Erresilientzia energetikoaren inguruko aktibista eskolaren kronika

by May 8, 2024Berriak, Eraldaketarako Hezkuntza0 comments

I.V-k aurreko Aktibista Eskolaren saioari buruzko kronika hau partekatu digu: “Egin salto pobrezia energetikotik erresilientzia energetikora”.

Apirilaren 21ean izan genuen “Besue”-n (Zornotza) pobrezia energetikoaren inguruko tailerra. Hauteskunde egunari hasiera emateko aukera aproposa. Tailerraren izenburuak erakarrita ausartu nintzen bertan parte hartzera. “ Pobrezia energetikotik erresilientzia energetikora”. Gai honi ez diot inoiz behar bezala erreparatu – pentsatu nuen- eta orain erreparatu badiot, batez ere, argindarraren fakturak geroago eta garestiago ordaintzen ditugulako. Argindarra, erregaiak… Zoritxarrez, egoeren benetako kontzientzia hartzen dugu sakrifizio bat eragiten digutenean. Bitartean ez-ikusiarena egiten dugu, badagoelako arreta jartzeko beste mila kontu.

Arrate Zelaiak gidatuta hasi ginen buru-belarri landuko genuenaren inguruan gure iritsia ematen. Nola sentitzen ginen edo zelan etorri ginen galdetu zigun lehenengo Arratek. Nik asko eskertu nuen galdera hori egitea. Alde batetik kontutan hartua sentiarazi ninduelako eta beste alde batetik ezjakintasunez ikusten nuelako neure burua gai honen inguruan, eta horrela adierazteko aukera emateak espazio hura segurua bilakatu zuelako niretzat.

Pobrezia energetikoaren inguruan gauza garrantzitsu batez ohartu nintzen; zerbitzu baten falta baino askoz gehiago dela. Ez nuen uste arazo bat zela gure inguruan baina oso egoera zaurgarrian bizi gara, argi dago. Horretaz gain, etxeko diru iturrien parte haundi bat energia gastuak kubritzeko erabiltzea ere pobrezia dela jakiteak, denok pobreak izan gaitezkela konturatzera eraman ninduen. Etxebizitza egoki bat izatea eskubide bat bada, ez dago etxebizitza egokirik energiarik gabe, beraz, energiaren eskubidea ere bermatuta egon beharko litzateke guztiontzat. Egoera hau erresilientziatik nola jorratu lantzeko beste dinamika bat egiten jarri gintuen Arratek talde lanean. Energia katearen prozesua landu genuen eta ikusi genuen ze aukera genituen kate horretan erabakiak hartzeko eta energia baldintzak hobetzeko, gutxiago gastatzeko, etab.

Argi ikusi dut kontu hau ez dela momentuko arazo bat. Egiturazko arazo bat baizik, atzetik haundiagoa eta zabalgoa, seguru. Nik sentitzen dut ezjakintasunean bizi garela asko eta asko. Erabakiak hartu ahal izateko Informazio egokia behar dugula, zuzena eta eraginkorra. Agian, eraldaketarako bidea herritarren komunitate energetikoak izango dira, baina honetaz gehiago hitz egin beharko litzateke.

COOPERACIÓN INTERNACIONAL

No Results Found

The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

EDUCACIÓN PARA LA TRANSFORMACIÓN SOCIAL

No Results Found

The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

PUBLICACIONES DE TRABAJOS

No Results Found

The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

Osakidetzaren pribatizazioa salatu du Euskal Herriak Kapitalari Plantok

EH Kapitalari Plantok Osakidetzaren egoeraren inguruan egindako txostena aurkeztu du. Dokumentuak Osakidetzan emandako inbertsio publikoaren gelditzea, esternalizazioen gorakada, eredu publiko-pribatuaren sustatzea, aseguru pribatuen gorakada eta ate birakarien...

[Ipar-Hego elkarrizketa] Meatzaritzaren eragina El Salvadorren

Mahai Ingurua: Defenda dezagun guztion etxea 📅Data: Martxoak 27 ⏰Ordutegia: 19:00-20:30 📌Lekua: Erabilera anitzeko gela (Arrupe Etxea) Aita Lojendio kalea 2- Bilbo 🤝Erraztatzaileak: Miren Martínez (Ingurumen-teknologien arloko irakaslea UPV/EHUn), Jaime Sánchez (Santa...

[Aktibista Eskola] Hezkuntza kontrahegemonikoa

Unibertsitate kritikotik herri-alternatibetara 📅Data: Abenduak 11 ⏰Ordutegia: 11:00-13:00 📌Lekua: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea (Leioa) 🤝Hizlariak: Mirene Begiristain (UPV/EHU), Zesar Martínez (Parte-Hartuz), Leire Azkargorta (Oinharri Eskola)...

[GukGeukEgin] Akademia-Gizarte loturak berregiten

Akademiaren eta Gizartearen arteko loturak berregiten: nola sor ditzakegu harreman iraunkorrak? Unibertsitate-gizarte ikerketetan parte hartu nahi duzu, baina hori egiten duzunean, harreman-arazoak izaten dituzu? 📅Data: Azaroak 28 ⏰Ordutegia: 16:30-18:30 📌Lekua:...

[Aktibista Eskola] STEM hezkuntzari begirada bat ikuspegi feministaz: zer eta nola aldatu?

STEM arloetan genero esteretipoei buruz hitz egitea? Zeintzuk dira STEM diziplinen lekuak eskolan eta gizartean? Zer gertatzen da ikasgeletan matematikak ikasten ditugunean? 📅Data: Maiatzak 22 ⏰Ordutegia: 18:00-20:00 📌Lekua: Bilboko Ingenieritza Eskola, P3M2A gela (M...

Osakidetzaren pribatizazioa salatu du Euskal Herriak Kapitalari Plantok

EH Kapitalari Plantok Osakidetzaren egoeraren inguruan egindako txostena aurkeztu du. Dokumentuak Osakidetzan emandako inbertsio publikoaren gelditzea, esternalizazioen gorakada, eredu publiko-pribatuaren sustatzea, aseguru pribatuen gorakada eta ate birakarien...

Esperientzien partekatzea: LGTBIQA+ bokazioak zientzian eta teknologian

Zientzia eta Teknologian LGTBIQA+ errealitatei eta bokazio-eraikitzeari buruz hitz egitea? Zure esperientziak eta bizipenak partekatu nahi dituzu elkarrizketa kolektibo batean?Data: maiatzak 13, astearteaOrdua: 18:00Dinamizatzailea: Eva Pérez-Pons AndradeIzen-emateak:...