Ingurumen-defendatzaileentzako eskubideen urraketa Santa Martan

by Mar 13, 2023Berriak, Eraldaketarako Hezkuntza0 comments

Ever Hernandezen bisita aprobetxatuz, Santa Martako komunitatearen egoeran murgildu gara.

Joan den urtarrilaren 11tik, El Salvadorreko lurraren eta lurraldearen sei defendatzaile modu arbitrario eta bidegabean espetxeratu dituzte. Santa Martako eta ADESeko komunitate-liderrak eta ingurumen-eskubideen defendatzaileak dira, Erdialdeko Amerikako herrialdean metal-meatzaritza debekatuko zuen lege bat lortzeko borrokan irmo inplikatu ziren ekintzaileak. Bukeleren gobernuak Zuzenbide Estatua zalantzan jartzen duen beste erasoaldi bat egin du, eta horrek komunitateetako defendatzaileen zaurgarritasun-egoera erakusten du.

Bi hilabete baino gehiago igaro dira giza eskubideen defendatzaileen aurkako erasoa gertatu zenetik, eta, hurrengo Aktibisten Eskolan, gure lankideen egoera eguneratu nahi dugu. Ever Hernández (ADES Santa Marta) gure lurretan egoteaz baliatuko gara berarekin hitz egiteko, eraso berri horiei buruz egiten duten analisiaz, komunitatean izaten ari den eraginaz eta diseinatzen ari diren etorkizuneko borroka-bideez. Era berean, Bertha Zuñiga Cáceresek, Hondurasko Herri Erakunde eta Indigenen Kontseilu Zibikoko (COPINH) kideak, parte hartuko du, egoera hau Mesoamerika osoan zehar erauzketa-ereduari ekiteko testuinguru zabalago batean kokatzen laguntzeko.

Saio hori aurrez aurre egingo da. Urrun bizi bazara eta laguntza behar baduzu etorri ahal izateko, esaiguzu. Saioa egingo den lekura heltzeko, igogailua erabil daiteke. Informazio gehiago behar baduzu, jarri gurekin harremanetan. Era berean, zure plaza erreserbatzeko (edukiera mugatua egongo da) eta saio honetaz gozatzeko moduaz informatzeko, idatz iezaguzu hezkuntza (arroba) euskadi.isf.es helbide elektronikora

Erauzketa-ereduaren aurrean, hemen bizitza defendatzen dugu!

Saioa: Erdialdeko Amerikako ingurumen-defendatzaileen eskubiden urraketa. Santa Martako kasua

Hizlariak: Ever Hernández (ADES Santa Marta) eta Bertha Zúñiga Cáceres (COPINH)

Data: martxoak 23, osteguna

Ordua: 18:00

Tokia: Bilboko Ingeniaritza Eskola. P1G3a gela

Hizkuntza: Gaztelania

COOPERACIÓN INTERNACIONAL

No Results Found

The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

EDUCACIÓN PARA LA TRANSFORMACIÓN SOCIAL

No Results Found

The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

PUBLICACIONES DE TRABAJOS

No Results Found

The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

Osakidetzaren pribatizazioa salatu du Euskal Herriak Kapitalari Plantok

EH Kapitalari Plantok Osakidetzaren egoeraren inguruan egindako txostena aurkeztu du. Dokumentuak Osakidetzan emandako inbertsio publikoaren gelditzea, esternalizazioen gorakada, eredu publiko-pribatuaren sustatzea, aseguru pribatuen gorakada eta ate birakarien...

[Ipar-Hego elkarrizketa] Meatzaritzaren eragina El Salvadorren

Mahai Ingurua: Defenda dezagun guztion etxea 📅Data: Martxoak 27 ⏰Ordutegia: 19:00-20:30 📌Lekua: Erabilera anitzeko gela (Arrupe Etxea) Aita Lojendio kalea 2- Bilbo 🤝Erraztatzaileak: Miren Martínez (Ingurumen-teknologien arloko irakaslea UPV/EHUn), Jaime Sánchez (Santa...

[Aktibista Eskola] Hezkuntza kontrahegemonikoa

Unibertsitate kritikotik herri-alternatibetara 📅Data: Abenduak 11 ⏰Ordutegia: 11:00-13:00 📌Lekua: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea (Leioa) 🤝Hizlariak: Mirene Begiristain (UPV/EHU), Zesar Martínez (Parte-Hartuz), Leire Azkargorta (Oinharri Eskola)...

[GukGeukEgin] Akademia-Gizarte loturak berregiten

Akademiaren eta Gizartearen arteko loturak berregiten: nola sor ditzakegu harreman iraunkorrak? Unibertsitate-gizarte ikerketetan parte hartu nahi duzu, baina hori egiten duzunean, harreman-arazoak izaten dituzu? 📅Data: Azaroak 28 ⏰Ordutegia: 16:30-18:30 📌Lekua:...

[Aktibista Eskola] STEM hezkuntzari begirada bat ikuspegi feministaz: zer eta nola aldatu?

STEM arloetan genero esteretipoei buruz hitz egitea? Zeintzuk dira STEM diziplinen lekuak eskolan eta gizartean? Zer gertatzen da ikasgeletan matematikak ikasten ditugunean? 📅Data: Maiatzak 22 ⏰Ordutegia: 18:00-20:00 📌Lekua: Bilboko Ingenieritza Eskola, P3M2A gela (M...

Osakidetzaren pribatizazioa salatu du Euskal Herriak Kapitalari Plantok

EH Kapitalari Plantok Osakidetzaren egoeraren inguruan egindako txostena aurkeztu du. Dokumentuak Osakidetzan emandako inbertsio publikoaren gelditzea, esternalizazioen gorakada, eredu publiko-pribatuaren sustatzea, aseguru pribatuen gorakada eta ate birakarien...

Esperientzien partekatzea: LGTBIQA+ bokazioak zientzian eta teknologian

Zientzia eta Teknologian LGTBIQA+ errealitatei eta bokazio-eraikitzeari buruz hitz egitea? Zure esperientziak eta bizipenak partekatu nahi dituzu elkarrizketa kolektibo batean?Data: maiatzak 13, astearteaOrdua: 18:00Dinamizatzailea: Eva Pérez-Pons AndradeIzen-emateak:...