Klimaren aldeko Herritarren Batzarra

by Nov 8, 2022EpTS, Publicaciones0 comments

COP 27 hasi den honetan, komunikabideek klima-aldaketan jartzen dute arreta, eta IPCCren (Klima Aldaketari buruzko Adituen Gobernu arteko Panela) txostenetan jasotako ebidentzia zientifikoak erakusten dizkigute. Panel horrek III. lantaldearen txostenean (duela hilabete batzuk aurkeztua) azpimarratzen du herritarrek klima-aldaketaren aurrean erabakiak hartzeko orduan parte hartzearen garrantzia. Hain zuzen ere, klima-aldaketari buruzko Espainiako Legearen 39.1 artikuluak klimari buruzko herritarren batzar bat egitea agindu du (eragin handirik gabe), eta autonomia eta udal mailako beste herri-batzar batzuk egitea gomendatzen du. 

Diziplina anitzeko talde batek antolatu dugun jarduera honetara gonbidatu nahi zaitugu, hau da, eskalako klima-batzarraren edo “simulakro” eredu batekin esperimentatzera. Zientzia-dibulgaziorako modu berritzaile honek balio sozial eta demokratikoak jartzen ditu praktikan, zientziak erabakiak hartzeko orduan duen garrantzia agerian utziz, eta gure etorkizunean parte hartzera eta inplikatzera gonbidatzen gaitu. 

Zer egingo dugu? Herritarren benetako batzar baten antzera, jarduera honen lehenengo zatian BC3ko (Basque Centre for Climate Change) adituek – Amaia Albizuak, Marta Olazabalek eta Mavi Románek – modu erraz eta irisgarrian azalduko dituzte klima-aldaketari lotutako arazoak; eta bigarren zatian, deliberazioan, bertaratutakoek parte hartu eta beren ikuspuntuak partekatu ahal izango dituzte, klima-aldaketari lotutako arazoei buruzko proposamen zehatzak eginez. Hori guztia, prozesuaren adituen eta bideratzaileen etengabeko laguntzarekin.

Aukeratutako proposamenak agintari eskudunei helaraziko zaizkie.
Animatu eta parte hartu!

📆 Data: Azaroak 12 

⏰ Ordutegia: 9:00 – 13:00 

📌 Lekua: Bilbao – UPV/EHUko Bizkaia Aretoa (Abandoibarra, 3) – Baroja Aretoa 

✍🏼 +Info & Izen-emateakhttps://zientzia-astea.eus/es/schedule/como-har-una-asanblea-climatica (Plaza mugatuak; izena eman behar da.)    

COOPERACIÓN INTERNACIONAL

No Results Found

The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

EDUCACIÓN PARA LA TRANSFORMACIÓN SOCIAL

No Results Found

The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

PUBLICACIONES DE TRABAJOS

No Results Found

The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

TOPAKETA: KOMUNITATE ENERGETIKO BAT ERAIKITZEN

Bidezko trantsizio energetiko baterantz Irailean hasten da ikastaro handia, parte hartu komunitate energetikoei buruzko gure lehen topaketan!! Izenburua: Energia-komunitatea eraikitzen Antolatzailea: ISF/MGIko energia-komunitateen taldea Data: Irailak 16, larunbata...

Zinema-Foro eta Esperientzien Trukea

Maskulinitate berriak: maskulinitate hegemonikoa zalantzan jarriz Dakizuenez, burubelarri gabiltza Santa Martako komunitateak dituen prozesuetan. Hirugarren zinema foroan, maskulinitate berriak jorratzen dituzten taldeen prozesuetara hurbilduko gara. Gai zabala izanik...

Ahots feministak lurraldearen defentsarako

Lumaltik Herriak-etik eta Euskal Herriko Mugarik Gabeko Ingeniaritzatik mahai-inguru batera gonbidatu nahi zaituztegu datorren maiatzaren 22an. Bertan, Mesoamerikatik bisitan etorri zaizkigu lurraldearen 4 defendatzailek hartuko dute parte. Borroka-prozesuetan...

Interkonexioa geldi dezagun!

Interkonexio Elektrikorik EZ! plataformatik, "defensor del pueblo"ri gutuna idatziz, Bizkaiko Golkoko proiektuaren kontrako erresistentziaren parte izatera gonbidatzen gaituze: Seguruenik jakingo duzuen bezala, hainbat urte daramatzagu Bizkaiko Golkotik interkonexio...

Gizarte-eraldaketaren zerbitzura dauden komunikaziorako tresnak

Mahia erabiltzeko eta audioa software librearekin editatzeko taillerra Komunikabideen jabetza gero eta kontzentratuagoa dagoen mundu honetan, premiazkoa da edukiak sortzeko demokratizazio handiagoaren aldeko apustua egitea. Honekin, errealitateari buruzko diskurtso...

TOPAKETA: KOMUNITATE ENERGETIKO BAT ERAIKITZEN

Bidezko trantsizio energetiko baterantz Irailean hasten da ikastaro handia, parte hartu komunitate energetikoei buruzko gure lehen topaketan!! Izenburua: Energia-komunitatea eraikitzen Antolatzailea: ISF/MGIko energia-komunitateen taldea Data: Irailak 16, larunbata...

LGTBIQA+ ERREALITATEAK ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA ARLOAN

Zientzia eta teknologia arloan LGTBIQA+ errealitateak ezagutzera hurbildu diren ikerketak oso urriak dira eta geografikoki mugatuta daude. Komunitateak ingurune akademikoetan eta lan-inguruneetan bizi duen egoerari buruzko diagnostiko egokia egin ahal izatea funtsezko...