LGBTIQA+ Errealitateak ZTB-n: Diagnostikoa eta hobetzeko ekintzak.
ISF-MGIk luze darama LGTBIQA+ pertsonok zientzian eta teknologian bizi dugun errealitatearekin kezkatuta eta hura aztertzen. Erreferenteak behar ditugu LGTBIQA+ perspektiba duen zientzia eta teknologia eraikitzeko, komunitateak ikerketa-espazio hauetan bizi duen errealitatea agerian jartzeaz gain.
Hausnarketa eta ikerketa prozesu kolektibo bat egin ondoren, gure azken Lan Koadernoa partekatzen dizuegu. Bertan, LGTBIQA+ pertsonen egoera esparru teknozientifikoetan ezagutzera hurbiltzen gara.
“LGBTIQA+ errealitateak Zientzian, Teknologian eta Berrikuntzan” izenburupean, Gorka Campandeguik ISF-MGIren laguntzarekin batera egindako ikerketaren osteko aurkikuntza nagusiak aurkituko dituzue.
LGTBIA+ errealitateak zientzia eta teknologia arloan aztertzeko-gaiak izan daitezen, Lan Koaderno honetan komunitate oso baten subjetibotasunak, sentipenak eta bizipenak aurkituko dituzu: lan-eremu anitzagoak eta seguruagoak eraikitzeko bidean beste urrats bat.
Ikasketa hauek era sakonean ezagutu nahi dituzu? Hemen duzu dokumentu osoa eskuratzeko esteka! https://nube.isf.es/index.php/s/kW6BqCpzdkWgKs8