Bidalketak

Eguzki izpi eraldatzaileak

Ingeniaritza eta Arkitektura Fakultateko Eskola ezberdinetako ordezkariekin hasierako protokolozko bisita eta bileren ostean, martxoaren 7an zientzian emakumeek egindako lana ikustarazteko ekintza batean parte hartu genuen eguzki energiari buruzko tailer batekin. El Salvadorreko emakume zientzilari ezberdinak gogoratzeaz gain, eguzki energiaren inguruan Maria Telkesen lana ezagutzeko aukera izan genuen.

Ekimen honetara, unibertsitateen artean zientzia eta teknologien ezagutza sustatzeko proiektuan barne dagoena eta El Salvadorreko Unibertsitateko Ingeniaritza Elektrikoko Ikasleen Elkartearekin burutu dena, ingeniaritza alor ezberdineko 30 ikasle (13 emakumezkoak eta 17 gizonezkoak) hurbildu ziren, eta eguzki labeen eredu batzuen talde-eraikuntzarekin bukatu genuen.

Arratsaldean, Mekanikako Eskolara bisita egin genuen bertan ikasleek beren ikasketen amaierako lanean diseinatu eta eraikitako urezko sistema eredu ezberdinak ezagutzeko.

Aurreko egunean, Suchitotoko Buena Vista komunitatera hurbiltzeko aukera izan genuen ur-ponpaketa sistema ikusteko, eguzki energia eraginkor baten bidez osatzekoa dena, eta iturburua eta uraren biltegia banatzen duten bi kilometroak oinez egin ostean, Suchitotoko Ur Sistema Komunitarioaren Elkartearekin biltzeko aukera izan genuen.

Hurrengo egunean berriz, martxoaren 8an, emakume salvadortarrekin bat egin genuen politika eta justizia patriarkalaren aurrean duintasuna, autonomia eta eskubide eske.

Energia trantsizioa karbono gutxiko energiarantz Euskadin

Azaroaren 28an parte-hartze eta ingurumen sentsibilizazio tailer bat egingo dugu helduentzat Donostian, +55en eskutik. Bertan energiaren historiari begirada bat eman ostean gaur egungo energia krisia aztertuko dugu, eta TRADENER proiektuko ikaspenak elkarbanatzen saiatuko gara.
Gladys Enea (Cristina Enea) parkean aurkituko gaituzue goizeko 10etatik 12tara.

+INFO: DV Berria

Gladys87

Uda Ikastaroa: Trantsizio energetikoa eta demokrazia

TRADENER proiektuan, Ekologistak Martxan eta UPV/EHUrekin batera antolaturiko ikastaroaren berri ematen dizuegu. Ekainaren 28 eta 29an izango da Bilbon, UPV/EHUko Udako Ikastaroen barruan.

Izen-ematea
Programa
Hizlariak
Lekua
Babesleak

 


Pobrezia energetikoa, generoa energia, energiaren bermunizipalizazioa, energia burujabetza, menpekotasuna, energia segurtasuna… Hauek dira azken aldian berrietan irakurri zein lagunekin eztabaiadatua aurki ditzakegun hitzak. Gaur egungo energia arloan aldaketak nabariak dira, eta honek problematika zein zalantza berriak sortzen dizkigu.

Zer esan nahi du pobrezia energetikoak? Zein da energia arloko langileen egoera? Zein motatako energia erabiltzen dugu gure egunerokotasunean? Ba al dugu alternatibarik? Zergatik gertatzen dira hainbat eskubide urraketa energia proiektu handien inguruan? Zenbat energia behar dugu ondo bizitzeko? Pentsa al dezakegu Euskal Herriko trantsizio energetiko batean, jasangarritasun, justizia sozial eta parte hartze prozesuen bitartez?

Ikastaro honekin galdera guzti hauei eta sortuko diren zalantza gehiagori ere erantzuna ematen saiatuko gara. Erantzun hauek bai akademiatik, bai herri mugimendu zein norbanakoengandik sortzea izango da helburua, denon arteko jakintza sortuz.

 


Helburuak:

  • Lan eta Energia eredua ezagutzea. Zeinentzako egiten dugu lan? Nola eta zein baldintzetan
  • Generoa eta energia. Falokrazia energetikotik ekofeminismoaren bidean.
  • Erregai fosilen ustiaketak sortzen dituen inpaktuak (ingurumen zein inpaktu sozialak) baloratu. Erregai hauen amaierak ekarriko dizkigun agertokiei buruz hausnartu.
  • Energia berriztagarrien mugak eta aukerak aztertu.
  • Eskala ezberdineko Trantsizio energetikoa bizi izan duten esperientziak ezagutu.
  • Energiaren kudeaketa udaletatik egitearen onurak, pobrezia energetikoari aurre egiteko.

TRADENER

Zer da TRADENER?

TRADENER Mugarik Gabeko Ingeniaritzak, UPV/EHUk eta Ekologistak Martxanek batera egiten duten proiektu bat da. Proiektua Ekologistak Martxanek azken hamarkadan landu duen “zor ekologikoa”-ren ildoa jarraitzen du, TRADEBU izeneko beste proiektu baten jarraipena. eta MGI eta Ekologistak Martxanek azken urteetan izandako elkarlanaren fruitua da.
Proiektuaren helburua Trantsizio Energetiko Demokratikoei buruzko hausnarketa bat egitea da hainbat ikerketa bidez. Energiaren erabilera (sorkuntza, banaketa, …) ez da batere justua eta hainbat eta hainbat giza eskubide urraketen atzean dago mundu osoan zehar. MAB-eko kideek dioten bezala:

Energia zertarako energia eta norentzako? / Energia para que e para quem?

Ikerketen helburua bai Hegoaldeko zein Iparraldeko herrialdeetan gertatzen ari diren Trantsitzio desberdinak erakustea da, gero guk Euskal Herrian hauek ezagutu eta erabiltzeko asmoz. Horrekin batera, lehen aipatutako eskubide urraketak salatzea ere helburu du proiektuak, eta euskal gizarteari hauek ikustarazteko tresnak ematea.

Zer egin dugu orain arte?

Proiektua antolatzeko hainbat bilera egin ditugu eta zein kasu eta zein gai erabakitzen egon gara. Dagoeneko baditugu hainbat kasu ikertzeko pertsonak, eta bakoitzak bere lurraldean gertatzen diren mugimendu, esperientzia edo arazo nagusiak azalduko ditu. Kasu batzuk herrialde guztiko informazio orokorra emango digute, eta beste batzuk berriz, kasu bereziagoak izango dira. Orain arte bermaturik ditugun kasuak hauexek dira: Bolivia, Brasil, Ekuador, Honduras, Mexiko, Sahara, Portugal, Guatemala eta Rojava.
Beste batzuk ere lantzeko aukera dugu, baina orandik guztiz konfirmatu gabe: Catalunya, Uruguay, Cuba, AEB eta Cádiz.

Martxoan Nazioarteko Mintegi bat antolatu genuen, gaiari buruz hitz egin, kritikak egin eta ikerketa ildoak sendotzeko. Mintegia Bilbon egin genuen, eta Iberdrolaren akziodunen bilkura egon zenez hauen politikak salatzera ere joan ginen.

Beste aldetik Ekozinemaldia ere erabiltzen dugu, informazioa eta beste lekuetan dauden egoerak ikustarazi eta salatzeko. Badira urte asko MGIke ere ekozinemaldian parte hartzen duela Donostian eta Bilbon emanaldiak eginez. Aurten, Martxoak 22, 18:30tan Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko hitzaldien gelan ondorengo dokumentalak eman genituen (edo saiatu ginen, behintzat!! 😉 )

  • Y lo poco que nos queda: https://vimeo.com/174552718
  • Belo Monte tras la inundación: https://vimeo.com/181499587

Donostian, Martxoak 24, 16:30 Gipuzkoako Eskola Politeknikoan berriz beste hauek eman genituen.

  • Y lo poco que nos queda: https://vimeo.com/174552718
  • No acapares energía: https://www.youtube.com/watch?v=S86JwR_6Mtk

Proiektuan parte hartzen duten pertsonak ere Energia trantsizioak lantzen diren nazioarteko foruetan parte hartu dute, Brasilen, AEBetan, Ekuadorren…. eta baita proiektua ere ATTAC-ek antolatutako Udako Unibertsitatean aurkezktu, Toulousen, iritzi artikuluak sinatu, astekariak egin, liburu aurkezpenak, elkarretaratzeak eta Standing Rock-eko ekintzaileek egindako Tour-ean era parte hartu dugu. Energia, giza eskubideak, trantsizioak edo aktibismoa laguntzen duten hainbat ekimen sustatzen ditugu!

 

Eta orain.. zer egiten ari gara?

Proiektuak aurrera darrai, eta oraintxe bertan kasuen ikerketan daude buru-belarri kide batzuk, eta etorkizunera begira badugu lan nahikotxo!

  • UPV/EHU-n Udako Ikastaro bat prestatzen ari gara, gure gaiaren inguruan, 2018ko ekainerako edo egin nahi dugu.
  • Ikertutako gaiei buruzko dokumentaltxoak ere egin nahi ditugu, lehengo proiektuan TRADEBU-n, dokumental luze bat egin bagenuen ere, oraingoan motzagoak diren bideoak, gaika landu nahi ditugu.
  • Euskal Herriko esperientzien mapa bat landu nahi dugu, trantsizio energetiko ereduak non dauden ikusteko, baina baita ere egungo eredu energetikoaren aurkako erresistentziak ikustaratzeko.
  • … eta gauza askoz ere gehiago ditugu prestaturik, arte erakusketak, mintegi gehiago, antzerki obra bat… baina gutxinaka goaz!

Egiten ditugun gauzen informazio gehiago nahi baduzu Blogean ikus dezakezu: https://tradener.wordpress.com/

Parte hartu nahi duzu?

Mugarik Gabeko Ingeniaritzatik hainbat pertsona gaude proiektuan lanean, bereziki: Maite Guatemalako kasua lantzen, Esther Saharako kasuarekin lanean ere, eta Izaro Brasilgo kasua eta kudeaketa eramaten. MGI bezala aipatutako ikerketa edo ekimenetan parte hartu nahi baduzu, bidali mesedez mezu bat izaro.basurko(abildua)isf.es-era eta dituzun zalantzak argituko dizkizugu!
E-posta talde bat dugu UPV/EHU zein Ekologistak Martxaneko eragileekin eta gustora hartuko ditugu ekarpenak egiteko eskaintzak!

Piztu aldaketa!

Energia trantsizioa eta demokrazia nazioarteko mintegia

mintegi-tradener-kartela

NOIZ: Martxoak 30 eta 31
NON: Zubiria Etxea (UPV-EHU, Sarriko, Bilbo)

PROGRAMA

HELBURUAK:

 “Energia trantsizioa eta demokrazia hemen eta Hegoaldean” Mintegiaren helburu nagusiena da trantsizio energetikoa eta demokrazia lekuko esperientzia desberdinetatik eta gaietatik hausnartzea eta haietatik ikastea, gurea bezelako proiektu baterako zeintzu izango liratekeen irizpideak eta lan-arloak gure lurraldean trantsizio energetikoa bultzatzeko. Horretarako  hemen eta atzerriko zenbait ikertzaile eta ekintzaile gonbidatu ditugu.

HIZLARIAK

Aztertu ahi ditugun gaiak:

– Energia zertarako eta norentzat?
– Segurtasun eta burujabetza energetikoa
– Hiriak eta herriak energia trantsizioan
– Teknologia (egokia, berriztagarria eta abar).
–  Klima aldaketa eta Klima Justizia
– Energia Pobrezia
– Energiaren kudeaketa publikoa eta bidezkoa:  gobernantza, bernazionalizazio, bermunizipalizazioa,
nazionalizazioa
– Merkataritza
– Finantzaketa
– Militarizazioa, errepresio eta kriminalizazioa
– Langileak eta lan eskubideak

NAZIOARTEKO II. TOPAKETA ‘Energia trantsizioak: Iraunkortasuna eta Demokrazia’

Ekologistak Martxan-ekin batera Energia trantsizioei buruzko Nazioarteko II. Topaketa antolatu dugu Bilbon

  • Irailaren 22 eta 23an izango dute leku Bilbon antolaturiko Nazioarteko Topaketa hauen bigarren edizioa.
  • Nazioarte mailako hainbat aditu eta ekintzailek energia alorrean, iraunkortasunerako eraldaketa demokratikoa nola burutu azalduko dute.
  • Alderdi politiko eta sindikatuek partehartzea izango dute, ikerlariekin batera eztabaidarako gunea sortuz.

Datorren irailaren 22an eta 23an izango dute leku Bilbon TRADEBU proiektuaren barnean kokatzen den “Energia trantsizioak: iraunkortasuna eta demokrazia” Nazioarteko II Topaketa. TRADEBU proiektua Ekologistak Martxan eta UPV-EHUren artean osatutako partzuergoak bultzatzen du eta Energia Trantsizioen inguruan dihardu, energiaren alorrean iraunkortasunerako eraldaketa demokratikoa nola burutu ikertuz. Aldaketa klimatikoa, erregai fosilen izaera mugatua, energiarekin erlazionatutako bestelako ingurumen eraginak edota energia pobrezia bezalako arazoak ikusita, energia ereduaren trantsizioa pentsatzeko eta planifikatzeko beharra ikusten da arlo akademiko zein sozial askotan. Proeiktuaren helburuetako bat gai honekiko eztabaida soziala burutzea da.

EHUko Esperientzia Gelan bi egunetan zehar osptuko diren topaketa hauetan,  TRADEBU proiektuaren nondik norakoak ezagutzeaz gain, ikerlarien eta alderdi politikoen arteko solasaldiaz gozatu ahal izango da ere. Izan ere, antolatzaileek azaldu dutenez, ‘alderdi politikoekin eztabaidatzea eta erronka sozio-tekniko honen aurrean dituzten ideiak eta proposamenak ezagutzea da ekimen honek dituen helburu garrantzitsuenetako bat bat’.

+Informazio gehiago: Ekologistak Martxanen web orrian

Izena emateko: hemen

 

 

Publicación “Construyendo en colectivo desde Euskal Herria”

Durante los V. Encuentros de Decrecimiento y Buen vivir “Reivindicaciones y alternativas colectivas” se ha presentado la publicación Construyendo en colectivo desde Euskal Herria: Análisis y reivindicaciones para la construcción de una sociedad justa y equitativa basada en estilos de vida sostenibles (PDF 6 MB).

Es un documento construido colectivamente, que recoge los cuatro ejes:

ISF-MGI, junto con Ekologistak Martxan y el apoyo de Goiener ha participado en la realización del 3.Eje: Decrecimiento energético. Gran trabajo de Esther Muñoz!

El documento debe servir para dar a conocer las distintas alternativas existentes en nuestro territorio, y para ayudar a definir una agenda alternativa.

Presentación del Eje. Esther Muñoz e Izaro Basurko

Presentación del Eje. Esther Muñoz e Izaro Basurko

“Euskal Herritik kolektibotasunean eraikiz” Argitalpena

Desazkunde eta Bizitze ona V. Topaketetan “Erreibindikazio eta alternatiba kolektiboak” Euskal Herritik kolektibotasunean eraikiz: Bizi estilo jasangarrietan oinarritutako gizarte justu eta bidezko baten eraikuntzarako analisi eta aldarrikapenak  argitalpena aurkeztu da.

Dokumentua kolektiboki egin da, eta hurrengo lau ardatzak dauzka:

Euskal Herriko Mugarik Gabeko Ingeniaritzak, Ekologistak Martxan eta Goienerrekin batera Energiari buruzko 3. ardatza aurkeztu zuen topaketetan, Esther Muñozek egindako lan bikaina!

Energia ardatzaren aurkezpena .Esther Muñoz eta Izaro Basurko

Energia ardatzaren aurkezpena .Esther Muñoz eta Izaro Basurko

Dokumentuak gure lurrean alternatiba ezberdinak ezagutarazteko eta agenda altertatibo bat zehazteko balio behar du.