Uraren Giza Eskubidearen inguruko solasaldi inspiratzailea

by Jun 19, 2024Berriak, Eraldaketarako Hezkuntza, Nazioarteko Lankidetza0 comments

Uraren zikloa eta prozesu emantzipatzaileak, elkarri eragiten dioten eraldaketa palankak

Dignaren bisita guztiz inspiratzailea izan da. Harremanen zaintzak dituen fruituak ikusteaz gain unibertsitatea eraldatzeko aukerak antzemateko espazioak sortu genituen elkarrekin. Espazio horietariko bat Uraren Giza Eskubidearen defentsarako Jardunaldi Internazionalista izan zen. Munduko lurralde oso ezberdinetako gizarteek urarekin zuten harremanari buruz solastu genuen. El Salvadorreko Santa Marta komunitatearena, Guineako beste hainbat komunitaterena eta Saharako herriarena. 

Dimentsio anitzak uztartu zituen espazioak. Kontestuari dagokionez krisi hidrikotik hasita urarekin dugun harremanak kulturan duen eragineraino aztertu zuten hizlariek. Ondoren giza eskubidea gauzatzeko prozesuetan burubelarri sartu ziren ikuspuntu emantzipatzaile batetatik. Autonomiaren eraikuntzarako azpiegituretarako sarbidea beharrezkoa bada ere nahikoa ez zela azaldu ziguten. Kapazitazio programen beharraz eta tokian tokiko herritarren parte-hartzea funtsezkoa zela ikasi genuen. Tartean, begirada eraldatzaileari esker, emakumea eta diaspora giltzarri bezala ulertu eta bertan geratzen diren familien zaintza prozesu-sozialean txertatzearen beharra ikusi genuen. 

Hizlarietatik sorturiko gaien inguruan sakontzea oso aberasgarria izan zen, ekarpenen tartean gaia nondik jorratu zen zalantzak sortu zituela aipatu bazen ere. Egungo krisi sistemikoa marko bezala esplizituki aipatu gabe utzi bazen ere, herri indigenei naturaren balioa kontuan ez hartzea aurpegiratzea ausarta izan zen. Honez gain, ez zen batere bidezkoa izan egindako lanari eraginkortasuna kentzea. Ekarpen horrek ezikusiarena egin baitzion aurkezturiko proiektuek kritikatzen zuen egitura eraldatzeko arrakala bezala eragiteko duten potentzialari. Aurkeztu ziren proiektuak beharrezkoak izateaz gain, errealitate zehatzak eraldatzen dituzte. Arazoa egiturazkoa izateak gu geu, osotasunean, zeharkatzen gaituela suposatzen du. Beraz, aurrera daramatzaten emantzipazio-prozesuek eta horrek suposatzen duen autonomiaren eraikuntzak egituratik askatzen gaituzten heinean eraldatzaileak dira, baita egitura mailan ere. Hortaz, jardueren saio osteko ekarpenei begira, gero eta maizago gertatzen den disonantzia kognitiboak mahaigaineratu zuen protagonismoen kudeaketaren beharra. 

Eskerrik beroenak hizlari guztiei, prozesu eta zikloetan pentsatzen ikasteko daramadan prozesu honetan bidelagun izateagatik. Inspiratzailea izan zitzaidan ere, saioan zehar aipaturiko beharrizanei begira unibertsitatea zelakoa izatea gustatuko litzaidakeen irudikatzen lagundu didalako. Zeinen polita izango litzatekeen elkarteen beharrizanetan oinarrituriko ariketak klaseetan egitea, prozesu eraldatzaile horiei ekarpena egiteko. Ea Mugarik Gabeko Ingeniaritzatik elkarte eta irakasleen arteko zubi lanak modu eraginkorrean egiteko gai garen.

COOPERACIÓN INTERNACIONAL

No Results Found

The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

EDUCACIÓN PARA LA TRANSFORMACIÓN SOCIAL

No Results Found

The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

PUBLICACIONES DE TRABAJOS

No Results Found

The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

[Jardunaldia] Urarekiko giza eskubidearen inguruko esperientzia komunitarioak

Hegoaldeetako esperientziak lotzen Uretarako giza eskubidea interesatzen zaizu eta jakin nahi duzu nola gauzatzen den hainbat lurraldetan? Maiatzaren 21ean uraren eskubidea hainbat ikuspegitatik aztertuko dugu, testuinguruak eta usadio-ohiturek lotura estua dutela...

Erresilientzia energetikoaren inguruko aktibista eskolaren kronika

I.V-k aurreko Aktibista Eskolaren saioari buruzko kronika hau partekatu digu: "Egin salto pobrezia energetikotik erresilientzia energetikora". Apirilaren 21ean izan genuen “Besue”-n (Zornotza) pobrezia energetikoaren inguruko tailerra. Hauteskunde egunari hasiera...

Errekonozimendu berriak ISF/MGI-k sustaturiko hainbat ikerketarako

ISF/MGI-ren identitatearekin bat egiten duten prozesuen artean, titulazio-lanen akonpainamendua aurkitzen da. Ziur gaude Gradu eta Master Amaierako Lanak (GrAL/MAL) gizarte-eraldaketaren zerbitzura jar daitezkeela, herri-mugimenduen eta unibertsitateko agente aliatuen...

Egin salto Pobrezia Energetikotik Erresilientzia Energetikora! 

Hauteskunde egunerako plan ezinhobea! Hurrengo aktibista eskolan kolaborazio batekin gatorkizue, eta horretarako Zornotzara goaz! Besue eta MGIren eskutik Pobrezia Energetikoaren ideiarekin apurtzeko tailerra prestatu dugu. “Energetikak” taldea Besue espaziora doa...

Arratia bailarako autohornikuntza energetikoa

Egungo krisi ekosozialaren aurrean energia trantsizioa elementu nagusia da. Beharrezko eraldaketa integralean funtsezko gakoa baita; produkzio-kateak, kontsumo-eredua eta kultura bera oinarritzen baitira bere baitan.  Eraldaketa bidezkoa izan dadin eta...

[Jardunaldia] Urarekiko giza eskubidearen inguruko esperientzia komunitarioak

Hegoaldeetako esperientziak lotzen Uretarako giza eskubidea interesatzen zaizu eta jakin nahi duzu nola gauzatzen den hainbat lurraldetan? Maiatzaren 21ean uraren eskubidea hainbat ikuspegitatik aztertuko dugu, testuinguruak eta usadio-ohiturek lotura estua dutela...

[ZinemaForoa] Estraktibismoa eta lurraren defentsa

Lurraren defentza meatzaritza eta hirigintza proiektu suntsitzaileen aurrean Gogoratzen dituzue atxilotutako Santa Martako buruzagi komunitarioak? Entzun al duzue ezer Otxantegiko kaleratzeari buruz? Maiatzaren 23an, lurraren merkantilizazioaren atzean gertatzen diren...

Erresilientzia energetikoaren inguruko aktibista eskolaren kronika

I.V-k aurreko Aktibista Eskolaren saioari buruzko kronika hau partekatu digu: "Egin salto pobrezia energetikotik erresilientzia energetikora". Apirilaren 21ean izan genuen “Besue”-n (Zornotza) pobrezia energetikoaren inguruko tailerra. Hauteskunde egunari hasiera...