Gorputza lehen lurralde gisa. Lurraldea eta sexu- eta genero-aniztasuna defendatzeko borroken arteko intersekzionalitatea

by May 5, 2021Berriak, Eraldaketarako Hezkuntza, Nazioarteko Lankidetza0 comments

Joan den ostegunean esperientziak trukatzeko mahai-inguru bat antolatu genuen El Salvadorreko eta Euskal Herriko defendatzaileen artean. Mahai-inguru horretan Jose Fausto Gamez, Brisas del Campoko kidea (El Salvador), Aleja Menjívar, Farabundo Martí Fronteko Sexu eta Genero Aniztasunaren Idazkaritza Nazionala (El Salvador) eta Idily Mérida, Lumaltik elkarteko kidea (Guatemala-El Salvador) izan genituen gurekin.

Lurraldearen defentsaren aldeko borrokan sexu- eta genero-aniztasunaren ikuspegia txertatzeari buruzko hausnarketa- eta elkarrizketa-prozesuarekin jarraitzeko helburuaz, lau galdera egin genizkien hizlariei beren borroka-esperientziak eta posizionamendua ezagutzen laguntzeko. Hurrengo testuan, hiru gonbidatuekin izandako elkargunean sortutako ideia batzuk aurkeztuko dizkizuegu. 

Nola bizi dute LGTBIQ+ pertsonek beren lurraldeen defentsaren aldeko borroka?

LGTBIQ+ komunitatearen aurkako indarkeria egiturazkoa da, eta pertsona askok sexu-orientazioagatik edo genero-identitateagatik jasan dituzte erasoak eta mehatxuak. Borrokak minez eta sufrimenduz eramaten dira, baina feminismo komunitarioarekiko hurbilketak sendatzen eta modu kolektiboan eta alaitasunez bizitzen laguntzen du. Dolutik eta minetik eramaten diren prozesuak dira, baina baita indarretik eta ausardiatik ere.

Hasieran, batzuek ez zuten LGTBIQ+ borroka lurraldearen defentsarekin lotzen, lurraldearen defentsa estraktibismoaren aurkako borrokarekin soilik lotzen baitzuten. Baina gero ikusi zuten lurraldea ez dela lurra bakarrik, gorputza ere badela. Eta horretaz jabetzen garenean, gorputza ere borroka politikorako tresna dela ulertzen dugu.

Lurraldearen defentsarako eta LGTBIQ+ eskubideen defentsarako borrokak batu daitezke edo bietako bati eman beharko litzaioke lehentasuna?

Gorputza lehen lurralde gisa ulertzen badugu, esan daiteke bi borrokak batera doazela, ezin dela bata zein bestea lehenetsi, gorputza defendatzea lurraldea defendatzea delako. Ikuspegi intersekzionala da.

Horren adibiderik onena trans esperientzia duten pertsonak dira. Generoa gainditu eta bere gorputzari buruzko erabakiak hartu ahal izatean, abortatzeko eskubidetik egiten den bezala, lurraldea gorputz-lurralde ikuspegi batetik ikusten da, bi borrokak elkartzen diren lekutik. Horrela, bi borrokak lotuta eta artikulatuta daude.

Esan daiteke iparraldeko kolonialismo bat dagoela LGTBIQ+ eskubideen eta lurraldearen aldeko borroka honetan ere?

Egiturazko bazterketaren, bereizketaren… metaketa historiko bat dago, sistema kapitalistan indartzen dena. Gizon/emakume binarismoa ere kolonialismo horretatik dator, eta badirudi genero disidentzia ez dela existitzen. Horri guztiari aire klasistak gehitzen zaizkio, bazterketa-printzipioekin… zalantzarik gabe, menderakuntza-sistema baten parte da.

Sistema kapitalistak hainbat metodo ditu gure gorputzak kontrolatzeko. Ezarri diguten metaketa historiko horrek iparraldean gauza onak daudela sinestarazi nahi digu. Hegoaldean aurrerapen handia dago giza eskubideen arloan, eta batzuetan ikusezin bihurtzen saiatzen da sistemaren eraikuntza bera dela eta.

Nazioarteko lankidetzak ere izan du erantzukisunik, komunitateen funtzionatzeko moduak ulertu gabe eta kosmobisioak kontuan hartu gabe arauak ezartzen saiatu baita.

Egitura kolonizatzaileei eta botere-egiturei deserosotasuna eragiten die hegoaldean beren interesetarako ezarritako patroirik ez egoteak (lgtb, indigenak…).

Nazioarteko lankidetzaren gaiarekin jarraituz, ba al dago pertsona guztiak beren aniztasunean sartzen dituen lan-eredurik, inor kanpoan utzi gabe?

LGTBIQ+ biztanleriaren kasuan, askoz ere baldintzatzaile gehiago daude. Historikoki, hezkuntza-sistematik, justiziatik, osasun-sistemarako sarbidetik… kanpo geratu izan gara. Gure lurraldeetara lankidetza iristen denean eta proiektuak garatzen hasten direnean, oso gutxitan hartzen da parte edo kontratatzen dira LGTBIQ+ pertsonak proiektu horiek gara ditzaten. Eta kontratatzen direnean estandar oso altuak daude, neurketa-lerroa oso altua da.

Askotan, lankidetzak bere adierazleak osatzeko baino ez du entzuten, baina ez bizitzak aldatzeko. Lankidetzaren lanari bira eman behar zaio,  bere ingurunea eraldatzeko ahalegin errealak egin ditzan.

Ildo horretan, badira lan-eredu barneratzaileagoak. Adibidez, eredu bat da familia-prozesuekin lan egin beharrean, prozesu komunitarioekin lan egitea. Ezin da familiaren eraikuntza gauetik goizera suntsitu, familia ere komunitatearen parte baita, baina lan egiteko orduan garrantzitsua da komunitate mailan lanketa hori egitea.

COOPERACIÓN INTERNACIONAL

No Results Found

The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

EDUCACIÓN PARA LA TRANSFORMACIÓN SOCIAL

No Results Found

The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

PUBLICACIONES DE TRABAJOS

No Results Found

The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

Descargatu gure Lan Koadernoa: “LGBTIQA+ Errealitateak Zientzian, Teknologian eta Berrikuntzan”

LGBTIQA+ Errealitateak ZTB-n: Diagnostikoa eta hobetzeko ekintzak. ISF-MGIk luze darama LGTBIQA+ pertsonok zientzian eta teknologian bizi dugun errealitatearekin kezkatuta eta hura aztertzen. Erreferenteak behar ditugu LGTBIQA+ perspektiba duen zientzia eta teknologia...

[WEBINAR] ERALDAKETA INDUSTRIALA: Erronkak eta aukerak

Datorren asteartean hainbat eragile elkartuko gara Etorkizuneko Industriarako Sarea (RIF) aurkezteko. Etorkizuneko Industriarako Sarearen aurkezpenera gonbidatzen zaituztegu. Krisi ekosozialaren testuinguru honetan, premiazkoa da etorkizuneko industria denon artean...

[UPMSII] Prestatu zaitez eraldaketarako!

UPMSII-ren formakuntzak hastera doaz! Emaus Gizarte Fundazioak eta Mugarik Gabeko Ingeniaritzak antolatutako prestakuntza-programan parte hartzera gonbidatzen zaitugu; zeina, gaur egungo gizarte- eta ingurumen-larrialdiei ikuspegi eraldatzaile batetik aurre egiteko...

Digna Martinezi elkarrizketa

Santa Martako komunitatearen errealitateaz hitz egin dugu buruzagi komunitarioen atxiloketaren aurrean 1981eko martxoaren 18an, Victoriako (Cabañas departamentua) zazpi mila pertsonak ihes egin zuten Lempa ibaian zehar, Destakamendu Militarraren eta Guardia...

Burujabetza Energetikoaren Astea

Erresilientzia energetikoaren aldeko eta mega-proiektu energetikoen aurreko estrategia komunei buruzko jardunaldi internazionalistak Azaroan indarrak batuko ditugu SEADen Lagunekin eta ADES Santa Martarekin burujabetzari buruz hausnartzeko, oro har, eta energia arloan...

Descargatu gure Lan Koadernoa: “LGBTIQA+ Errealitateak Zientzian, Teknologian eta Berrikuntzan”

LGBTIQA+ Errealitateak ZTB-n: Diagnostikoa eta hobetzeko ekintzak. ISF-MGIk luze darama LGTBIQA+ pertsonok zientzian eta teknologian bizi dugun errealitatearekin kezkatuta eta hura aztertzen. Erreferenteak behar ditugu LGTBIQA+ perspektiba duen zientzia eta teknologia...

Kronika: Generoaren Partaidetza Diagnostikoa gizarteratzea eta onartzea.

ISF-MGItik ia urtebete daramagu gure entitaterako Genero Berdintasunaren Aldeko Plana egiteko proiektuan murgilduta, equipare-ren eskutik. Horretarako, entitate bezala garena eta egiten duguna azaleratzeko, aztertzeko eta hausnartzeko lan interesgarrian murgildu gara,...

[WEBINAR] ERALDAKETA INDUSTRIALA: Erronkak eta aukerak

Datorren asteartean hainbat eragile elkartuko gara Etorkizuneko Industriarako Sarea (RIF) aurkezteko. Etorkizuneko Industriarako Sarearen aurkezpenera gonbidatzen zaituztegu. Krisi ekosozialaren testuinguru honetan, premiazkoa da etorkizuneko industria denon artean...