Bidalketak

Intersekzionalitatea parte-hartze sozialaren tresna gisa

Herrietako parte-hartze prozesuak nola gertatzen diren aztertu nahi badugu, haien atzetik dauden praktika eta arau guztiak gainbegiratu behar dira. Arreta jarri beharko zaie bazterketa iturriei, ikertu beharko da haien artean nola eragiten dioten elkarri eta pribilegioak hauteman beharko dira ez dauden errealitateak identifikatzeko. Zentzu honetan, intersekzionalitateak eskaintzen digun markoak ahalbidetzen digu zeharkatzen gaituzten zapalkuntza/pribilegio ardatz ezberdinak eta haien artean nola erlazionatzen diren ikusaraztea. Zigortua eta ahaztua dagoen aniztasunaren gain jarri nahi dugu begirada. Guzti hori dela eta, hurrengo Aktibisten Eskola erabiliko dugu ikuspuntu intersekzionalean eta praxis kritikorako duen potentzionalitatearen inguruan sakontzeko.

Jone Martinez-Palacios feminista eta Parte Hartuz-eko ikertzailearen eskutik berrikusiko dugu in-korporatutako dimentsioak nola lan egiten duen intersekzionalitateaz ari garenean. Zer esaten digu gorputzak? Nola jokatzen dugu parekoekin? Nola ezberdinekin? Gure eguneroko praktika sozialen atzetik lan egiten duten logikei buruz taldean hausnartu nahi baduzu, hurrengo ekainaren 27ko -osteguna- saiora gonbidatzen zaitugu. Parte hartu nahi izanez gero, bidal iezaguzu mezu elektronikora hezkuntza@euskadi.isf.es helbidera, idatzi izenburuan AKTIBISTEN ESKOLA eta esaiguzu parte hartu nahi duzula eta zein motibazio dituzun. Bertaratu ahal izateko, ez da beharrezkoa Aktibisten Eskolaren aurreko saioetara etorrita egotea. Zain izango gaituzu!

Data: ekainak 27, osteguna.

Ordua: 17:00-19:00

Tokia: Bilboko Ingeniaritza Eskola, P1G1 gela

“Gerra hemen hasten da”

2016. eta 2018. urteen artean Bilboko Portutik 9.800 tona lehergailu bidali ziren. Gatazka armatuak ez dira soilik urrutiko lurraldeetan gertatzen diren giza-ezbeharrak: gure lurraldean, industria militarraren garrantzia hain da handia, ezen armamentu kantitate ikaragarriak mobilizatu eta ekoizten dituela sistematikoki giza eskubideak urratzen dituzten herrialdeetara bidaltzeko. Datorren ostegunean, maiatzaren 30ean, gure “Aktibisten Eskola” egoera horri buruz sakontzeko erabiliko dugu.

La guerra empieza aquí” dokumentalaren proiekzioarekin hasiko dugu saiao. Dokumentalak irabazi handiak ematen dituen sektore horren mekanismoak ikusaraztea eta armen trafikoari amaiera emango dion erantzuna sortzea ditu helburu. Zein erakunde publikok eta pribatuk eusten dute ekonomikoki armen sektorea? Zer dago gobernu autonomoaren eta unibertsitate publikoaren gardentasun ezaren atzean? Proiekzioaren ostean, mahai-ingurua izango dugu Joseba Sanz, dokumentalaren zuzendariarekin, eta Mònica Vega, Banka Armatua Kanpainako kidearekin batera. Zure zain egongo gara!

Data: 2019ko maiatzaren 30ean, osteguna.

Ordua: 17:00-19:00

Tokia: Bilboko Ingeniaritza Eskola, P1G1 gela

Herri Hezkuntzaren ispiluan aurrez aurre begira

Pasadan otsailaren 28an Aktibista Eskolaren bigarren saioa izan genuen. Honako honetan, Herri Hezkuntzaren proposamena ezagutzeko nahiak bultzatu gintuen. Irakasle, ikasle eta gizarte eragileetako langileak batu ginen gure ikasketa prozesuetako praktikak eta bizipenak berrikusiz hauek Herri Hezkuntzaren printzipioei so egiten dieten (edo ez) jabetzeko.

Beatriz Casadoren bideratzearekin, hasteko saiora hurbildu ginenekin osatutako taldean zein zapalkuntza ardatz ager litezkeen aztertu genuen. Herri Hezkuntzatik ezkutatzen dena izendatzeko gonbita egiten da. Sexu/generoa sistema, adina, errealitate linguistikoa edota esperientzia metaketari loturiko ezberdintasunak talde dinamikari edota saioan zeharreko parte-hartzeari eragin ziezaiokeen berrikusi genuen. Botereak bistaratuz, plano ikusgaira ekarriz, hauek landuz. Horrela, Herri Hezkuntzak dakarren emantzipaziorako ideari forma ematen hasi ginen.

Herri Hezkuntza jendearen jakintzan oinarritzen da. Hori dela eta, hurrengo pausoa: batu gaituen gaiaren inguruan taldeak duen jakintza aztertzea. Herri Hezkuntza aurretiaz ditugun ezagutzak aintzat hartu eta horietatik eraikitzean datza, ikasitako guztiak gure bizitzan sentsua izan dezan. Bakoitzak Herri Hezkuntzari buruz zekiena elkarbanatuz, saioko bideratzaileak bere esperientzia ekarri zigun eta horrekin mapa osoago bat lortu genuen. Beste ideia askoren artean, Herri Hezkuntza hizketa prozesu bat, pentsamendu eta ekintzarako korronte bat, eta osoko ikuspegitik (emozioak, gorputza, esperientzia, adimena, etab.) etengabeko prozesu eraldatzaile baterako laguntzeko eredu bat denez gizarte eta politika konpromisorako edukiak testuinguruan jartzea bilatzen du.

Ez dago Herri Hezkuntza ulertzeko modu bakarra, begirada berri batetik birkokatzeko gonbita luzatzen digu. Hurrengo ariketetan, bitxikeria ezberdinak agertzen joan ziren, bide hauetan jorratzean izandako esperientzietako zailtasunak “sistema bankarizatua” (jakintza duenak hauek ez duenaren gain ezagutza jartzen duen eredua) heziak izanagatik direla erreparatuz. Ikasketa prozesuak bideratzean aldi berean zaintzearen eta erronkak egitearen arteko oreka zailaren inguruko gogoetarekin bukatu genuen. Herri Hezkuntza ekinean eratzen da.

Herri Hezkuntza, gizarte emantzipaziorako proposamena

Gogoeta kritikoaren eratzearen alde egin beharrean, hezkuntza eredu hegemonikoak merkatuaren interesei probetxugarri izateko arreta duela dirudi. Bere balio, eduki eta metodologiak zapalkuntza berrien transmisio-uhalak bilakatzen dira, eta ez gara beti hortaz jabetzen. Hori dela eta, Herri Hezkuntza emantzipaziorako proposamen gisa sortzen da, eremu pedagogikoan beste bide aukera batzuk eraikitzeaz gain munduan egoteko modu bezala. Ikasketa prozesuetan subjektu aktibo bilakatzeko aukera moduan, eta prozesu pedagogikoa gizarte eraldaketarako zerbitzura dagoela ulertuz.

 

Gai hauetan sakontzeko, hurrengo Aktibista Eskolako saioan Beatriz Casado ikerlari militantea, antropologian aditua eta erizaina izango dugu bideratze lanetan. Erakunde eta gizarte-eragile ezberdinekin lan egin eta kolaboratu du herri hezkuntzako, ikerketa-ekintza parte-hartzaileko, komunitateetako dinamizazioko eta formakuntza politikoko prozesuetan. Bere laguntzaz, Herri Hezkuntzaren oinarriak ezagutzeko aukera izango dugu. Saiora bertaratzeko eginbehar bakarra hezkuntza(arroba)euskadi.isf.es helbide elektronikora aurretiaz mezua bidaltzea da, AKTIBISTA ESKOLA hitza honen gaian adieraziz, sarrera doakoa eta librea da eta. Gainera, saio honetan parte hartzeko ez da beharrezkoa Aktibista Eskolako aurreko saioetara etorri izana.

 

2. saioa: Herri Hezkuntza, gizarte emantzipaziorako proposamena

Bideratzailea: Beatriz Casado Baides

Data: 2019ko otsailaren 28a, osteguna

Ordua: 17:00-19:00

Tokia: Bilboko Ingeniaritza Eskola, P1G1 gela

Garapenerako lankidetzaren alorrean eta GrALen kudeaketan diharduten irakasle eta ikerlariei zuzendutako Aktibista eskola

Garapenerako lankidetza eta gizarte eraldaketaren inguruko ezagutza eta erremintak elkartrukatzeko espazioa da Aktibista eskola. Gaiotan interesa duen irakasle eta ikerlari orori zuzenduta dago, eta uste hau du oinarrian: injustizia sozialen inguruko kontzientzia kritikoa sortu beharra dago (tokiko mailan zein maila globalean, Hego eta Ipar ikuspegiarekin), Unibertsitatetik injustizia horiei aurre egingo badiegu.

 

2019an zehar garatuko da, hainbat kolektibo eta pertsonak emago dituzten 2 orduko iraupeneko 9 saiotan banatuta. Saiootan genero parekidetasunarekin lotutako gaiak jorratuko dira nagusiki, metodologia parte-hartzaileak eta hausnarketa-ekintzazkoak erabiliz. Parte-hartzea librea eta doakoa izango da, baina aurretiaz izena eman beharra dago. 2018/2019 ikasturteko hurrengo saioetako datak eta edukiak hauek dira:

 

  1. Saioa: Maskulinitate berriak alor zientifiko-teknologikoan

Noren eskutik: Sorkin, Alboratorio de Saberes / Jakintzen Iraultegia

Noiz: 2019 urtarrilak 24, osteguna

Ordua: 17:00-19:00

Tokia:  Bilboko Ingeniaritza Eskola, P1G1 gela

 

Izena emateko idatzi info.bilbao(abildua)euskadi.isf.es helbide elektronikora, mezuaren gaian AKTIBISTA ESKOLA adieraziz eta saioan honetan parte hartzeko motibazioa aipatuz.

 

Aktibista eskola: Giza garapenerako teknologiak

Aktibista eskolako laugarren saiora gonbidatu nahi zaituztegu.

Saio honetan Giza garapenerako teknología egokituei inguruko, tailer bat eskeiniko dizuegu. Zuen zain gaude maiatzaren 4an arratsaldeko 19:00etan Ekoetxean.

Komunkazio Tailerra

Aktibista eskolako hirugarren saiora gonbidatu nahi zaituztegu. Saio honetan komunikazio tailer bat eskeiniko dizuegu kartelak egiteko helburuarekin.
Zuen zain egongo gara, apirilaren 6an arratsaldeko 19:00tan Ekoetxean!
Zatoz!