Bidalketak

Jendarte digitalaren garaietan pribatutasuna eta segurtasuna ekintzaileentzat

Sare-sozialen bitartez mugitzen diren deialdiak, haien artean espazio birtualen bidez konektatzen eta indartzen diren mugimendu sozialak, poliziaren kokapena denbora errealean adierazten diguten web orriak… jendarte digitalak eraldatu egin du ere aktibismo sozialaren parte handi bat artikulatzeko forma. Hong Kongeko protestak edo Herrialde Katalanetan Tsunami Democratic-en bitartez koordinaturiko ekintzek mahai gainean uzten dituzte herri-aldarrikapena ulertzeko era berriak, Internet koordinaziorako espazioa izanik. Baina, zer arrisku ekar dezake etengabe jagoten gaituen teknologia erabiltzeak? zein puntura arte sar daiteke kappitalismoa gure DNA aktibistan gu konturatu barik?

Aktibisten Eskolako hurrengo saioan, Hong Kongeko eta Herrialde Katalanetako esperientzietatik atera diren ikaskuntzei erreparatuko diegu eta app bidezko aktibismoak ekar ditzakeen potentzialitateak eta arriskuak aztertuko ditugu. Pribatutasunean eta segurtasunean sakontzeko, software askean eta Burujabetza Teknologikoan aditua den Dabid Martinez izango dugu gurekin. Taldean gai honen inguruan hausnartu nahi izanez gero, urtarrilaren 31ko saiora (ostirala) gonbidatzen zaitugu.

Parte hartu nahi baduzu, bidali mezu bat hezkuntza(a bildua)euskadi.isf.es helbidera, idatzi izenburuan AKTIBISTEEN ESKOLA eta esaiguzu parte hartu nahi duzula. Bertaratu ahal izateko, ez da beharrezkoa aktibisten Eskolaren aurreko saioetara etorri izana. Zain izango gaituzu!


Saioa: Jendarte digitalaren garaietan pribatutasuna eta segurtasuna ekintzaileentzat

Noren eskutik: Dabid Martínez

Noiz: 2020 urtarrilak 31, ostirala

Ordua: 17:00-19:00

Tokia: Bilboko Ingeniaritza Eskola, P1G1 gela

Hizkuntza: gaztelania