izango eskuragarri. Hori guztia gure pribatasun-politikan ikus dezakezue.

Plataforma hau erabiltzea doakoa izango da, baina eskertzen dizuegu gure elkartearen jarraitzailea izatea aukeratzen baduzue, horrela zuen laguntzarekin lanean jarraitzeko eta zerbitzu horiek eskaintzeko aukera gehiago izango ditugu:
Erraz egin dezakezue esteka hau jarraituz!