STEM arloetan genero esteretipoei buruz hitz egitea? Zeintzuk dira STEM diziplinen lekuak eskolan eta gizartean? Zer gertatzen da ikasgeletan matematikak ikasten ditugunean?
- 📅Data: Maiatzak 22
- ⏰Ordutegia: 18:00-20:00
- 📌Lekua: Bilboko Ingenieritza Eskola, P3M2A gela (M eraikina, 3. pisua, 2A gela). Eraikinaren kokalekua: https://maps.app.goo.gl/QseoWxKM3QSkxKst8
- 🤝Hizlaria: Uzuri Albizu (UPV/EHU)
- 👥 Hizkuntza: Euskera
- 📩 Izen-emateak: hezkuntza@euskadi.isf.es
Feminismoetatik zientzian emakumeen papera nabarmentzeko lanarekin jarraituz, maiatzaren 22an, 18:00etatik 20:00etara, Aktibista Eskola bat izango dugu: “STEM (science, technology, engineering and math) hezkuntzari begirada bat ikuspegi feministaz: zer eta nola aldatu? “. Uzuri Albizuk, UPV/EHUko ikerlariak, matematika eta generoaren artean gurutzatzen diren leku eta dinamikei buruz hitz egingo digu, besteak beste.
Saio hau formatu presentzialean egingo da, Bilboko Ingenieritza Eskolan, P3M2A gelan. Urrun bizi bazara eta etortzeko laguntza behar baduzu, esaiguzu. Eskolako igogailuaren bidez sartzeko moduko gela izango da saioa egiteko tokia. Informazio gehiago behar baduzu, gurekin jarri harremanetan. Halaber, lekua gordetzeko (leku mugatua egongo da) eta saio honetaz disfrutatzeko informazioa izateko, idatz iezaguzu hezkuntza@euskadi.isf.es helbidera. Idazterakoan asko eskertuko genizuke zuri buruz pixka bat kontatzea, zein esparrutatik zatozen jakiteko 🙂
Zuen zain gaude!
