Mahia erabiltzeko eta audioa software librearekin editatzeko taillerra
Komunikabideen jabetza gero eta kontzentratuagoa dagoen mundu honetan, premiazkoa da edukiak sortzeko demokratizazio handiagoaren aldeko apustua egitea. Honekin, errealitateari buruzko diskurtso kritikoak eta begirada berriak eskuratzea erraztuz.Audio-piezak sortzeko oinarrizko tresnak ikasteko ISF/MGIk eta 97 irratiak tailer bat prestatu dugu. Software librearekin eta irrati libre baten estudioan, nola egiteak garrantzia duelako.
Saio praktiko bat eskaintzen dizugu, audio-edizioaren alderdi errazetara hurbiltzeko Audacity, soinu-mahaia, lokuzioa eta abar erabiliz, uhinetara jauzi egiteko eta kazetaritzaren eta komunikazio kritikoaren arrakalak zabaltzen jarraitzeko. Parte hartzera animatzen zara?
Urriaren 17an, 17:00etan, Guk Geuk Egin saio berri batean itxarongo zaitugu, bizitza jasangarriak eraikitzeko gune praktiko eta eztabaidagarri batean. Edizio honetan Gorka Andraka “Mar de Fueguitos” kazetari sortzaileak (20 urte baino gehiagoko ibilbidea duen eta 30 irrati komunitario baino gehiagotan emititzen duen programa) saio bat eskainiko du, non gure audio-piezak sortu ahal izango ditugun.
Saioa aurrez aurre egingo da 97 irratiko estudioetan, Bilboko irrati librean eta komunitarioan. Oso leku gutxi ditugu eskuragarri, beraz, zure plaza lehenbailehen erreserbatzera animatzen zaitugu: hezkuntza (arroba) euskadi.isf.es emailera idatziz. Animatu audio-edizioarekin esperimentatzen, zure mezua uhin libreetan zehar zabalduz!
Saioa: Gizarte-eraldaketaren zerbitzura dauden komunikaziorako tresnak. Mahia erabiltzeko eta audioa software librearekin editatzeko tailerra
Irakaslea: Gorka Andraka
Data: urriak 31
Ordua: 17:00 – 20:30
Lekua: 97 irratia, Mallonako galtzadak 1, behea ezkerra.
Hizkuntza: Gaztelania