Bidalketak

Energia trantsizioa karbono gutxiko energiarantz Euskadin

Azaroaren 28an parte-hartze eta ingurumen sentsibilizazio tailer bat egingo dugu helduentzat Donostian, +55en eskutik. Bertan energiaren historiari begirada bat eman ostean gaur egungo energia krisia aztertuko dugu, eta TRADENER proiektuko ikaspenak elkarbanatzen saiatuko gara.
Gladys Enea (Cristina Enea) parkean aurkituko gaituzue goizeko 10etatik 12tara.

+INFO: DV Berria

Gladys87

Alternatiben Herria

Alternatiben Herria, gizarte eredu berri baten alde lan egiten dugun pertsonek eta taldeek antolatzen ari garen ekimena da. Sistemari alternatibak badaudela erakusteko eta alternatiben topagune izateko espazio bat da. Aurten Ekainaren 2an Iruñean zen topalekuak eta bertan izan ginen TRADENER-eko kideak, gure lagun Xabier Zubialdek gonbidaturik proiektua azaldu eta ekarpenak jasotzeko asmoz.

Herriak eta Lurra auzoan, Sustrai Erakuntza, Errekaleor Bizirik eta Goienerreko lagunekin batera Trantsizio Energetikoa Euskal Herrian: Esperientzia herritarrak izeneko mahainguruan parte hartu genuen. TRADENER taldetik, Maitane eta Oier izan genituen hizlari eta Euskal Herriko trantsizio energetiko esperientzien mapa aurkezteko aukera izan zuten.

Mahainguruan berrogei bat pertsona izan ginen, eta Euskal Herri mailan oraintxe bertan abian dauden hainbat proiektu interesgarri ezagutzeko aukera izan genuen.

Olatz Azurza Goiener eta ISFko lagunaren aurkezpena

 

Hementxe duzue TRADENER taldetik prestatutako aurkezpena ikusteko aukera:

Aurkezpena

Mila esker Xabier Zubialde eta Alternatiben Herria gertatzeko lan egin duten boluntario guztiei, lan bikaina!

Uda Ikastaroa: Trantsizio energetikoa eta demokrazia

TRADENER proiektuan, Ekologistak Martxan eta UPV/EHUrekin batera antolaturiko ikastaroaren berri ematen dizuegu. Ekainaren 28 eta 29an izango da Bilbon, UPV/EHUko Udako Ikastaroen barruan.

Izen-ematea
Programa
Hizlariak
Lekua
Babesleak

 


Pobrezia energetikoa, generoa energia, energiaren bermunizipalizazioa, energia burujabetza, menpekotasuna, energia segurtasuna… Hauek dira azken aldian berrietan irakurri zein lagunekin eztabaiadatua aurki ditzakegun hitzak. Gaur egungo energia arloan aldaketak nabariak dira, eta honek problematika zein zalantza berriak sortzen dizkigu.

Zer esan nahi du pobrezia energetikoak? Zein da energia arloko langileen egoera? Zein motatako energia erabiltzen dugu gure egunerokotasunean? Ba al dugu alternatibarik? Zergatik gertatzen dira hainbat eskubide urraketa energia proiektu handien inguruan? Zenbat energia behar dugu ondo bizitzeko? Pentsa al dezakegu Euskal Herriko trantsizio energetiko batean, jasangarritasun, justizia sozial eta parte hartze prozesuen bitartez?

Ikastaro honekin galdera guzti hauei eta sortuko diren zalantza gehiagori ere erantzuna ematen saiatuko gara. Erantzun hauek bai akademiatik, bai herri mugimendu zein norbanakoengandik sortzea izango da helburua, denon arteko jakintza sortuz.

 


Helburuak:

  • Lan eta Energia eredua ezagutzea. Zeinentzako egiten dugu lan? Nola eta zein baldintzetan
  • Generoa eta energia. Falokrazia energetikotik ekofeminismoaren bidean.
  • Erregai fosilen ustiaketak sortzen dituen inpaktuak (ingurumen zein inpaktu sozialak) baloratu. Erregai hauen amaierak ekarriko dizkigun agertokiei buruz hausnartu.
  • Energia berriztagarrien mugak eta aukerak aztertu.
  • Eskala ezberdineko Trantsizio energetikoa bizi izan duten esperientziak ezagutu.
  • Energiaren kudeaketa udaletatik egitearen onurak, pobrezia energetikoari aurre egiteko.

Generoa eta Pobrezia Energetikoa

Datorren azaroaren 16ean Iruñean “Herritarrak eta tokiko erakundeak pobrezia energetikoaren aurkako borrokan” izeneko jardunaldiak izango dira Iruñean, goizeko 9:00etatik aurrera Iruñeko ingurumen museoan.

Bertan, Esther Muñoz -ek (Mugarik Gabeko Ingeniaritzako) lankideak “Epaimahai sinbolikoa”. Kasu praktikoa: Pobrezia energetikoa Nafarroan”-i buruzko aurkezpena egingo du, eta ESF Catalunyako lagunak, Maria Campuzanok, “Genero desberdintasuna eta pobrezia energetikoa. Ahazturiko arrisku faktorea” izeneko aurkezpena egingo du.

Zer da pobrezia energetikoa? Pobreziatik beragandik bereiztu behar al dugu?
Nola eragiten die etxebizitza ahulenei?
Eta batez ere, nola lan egin dezakegu pobrezia mota horren eta sortarazten dituen ondorioen kontra?

Jardunaldiotan, hasierako puntu bezala pobrezia energetikoaren karakterizazioa landuko dugu Nafarroa mailan nahiz estatu mailan, baita askotan ahaztua den arrisku faktorea ere identifikatu ere: genero ikuspegia.

PROGRAMA

Nafarroa

TRADENER

Zer da TRADENER?

TRADENER Mugarik Gabeko Ingeniaritzak, UPV/EHUk eta Ekologistak Martxanek batera egiten duten proiektu bat da. Proiektua Ekologistak Martxanek azken hamarkadan landu duen “zor ekologikoa”-ren ildoa jarraitzen du, TRADEBU izeneko beste proiektu baten jarraipena. eta MGI eta Ekologistak Martxanek azken urteetan izandako elkarlanaren fruitua da.
Proiektuaren helburua Trantsizio Energetiko Demokratikoei buruzko hausnarketa bat egitea da hainbat ikerketa bidez. Energiaren erabilera (sorkuntza, banaketa, …) ez da batere justua eta hainbat eta hainbat giza eskubide urraketen atzean dago mundu osoan zehar. MAB-eko kideek dioten bezala:

Energia zertarako energia eta norentzako? / Energia para que e para quem?

Ikerketen helburua bai Hegoaldeko zein Iparraldeko herrialdeetan gertatzen ari diren Trantsitzio desberdinak erakustea da, gero guk Euskal Herrian hauek ezagutu eta erabiltzeko asmoz. Horrekin batera, lehen aipatutako eskubide urraketak salatzea ere helburu du proiektuak, eta euskal gizarteari hauek ikustarazteko tresnak ematea.

Zer egin dugu orain arte?

Proiektua antolatzeko hainbat bilera egin ditugu eta zein kasu eta zein gai erabakitzen egon gara. Dagoeneko baditugu hainbat kasu ikertzeko pertsonak, eta bakoitzak bere lurraldean gertatzen diren mugimendu, esperientzia edo arazo nagusiak azalduko ditu. Kasu batzuk herrialde guztiko informazio orokorra emango digute, eta beste batzuk berriz, kasu bereziagoak izango dira. Orain arte bermaturik ditugun kasuak hauexek dira: Bolivia, Brasil, Ekuador, Honduras, Mexiko, Sahara, Portugal, Guatemala eta Rojava.
Beste batzuk ere lantzeko aukera dugu, baina orandik guztiz konfirmatu gabe: Catalunya, Uruguay, Cuba, AEB eta Cádiz.

Martxoan Nazioarteko Mintegi bat antolatu genuen, gaiari buruz hitz egin, kritikak egin eta ikerketa ildoak sendotzeko. Mintegia Bilbon egin genuen, eta Iberdrolaren akziodunen bilkura egon zenez hauen politikak salatzera ere joan ginen.

Beste aldetik Ekozinemaldia ere erabiltzen dugu, informazioa eta beste lekuetan dauden egoerak ikustarazi eta salatzeko. Badira urte asko MGIke ere ekozinemaldian parte hartzen duela Donostian eta Bilbon emanaldiak eginez. Aurten, Martxoak 22, 18:30tan Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko hitzaldien gelan ondorengo dokumentalak eman genituen (edo saiatu ginen, behintzat!! 😉 )

  • Y lo poco que nos queda: https://vimeo.com/174552718
  • Belo Monte tras la inundación: https://vimeo.com/181499587

Donostian, Martxoak 24, 16:30 Gipuzkoako Eskola Politeknikoan berriz beste hauek eman genituen.

  • Y lo poco que nos queda: https://vimeo.com/174552718
  • No acapares energía: https://www.youtube.com/watch?v=S86JwR_6Mtk

Proiektuan parte hartzen duten pertsonak ere Energia trantsizioak lantzen diren nazioarteko foruetan parte hartu dute, Brasilen, AEBetan, Ekuadorren…. eta baita proiektua ere ATTAC-ek antolatutako Udako Unibertsitatean aurkezktu, Toulousen, iritzi artikuluak sinatu, astekariak egin, liburu aurkezpenak, elkarretaratzeak eta Standing Rock-eko ekintzaileek egindako Tour-ean era parte hartu dugu. Energia, giza eskubideak, trantsizioak edo aktibismoa laguntzen duten hainbat ekimen sustatzen ditugu!

 

Eta orain.. zer egiten ari gara?

Proiektuak aurrera darrai, eta oraintxe bertan kasuen ikerketan daude buru-belarri kide batzuk, eta etorkizunera begira badugu lan nahikotxo!

  • UPV/EHU-n Udako Ikastaro bat prestatzen ari gara, gure gaiaren inguruan, 2018ko ekainerako edo egin nahi dugu.
  • Ikertutako gaiei buruzko dokumentaltxoak ere egin nahi ditugu, lehengo proiektuan TRADEBU-n, dokumental luze bat egin bagenuen ere, oraingoan motzagoak diren bideoak, gaika landu nahi ditugu.
  • Euskal Herriko esperientzien mapa bat landu nahi dugu, trantsizio energetiko ereduak non dauden ikusteko, baina baita ere egungo eredu energetikoaren aurkako erresistentziak ikustaratzeko.
  • … eta gauza askoz ere gehiago ditugu prestaturik, arte erakusketak, mintegi gehiago, antzerki obra bat… baina gutxinaka goaz!

Egiten ditugun gauzen informazio gehiago nahi baduzu Blogean ikus dezakezu: https://tradener.wordpress.com/

Parte hartu nahi duzu?

Mugarik Gabeko Ingeniaritzatik hainbat pertsona gaude proiektuan lanean, bereziki: Maite Guatemalako kasua lantzen, Esther Saharako kasuarekin lanean ere, eta Izaro Brasilgo kasua eta kudeaketa eramaten. MGI bezala aipatutako ikerketa edo ekimenetan parte hartu nahi baduzu, bidali mesedez mezu bat izaro.basurko(abildua)isf.es-era eta dituzun zalantzak argituko dizkizugu!
E-posta talde bat dugu UPV/EHU zein Ekologistak Martxaneko eragileekin eta gustora hartuko ditugu ekarpenak egiteko eskaintzak!

Piztu aldaketa!