Bidalketak

Mundu zientifiko-teknologikoan maskulinitate berrien inguruan hausnartzen

Pasaden urtarrilaren 24ean, Aktibista Eskolaren edizio berri bati ekin genion. Sorkin, Jakintzen Iraultegia elkarteko kideak izan ziren lehen sesioa hau bideratu zutenak, eta bertan “maskulinitate berriek mundu zientifiko-teknologikoan” nola jarduten duten sentitu, hausnartu eta esploratu genuen.

Saioa funtsezko kontzeptu ezberdinen buruzko gogoetak elkarbanatzen hasi genuen. Genero-arrakaletatik gizon-taldeetara, patriarkatuari buruz dugun ikusmoldeari ere so eginez. Prozesuan zehar ideia ezberdinak aztertzera heldu ginen mundu zientifikoan ere dugun sexu-genero sistema ikusarazteraino. Zientzia zapaltzailetik emakumeek ikusezinarazte bikoitza jasaten duten. Alde batetik, emakumeek gizarteak legitimatutako zientzian egindako ekarpenak ez dira aitorzen. Beste aldetik, bizitzaren jasangarritasunerako eta emakumeek bereziki gauzatutako hainbat jakintza zientzia delakotik alboratu dira.

Zorionez, egoera hauetako asko feminismoetatik azaleratzea eta izendatzea lortu dira. Saioan adibidez matilda efektua moduan ezaguntzen dena aztertu genuen. Honek, emakume zientzialarien lanen lorpenetan gizon lankideei aitortza emateak sortzen duen oztopoari lotutako kaltea da. Genero mandamenduak emakumeak mundu zientifikorako gauza izan ez direlakoari ekiten ez badiogu, hauek garatzeko duten aukeren etekinean eragina du. Ertz asko aztertzeko, baita gogoak ere.

Zientziarekiko gertutasuna dugun emakume eta gizonak izanik, geure gorputzetan zein genero estereotipok eragin duten eta hauek kontzientzia kolektiboa nola bizirauten duten adierazi genuen. Emakume batzuk behin baino gehiagotan entzun behar izan dituzten esaldiak partekatu zituzten, “Zu zertan zabiltz ingeniaritzan? Zein zaila, ezta?” adibidez. Horiez gain, nola zalantzan jarria dituzten kasuren batean kargu batek duen boterea izan dutenean. Gizonen kasuan, zaintzak eta hazkuntzak onartzeak nola harritzen eta neurriz kanpo balioztatzen diren komentatu zen, emakumeei berriz ziurtzat jotzen zaienean.

Berdintasunezkoa ez den zientzia honen espirala apurtzeko asmoz ditugun orotariko erronka hauen panoramaren aurrean kokatzen joan ginen talde aurkikuntza honekin. Nagusituriko binarismotik irtetzetik hasi eta bizitza erdigunean duten jakintzak barneratuz zientzia hegemoniko ideia horren birformulazioraino. Gizon moduan ditugun eginbeharrak kontuan hartuz gero, garrantzitsua da gure posizio erosoetatik irtetea eta ditugun abantailei ere aurre egitea. Horrela iritsi ginen Aktibista Eskola honen lehen saioaren azken txanpara, nahiz eta ibilbide luzeago dugun aurretik.

 

Garapenerako lankidetzaren alorrean eta GrALen kudeaketan diharduten irakasle eta ikerlariei zuzendutako Aktibista eskola

Garapenerako lankidetza eta gizarte eraldaketaren inguruko ezagutza eta erremintak elkartrukatzeko espazioa da Aktibista eskola. Gaiotan interesa duen irakasle eta ikerlari orori zuzenduta dago, eta uste hau du oinarrian: injustizia sozialen inguruko kontzientzia kritikoa sortu beharra dago (tokiko mailan zein maila globalean, Hego eta Ipar ikuspegiarekin), Unibertsitatetik injustizia horiei aurre egingo badiegu.

 

2019an zehar garatuko da, hainbat kolektibo eta pertsonak emago dituzten 2 orduko iraupeneko 9 saiotan banatuta. Saiootan genero parekidetasunarekin lotutako gaiak jorratuko dira nagusiki, metodologia parte-hartzaileak eta hausnarketa-ekintzazkoak erabiliz. Parte-hartzea librea eta doakoa izango da, baina aurretiaz izena eman beharra dago. 2018/2019 ikasturteko hurrengo saioetako datak eta edukiak hauek dira:

 

  1. Saioa: Maskulinitate berriak alor zientifiko-teknologikoan

Noren eskutik: Sorkin, Alboratorio de Saberes / Jakintzen Iraultegia

Noiz: 2019 urtarrilak 24, osteguna

Ordua: 17:00-19:00

Tokia:  Bilboko Ingeniaritza Eskola, P1G1 gela

 

Izena emateko idatzi info.bilbao(abildua)euskadi.isf.es helbide elektronikora, mezuaren gaian AKTIBISTA ESKOLA adieraziz eta saioan honetan parte hartzeko motibazioa aipatuz.