Bidalketak

Itzulketaren praktikaren inguruan: elkarrekikotasun- eta irekiera-ariketa bat

Bidezkoagoa eta justuagoa izan nahi duen ikerketa batek itzulketarenikuspegi bat iza n behar du kontuan, benetan elkarrekikoa, enpatikoa eta eraldatzailea dena. Ez da nahikoa emaitzak aurkeztea ikerketan lagundu diguten pertsona eta taldeen aurrean. Itzultzeari buruzko ideia orokor hori birpentsatzen laguntzen duten bi elementu daude: ariketa prozesual bat da, elkar eraldatzeko praktika bat.

Itzulketaren praktikari buruz hitz egiteko eta zer den ezagutzeko, zergatik den garrantzitsua gure ekitaldi akademikoan sartzea eta zer elementu hartu beharko liratekeen kontuan itzulera-espazioak diseinatzeko eta ezagutza kolektiboki berreraikitzeko, saio bat diseinatu dugu Ruth Nevadorekin, unibertsitateko gizarte-erantzukizuneko ikuspegiarekin itzulketetan esperientzia duen komunikatzailea. Bere eskutik, interikaskuntza-espazio hau proposatzen dizuegu, eta ezagutza nola inpartitzen  ari den biratzen saiatuko gara.

Saio hori bideokonferentziaz egingo da, jitsi plataformaren bidez. Zure lekua erreserbatzeko (edukiera mugatua egongo da) eta saio honetaz nola gozatu jakin dezazun, idatz iezaguzu hezkuntza (arroba) euskadi.isf.es Anima zaitez eta sareetatik ikusiko dugu elkar (modu seguruan)!

Saioa: Itzulketa praktikaren inguruan: elkarrekikotasun eta irekiera ariketa

Irakaslea: Ruth Nevado

Data: Maiatzak 6, osteguna

Ordua: 18:00-20:00 (GMT + 2)

Tokia: Jitsi aretoa (postaz jakinaraziko dizugu, izena eman ondoren)

Hizkuntza: Gaztelania

Sexu- eta genero-aniztasunaren ikuspegia txertatzeko gakoak

Lankidetza eraldatzailea egiteko, beharrezkoa da sexu- eta genero-aniztasunaren ikuspegia txertatzea, baina ez proiektuen formulazioan puntuak ematen dituzten zeharkako ardatzen batuketa gisa, baizik eta benetako ikuspegi intersekzionaletik. Ideia hori oinarri hartuta, Fernando Altamirarekin hitz egin genuen, gure elkarteetan ikuspegi hori txertatzeko gakoei buruz hitz egiteko.

Zenbait erakundek aspaldi galdetzen diogu geure buruari nola egin, nola sartzen dugun sexu- eta genero-aniztasuna beste gatazka batzuk jorratzen dituzten proiektuetan, nola berrikusten dugun geure burua goitik behera, zeharkatzen gaituen heteronormatibitateari aurre egiteko. Beste erakunde batzuk, aldiz, askoz zurrunagoak dira gai horrekin. Hala ere, batzuetan eta besteetan aitzakia ugari zabaltzen dira, eta oztopo dira gaiari behar duen presaz eta lehentasunez heltzeko orduan. Beste behar garrantzitsuago batzuk daudela edo LGTBI begiradak gure erakundea bere borroka-gunetik desbidera dezakeela argudiatuta, zeregin hori alde batera uzten da, alde batera utzita menderakuntza-hiruki batek zeharkatzen duen sistema batean bizi garela, hiru buruko eredu baten baitan (neoliberala, etnozentrikoa eta heteronormatiboa). Horri aurre egin ahal izateko konplexutasun osoz begiratu behar diogu. 

Izan ere, zer gertatzen da sexu- eta genero-aniztasuna sartzen ez badugu? Badirudi ez egiteak neutraltasun jarrera hartzea esan nahi duela. Hala ere, Fernadok erakusten digu ez dela horrela, ikuspegi hori ez sartzeak esan nahi baitu gure erakundeak mundu guztiarentzat bizigarriak diren leku bihurtzeko aukera galtzea; heteronormatibitateari presentzia osoa ematea esan nahi du, eta kanpoan geratzen den guztia kanpoan uztea.

Eta orduan, milioiko galdera: nola egingo dugu? Nola txertatuko ditugu sexu- eta genero-aniztasuna? Fernandoren arabera, genero-ikuspegia txertatu nahi dugunean bezala, galdera berak eginez, baina sexualitateen, gorputzen, identitateen… aniztasunari begirada zabalduz. Lehenik eta behin, komeni da pentsatzea zer galdera egingo dizkiogun geure buruari, zapalkuntza guztiak ikusarazteko. Adibidez, urarekiko giza eskubidea lantzen badugu, zer galdetuko dugu? Nori galdetuko diogu? Norekin hitz egingo dugu? Nor utzi dugu kanpoan? Lan egiten dugun biztanleria egitura “tradizionala-arauemailea” duten familiak badira, seguru asko kanpoan utziko ditugu orientazio sexualagatik kanporatu dituzten pertsonak.

Bestalde, aniztasun sexoafektiboaren aldeko borroka ardatz nagusitzat duten kolektiboekin lotzeaz gain, LGTBI ez diren beste erakunde batzuei ere lagundu behar diegu begirada hori txerta dezaten, bestela, irudi bailezake sexu- eta genero-aniztasunaren ikuspegia txertatzeko lana LGTBI kolektiboei bakarrik dagokiela, kolektibo feministek soilik ikuspegi feminista integratu beharko balute bezala.

Aurrera jarraituko dugu, geure eraldaketara irekita.

Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna

Urtero bezala, Euskal Herriko Mugarik Gabeko Ingeniaritzak bat egiten du Emakume Langilearen Nazioarteko egunarekin.

Mugitzen garen esparrua, unibertsitatea, eta zehazki, zientzia eta teknologia arloa, oso maskulinizatua egoteaz gain, balio maskulinistak transmititzeaz arduratzen da: enpreseei mesede egiten dieten logika merkantilistei erantzuten diete ikasgaiek eta ebaluazio-sistema indibidualista eta meritokrazian oinarritutakoa da. Arazoa beraz, ez da soilik emakumeen presentzia oso urria izaten jarraitzen duela, baizik eta sortzen ari garen zientzia eta teknologia ereduak.

Ez dugu ahaztu behar Iparralde Globaleko herrialdeetan sortzen eta garatzen ari garen eredu energetikoa eta teknologiak zuzeneko eragina duela Hegoealde Globaleko herrialde pobretuetan eta ondorioak batez ere bertako emakumeek pairatzen dituztela. Hori dela eta haiek dira borrokak burutzen lurraldea defendatzeko gorputza lehen lerroan jartzen ari direnak.

Horren aurrean, hezkuntza kritikoaren aldeko apustua egiten dugu lehenago aipatutako disziplina hierarkikoari aurre egiteko. Zientzia eta teknologia esklusibisten aurrean, denon eskuetara dagoen eredua aldarrikatzen dugu, herri eta herritarren mesedetara eta testuinguruetara moldatzen dena eta naturaren zaintzan oinarritzen dena. Azken honi dagokionez, unibertsitatean eskaintzen diren graduen artean arrakala handia dago zaintzarekin lotutako graduetan dauden emakume eta gizonen artean, emakumeak izanik mota horietako graduak burutzen dituzten gehiengoa. Eta beste hainbeste Jendarte-Eraldaketan burutzen diren GrAL eta MALekin; proportzionalki, emakumeak dira horietan nagusi. Ildo horretan, aurten arreta berezia jarri diogu proiektuetan integratzea beharrezkoa dela uste dugun metodologia feministari, prozesuari emaitzari baino garrantzia gehiago emanez. Horren helburua da gure jardun feminista ekintza ikusgarrienera soilik ez mugatzea, eta ekintzaren eta ekintza horren prestaketaren artean kontraesanak ekiditea.

Bestalde, unibertsitaea ez dute soilik ikasleek eta irakasleek osatzen; idazkaritza, erreprografia, kafetegia, garbiketa-zerbitzua, elkarteak…. Ezinbesteko helduleku dira unibertsitateko funtzionamendua egokia izan dadin. Unibertsitateaz ari garenean ahanzturan uzten dugun sektore hauetan emakumeak dira nagusi. Inbisibilizazio hau, ordea, ez da kasualitatea, jendarte patriarkalaren isla baizik. Mugarik Gabeko Ingeniaritzatik, gure elkartasun osoa adierazi nahi diegu pasa den martxoaren 2an greba hasi zuten garbitzaileei eta burutzen ari diren borrokari.

Argazkia: Ecuador Etxea

Begirada feminista hezkuntza askatzailerako

Aktibista Eskolan krisi sistemiko honen aurrean planteatzen diren proposamen pedagogikoak ezagutzeko asmoz jarraitzen dugu. Begirada kritiko eta askatzaile duen hezkuntza lantzea ez da erreza, batez ere jakintza enpresen nahien arabera nola lantzen den ikusten dugun unibertsitate giroan. Hori dela eta, nahitaezkoa iruditzen zaigu honen inguruan hausnartu eta gizarte aldaketarako eta interes askatzailerako lagungarri diren jakintza kolektiboen sorkuntzan dabiltzan proposamenak azaleratzea. Hezkuntza teknikoetan honelakoak zailak iruditu arren, honen pitzadurak aurkitu genitzake hezkuntza askatzalierantz abiatzeko.

Gai horietan sakontzeko, Gema Celorio, Hegoako Hezkuntza Teknikaria izango dugu bidelagun. Beraren laguntzaz Hezkuntza Askatzailearen oinarriak ezagutuko ditugu: intersekzionalitate kritikotik jakintzen elkarrizketara, gizon eta emakumeek dituzten postuen eraldaketarako begirada feministaren beharrean sakonduz. Saiora bertaratzeko eginbehar bakarra hezkuntza(arroba)euskadi.isf.es helbide elektronikora aurretiaz mezua bidaltzea da, AKTIBISTA ESKOLA hitza honen gaian adieraziz, sarrera doakoa eta librea da eta. Gainera, saio honetan parte hartzeko ez da beharrezkoa Aktibista Eskolako aurreko saioetara etorri izana.

4. saioa: Begirada feminista hezkuntza askatzailerako

Data: Apirilaren 11a, osteguna

Bideratzailea: Gema Celorio

Ordua: 17:00-19:00

Tokia: Bilboko Ingeniaritza Eskola, P1G1A gela

Uda Ikastaroa: Trantsizio energetikoa eta demokrazia

TRADENER proiektuan, Ekologistak Martxan eta UPV/EHUrekin batera antolaturiko ikastaroaren berri ematen dizuegu. Ekainaren 28 eta 29an izango da Bilbon, UPV/EHUko Udako Ikastaroen barruan.

Izen-ematea
Programa
Hizlariak
Lekua
Babesleak

 


Pobrezia energetikoa, generoa energia, energiaren bermunizipalizazioa, energia burujabetza, menpekotasuna, energia segurtasuna… Hauek dira azken aldian berrietan irakurri zein lagunekin eztabaiadatua aurki ditzakegun hitzak. Gaur egungo energia arloan aldaketak nabariak dira, eta honek problematika zein zalantza berriak sortzen dizkigu.

Zer esan nahi du pobrezia energetikoak? Zein da energia arloko langileen egoera? Zein motatako energia erabiltzen dugu gure egunerokotasunean? Ba al dugu alternatibarik? Zergatik gertatzen dira hainbat eskubide urraketa energia proiektu handien inguruan? Zenbat energia behar dugu ondo bizitzeko? Pentsa al dezakegu Euskal Herriko trantsizio energetiko batean, jasangarritasun, justizia sozial eta parte hartze prozesuen bitartez?

Ikastaro honekin galdera guzti hauei eta sortuko diren zalantza gehiagori ere erantzuna ematen saiatuko gara. Erantzun hauek bai akademiatik, bai herri mugimendu zein norbanakoengandik sortzea izango da helburua, denon arteko jakintza sortuz.

 


Helburuak:

  • Lan eta Energia eredua ezagutzea. Zeinentzako egiten dugu lan? Nola eta zein baldintzetan
  • Generoa eta energia. Falokrazia energetikotik ekofeminismoaren bidean.
  • Erregai fosilen ustiaketak sortzen dituen inpaktuak (ingurumen zein inpaktu sozialak) baloratu. Erregai hauen amaierak ekarriko dizkigun agertokiei buruz hausnartu.
  • Energia berriztagarrien mugak eta aukerak aztertu.
  • Eskala ezberdineko Trantsizio energetikoa bizi izan duten esperientziak ezagutu.
  • Energiaren kudeaketa udaletatik egitearen onurak, pobrezia energetikoari aurre egiteko.

Emakumeen Nazioarteko Egunerako lelo eta kartel lehiaketa

ISF-MGIk Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, honako lelo eta kartel lehiaketa antolatu du. Ideiaren bat izanez gero eta zure irudia gure aurtengo #M8 kanpainan ikusi nahi baduzu, animatu!

Parte hartzeko irakurri lehiaketaren oinarriak eta otsailaren 22a baino lehen bidali zure datuekin honako inskripzio orria eta zure lelo eta kartel proposamena info.bilbao@euskadi.isf.es helbide elektronikora.

Atera zure irudimena!

Top10: Zer ez da Mugarik Gabeko Ingeniaritza?

Askotan “zer da ISF-MGI?” edo “zer egiten duzue MGI-n?” galderei erantzutea ez zaigu erraza egiten. Honi buelta bat emanez, zer ez garen edo zer ez dugun egiten idaztea otu zait. Gainera, 10 puntutan banatu ditut, Top10 formatua ezin hobea da eta gauzak azaltzeko! 😉
Hementxe duzue zer ez den ISF-MGI 10 puntutan:

Read more

Apostu feministak mundu teknologikoan

Mundu teknologikotik berditansun gehiagobultzatzeko modurik bada? Mugarik gabeko ingenieritzatik hori da dugun galdera, hau eta askoz gehiago. Etor zaitez, teknologiaren mugak haustera gurekin eta goza ezazu bizi garen errealitatea dudan jartzen duen argazki erakusketaz.
Aste hontan bi proposamen egiten dizkizuegu:
Maiatzaren 4an, 17:30etatik 19:30etara Deustu Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko 107L gelan: Jakintzak eta Zientzia ikuspuntu feministatik: matematika hezkuntzan praktikan jartzen
Mugarik Gabeko Ingeniaritzatik, begirada feminista oinarritzat hartuta, zientziak emakumeei eskaintzen dion espazioa eta ezaguerak sortzeko modua aztergai dugu.
Etor zaitez Sorkin jakintzen laborategiko kide den Vanesa Caleroren hitzaldira.
deusto genero
Maiatzaren 5-ean, 17:00etatik 20:00, Leioako komunikazio eta zientzia sozialen fakultateko P Seminarioan: Apostu feministak mundu teknologikoan
  • Ana Fernandez: Urbanismo feminista. Hiri inklusiboago baterako proposamenak
  • Jon Arrizabalaga: Komunitateko uraren kuadeaketan berdintasunezko partehartzea. El Salvador.

 

genero_hitzaldia_leioa