EHUkhi proiektuak hainbat diziplinatako irakasleak, ikasleak eta gizarte-erakundeak biltzen ditu, UPV/EHUko ikastetxeen elektrizitate berriztagarria sortzeko potentziala ebaluatzeko. Azken urteotan, EHUKhik aurrerapausoak eman ditu UPV/EHUren eta haren ingurunearen burujabetza energetikoa eraikitzeko definizioan, eta helburu hauek planteatu ditu: EAEko potentzi fotovoltaikoa kalkulatu ahal izatea, unibertsitate-ingurunean energia-komunitateak ezartzea autokontsumo kolektiboaren ereduaren arabera, edo energia-trantsizioko ekintzak finantzatzeko bide posibleak zehaztea.
Datorren otsailaren 9an, Aktibisten Eskolaren barruan, EHUkhi proiektuaren sustatzaileekin eta parte-hartzaileekin elkarrizketa gune batera gonbidatu nahi zaituztegu. Horiekin batera, aurkikuntza nagusiak, jakintza-arlo desberdinen arteko koordinazioak dakartzan erronkak eta GrALek gizartea eraldatzeko ikerketa-ekimen mota horietan duten potentziala ezagutu ahal izango ditugu. Horretarako, Javier Gonzálezen eta Aratz Errementeriaren (EHUkhiko ikasle ohi parte-hartzaileak) azalpenak eta ondorengo eztabaida izango ditugu, Estitxu Villamor, Álvaro Campos eta Rosa Lagoren eskutik.
Saio hori aurrez aurre zein streaming bidez jarraitu ahal izango da. Urrun bizi bazara eta laguntza behar baduzu etorri ahal izateko, esaiguzu. Saioa egingo den lekua eskolako igogailuaren bidez hel daiteke. Informazio gehiago behar baduzu, jarri gurekin harremanetan. Era berean, zure plaza erreserbatzeko (edukiera mugatua egongo da) eta saio honetaz gozatzeko moduaz informatzeko, idatz iezaguzu hezkuntza (abildua) euskadi.isf.es helbide elektronikora.
Zuen zain gaude!
Saioa: EHUKhi, EHUn trantsizio energetikoko politikak diseinatzen lagunduz
Hizlariak: Javier González, Aratz Errementeria, Estitxu Villamor, Álvaro Campos eta Rosa Lago
Data: Otsailak 9, osteguna
Ordua: 18:00
Lekua: Bilboko Ingeniaritza Eskola. P1G3a gela
Hizkuntza: Gaztelania