Kaleetan eta aterpetxeetan lo egiten ari diren pertsonetako askok bizi duten babesgabetasun egoeraren aurrean, arropa bilketa solidarioa antolatu dugu Bilboko Ingeniaritza Eskolan, Ongi Etorri Errefuxiatuak kolektiboaren eskutik.
Jarduera hau UPV/EHUren beste fakultate batzuetan burutu da dagoeneko. Datorren asteartean, otsailak 9, 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara Eskolaren sarrera ondoan aurkituko gaituzue (Luis Briñas kaletik).
Gure administrazioen utzikeria ikusita, edozein artikulu ekarri nahi baduzu, kontuan izan behar dugun arropa mota, gehienbat, hau dela: mantak, esterillak, lo-zakuak, toallak, prakak… eta atxikitako kartelean ikus dezakezuen abar luzea!