“Kapitalismo berdearen eta estatuen botere zentralizatuaren eskutik ez doan trantsizio energetiko herrikoi batean pentsa daiteke. Energia guztion ondasun gisa pentsa daiteke”. Sofía García Pacheco, Energia Alternatiboetako eta Gizarte Ikasketetako Langileen Kooperatiba Sozietateko (Onergia) kidearen hitzak dira horiek. Mexikoko lurraldetik landa, herri eta indigenen sektoreetatik trantsizio energetikoa bultzatzen ari diren ekimen ugarietako bat dugu huraxe.
Sofia G. Pacheco gure lurraldean dabil egunotan bere esperientzia partekatzen, eta hurrengo Aktibista Eskolan berarekin hitz egiteko aukera izango dugu. Erreferenterik ez dagoenez, premiazkoa da herrien lehentasunak erdigunean jartzen dituzten prozesuak ezagutzea, gizarte-talde bakoitzarentzat lehentasunezkoak diren energia-erabilerei buruzko etengabeko eztabaidarekin, betiere gizarte- eta kultura-teknologia egokietan oinarrituta.
Saioa presentziala izango da. Urrun bizi bazara eta laguntza behar baduzu etortzeko, esaiguzu. Saioa egingo den gela irisgarria da eskolako igogailuaren bitartez. Informazio gehiago behar baduzu, jarri gurekin harremanetan. Era berean, zure plaza erreserbatzeko (edukiera mugatua egongo da) eta saio honetaz nola gozatu jakiteko, idatz iezaguzu hezkuntza (a bildua) euskadi.isf.es helbide elektronikora.
Saioa: Behetik egindako trantsizio energetikoak guztion onerako ikuspegiarekin
Hizlaria: Sofía G. Pacheco
Data: Ekainak 23, osteguna
Ordua: 18:00-19:30
Tokia: Bilboko Ingeniaritza Eskola, P1G3A gela
Hizkuntza: Gaztelania