Bidalketak

NO ESTAMOS SOLAS. Giza eskubideen defendatzaile diren Erdialdeko Amerikako emakumeei buruzko zine-foro dokumentala.

Eskubideen defentsa bide gogorra eta oztopoz betearikoa da Erdialdeko Amerikako emakume askorentzat. Mesoamerikako emakume defendatzaileei etengabeko mehatxuak egiten dizkiete, eta kasu batzuetan hilketan amaitzen dute. Kasurik mediatikoena Berta Caceresena izan zen 2016an, ondasun komunen, ur eskubidearen eta herri indigena lenkoaren alde egiteagatik eraila. No estamos solas dokumentalean, Ades (Garapen Ekonomiko eta Sozialeko Elkartea) eta COPINH (Hondurasko Herri Erakunde eta Indigenen Kontseilu Zibikoa) elkarteek parte hartu dute. Dokumentalak egunero mehatxu mota guztiei aurre egin behar dieten giza eskubideen defendatzaile batzuen errealitatera hurbiltzen gaitu.

MGItik datorren ostegunean, azaroaren 26an, zine-foro saio honetara gonbidatzen zaituztegu. Bertan, dokumentala ikusi ondoren, María Aizpuru zuzendariarekin eta Marta Ribas El Salvadorreko giza eskubideen defendatzailearekin solasean ibiliko gara.

Saioa: No estamos solas.Saioa: Giza eskubideen defendatzaile diren Erdialdeko Amerikako emakumeei buruzko zine-foro dokumentala.

Data: azaroak 26, osteguna

Ordua: 18: 00-20: 00 (GMT + 2)

Tokia: Jitsi plataforma (online)

Hizkuntza: gaztelania

Izena emateko: bilbo@euskadi.isf.es

ZEINEK DEFENDATZEN DU DEFENDATZEN DUENA?

Zeinek defendatzen ditu emakume defendatzaileak? Zer babes-estrategia ari dira gauzatzen? Zer eginkizun bete dezakegu Iparralde Globaleko erakundeek gatazka egoeretan defentsan laguntza emateko?

Gai horiei erantzuna emateko, mahai-inguru birtual bat antolatu dugu, Marta Ribas El Salvadorreko giza eskubideen defendatzailea eta Fernando Armendariz Protection Internationaleko giza eskubideen ekintzailea bertan izango direla.

Saioa Jitsi plataformaren bidez egingo da ekainaren 4an, ostegunean, 18: 00etan. Zure plaza erreserbatzeko (plaza mugatuak egongo dira) eta saioan nola sartu jakiteko, idatzi bilbo(arroba)euskadi.isf.es helbidera.

Animatu eta sareetatik ikusiko dugu elkar!

Saioa: Zeinek defendatzen du defendatzen duena? Giza eskubideen defendatzaileak diren emakumeak babesteko estrategiak.

Hizlariak: Marta Ribas eta Fernando Armendariz

Data: 2020ko ekainak 4, osteguna

Ordua: 18:00-19:30era (GMT + 2)

Lekua: jitsi plataforma (postaz jakinaraziko dizugu, izena eman ondoren)

Hizkuntza: gaztelania

Lurraldearen defendatzaileak ustiapen-ereduaren mehatxuaren aurrean

Datorren ostegunean, martxoaren 28an, Aktibisten Eskolan saio oso berezi bat izango dugu. Ustiapen-ereduaren garapenaren aurrean, lurraldearen defendatzaileek bizi duten errealitatera hurbilduko gara. Borroka horretan, interes ekonomikoek eta berme ezek errepresio-maila handiak eragiten dituzte ustiapen-proiektuen aurka aritzen diren ekintzaileen kontra. 2018an, 321 ekintzaile inguru erail zituztela zenbatetsi da, horietako % 75a ingurumen ekintzaileak ziren.

Ekozimaldia 2019aren barne, “No tenemos miedo” dokumentalaren emanaldia izango dugu. Dokumental horrek El Salvadorko meatzaritza metalikoa debekatzea lortu zuen borroka-prozesua laburbiltzen du. Vidalina Morales, komunitate burua, ingurumen defendatzailea eta El Salvadorreko meatzaritza metalikoaren aurkako borrokako kidea da, eta lehen eskuko testigantza eskainiko digu. Horrez gain, gurekin izango dugu Itziar Caballero (CEAR Euskadi) gaur egun Giza Eskubideen defendatzaileen defentsa nola lantzen den eta eskura ditugun mekanismo eta tresnen inguruan hausnartzeko. Zure zain egongo gara!

Data: 2019ko martxoaren 28a, osteguna.

Ordua: 17:00-19:00

Tokia: Bilboko Ingeniaritza Eskola, P1G1 ikasgela.