ISF/MGIren Aktibisten Eskola bueltan da! Eta joan den ikasturtean itxi genuen gaietako batean sakonduz egingo dugu: Internet lurraldearen birjabetzea, denontzako Internet anitz, seguru eta aske bat lortzeko gakoetako bat baita. Egiteke dagoen zeregin bati helduko diogu berriro. Gorputza defendatu beharreko lurralde politikotzat hartzearen inguruan hausnartzera gonbidatzen zaituztegu saio honetan. Bide batez, Internet lurraldean teknologiarekin ditugun harremanetan “ezkutuan baina inplizitu” denari harreta jarriz.
Dominika Kucmierczyk-ek dinamizatutako saio honetan, gorputz ikuspuntutik teknologiak ekoizteko eta bizitzeko aukera berriak imajinatu eta sentipentsatuko ditugu. Gorputz-lurraldearen mapa metodologiari jarraituz, gure gorputz birtualak eratzen dituzten botere-mihiztadurak ezagutarazten saiatuko gara, banakakotik hasi eta gure antzekotasun kolektiboak bateratzen dituen gorputz-lurralde zabalago bat sentipentsatzen saiatuz.
Saio hau bideokonferentzia bidez egingo da jitsi plataformaren bidez. Zure lekua gordetzeko (aforo mugatua egongo da) eta saioari buruzko jarraibideak jasotzeko, hezkuntza (arroba) euskadi.isf.es helbidera idatzi. Anima zaitez eta ikusiko dugu elkar (modu seguruan) sareetan!
Mesedez, etor zaitez A4-A3 orri edo kartulina batekin tailerrera. Baita koloretako arkatz zein boligrafo, arkatz, borragoma eta zorrozkailuarekin ere. Ekarri marrazteko atsegin duzun beste edozein gauza.
Izenburua: Gure Gorputz-Lurraldearen mapa interneten
Dinamizatzailea: Dominika Kucmierczyk
Data: urriaren 26a, asteartea
Ordua: 18:00-20:30 (GMT+2)
Lekua: jitsi bitartez (emailez bidaliko da informazioa, izen ematea nahitaezkoa)
Hizkuntza: Gaztelania