Maskulinitate berriak: maskulinitate hegemonikoa zalantzan jarriz
Dakizuenez, burubelarri gabiltza Santa Martako komunitateak dituen prozesuetan. Hirugarren zinema foroan, maskulinitate berriak jorratzen dituzten taldeen prozesuetara hurbilduko gara. Gai zabala izanik bideo txikiak erabiliko ditugu aitzakiatzat maskulinitate hegemonikoa zalantzan jartzeko.
Horretarako, Euskal Herritik Piper Txuriak Elkarteko kideak izango ditugu; sexismoaren eraginen eta gizona izatearen ondorioak ulertzeko gizonezkoen arteko erreflexio eta adiskidetasun gune baten parte dira. Edilberto Escobarrek aldiz, Santa Martako prosezuen berri emango digu. Esperientzien elkartrukearen bidez, gizonen gizarteratzeari buruz, botere-harremanei buruz, indarkeria eta pribilegioei buruz… eta esperientzia propioei buruz hausnartzeaz gain, gai hauek kolektibo zaurgarrituetan duten eragin partikularretan zentratuko gara.
Zure lekua gorde eta saioari buruzko jarraibideak jasotzeko, “bilbo (abildua) euskadi.isf.es” helbidera idatzi.
Izenburua: Maskulinitate berriak: maskulinitate hegemonikoa zalantzan jarriz
Hizlariak: Piper Txuriak (Euskal Herria) eta Gilberto Escobar (El Salvador)
Data: maiatzaren 30a, asteartea
Ordua: 18:00-19:15 (Euskal Herria)
Formatua: Jitsi plataforma bitartez
Hizkuntza: Gaztelania