Makinen genero bereizketaren nondik norakoak

by Mar 29, 2021Berriak, Eraldaketarako Hezkuntza0 comments

Pasa den martxoaren 18an Olatz Arbelaitz eta Elena Lazkano EHUko Informatika Fakultateko kideekin izandako solasaldian argi geratu zitzaigun makinei ezartzen zaizkien funtzio, itxura edota ezaugarrietan ere hauek programatzen dituen gizartearen arrazarekiko, generoarekiko edota klase sozialekiko bereizketaren erreprodukzioa gauzatzen dela.

Honen adierazgarrietako bat adimen artifizialeko eta informatikako lanetan diharduten giza taldeetan dauden arrakalak, emakumezkoen parte hartze txikiena duten zientzia eta teknologia arloak direlako. Adibide moduan, esparru hauetan urteetan EHUko gradu eta graduondokoetan emakumezkoen eta gizonezkoen matrikula zenbakien ezberdintasunak ezagutu genituen.

Honen ondorioz, adimen artifizialak abiapuntutzat dituzten datu-base eta hauek trebatzeko metodologietan bereizketak arbuiatzeko joerak aztertu eta aldatzeko beharra adierazi zuten ikerlariek. Lan nekeza den arren, beharrezkotzat jotzen da artifizio hauek iraultzailetzat dituen gizartean nolabaiteko eraldaketa sortzeko.

Solasaldian zehar ezagutu genituen robotetan, eta hauen artean robot sozialtzat jotzen diren prototipo ezberdinetan, itxurak berak guregan zein erantzun sortzen dituen antzeman genuen proposaturiko zenbait dinamikekin. Sarean aurkitu ditzakegun prototipo hauen edozein irudi eta bideo ikustean erraz ohartu gaitezke analisi honen beharraz.

Neutraltasunik gabeko zientzia eta teknologia arloetan darabiltzagun deribak zuzentzeko badugu lana, identifikaziotik erabileretaraino. Hori bai izango litzakeela berebiziko adimena.

COOPERACIÓN INTERNACIONAL

No Results Found

The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

EDUCACIÓN PARA LA TRANSFORMACIÓN SOCIAL

No Results Found

The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

PUBLICACIONES DE TRABAJOS

No Results Found

The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

[Guk Geuk Egin] Landareen tailer praktikoa: ikasi zure zaintzarako erabiltzen!

Landareak sendabelarretan nola bihurtu ikasi nahi duzu zure ongizatea zaintzeko? 📅Data: Ekainak 4, asteazkena ⏰Ordutegia: 17:00-20:00 📌Lekua: Bilboko Ingenieritza Eskola, P3M3A gela (M eraikina, 5. pisua, 3A gela). Eraikinaren...

[Aktibista Eskola] STEM hezkuntzari begirada bat ikuspegi feministaz: zer eta nola aldatu?

STEM arloetan genero esteretipoei buruz hitz egitea? Zeintzuk dira STEM diziplinen lekuak eskolan eta gizartean? Zer gertatzen da ikasgeletan matematikak ikasten ditugunean? 📅Data: Maiatzak 22 ⏰Ordutegia: 18:00-20:00 📌Lekua: Bilboko Ingenieritza Eskola, P3M2A gela (M...

Esperientzien partekatzea: LGTBIQA+ bokazioak zientzian eta teknologian

Zientzia eta Teknologian LGTBIQA+ errealitatei eta bokazio-eraikitzeari buruz hitz egitea? Zure esperientziak eta bizipenak partekatu nahi dituzu elkarrizketa kolektibo batean?Data: maiatzak 13, astearteaOrdua: 18:00Dinamizatzailea: Eva Pérez-Pons AndradeIzen-emateak:...

Osakidetzaren pribatizazioa salatu du Euskal Herriak Kapitalari Plantok

EH Kapitalari Plantok Osakidetzaren egoeraren inguruan egindako txostena aurkeztu du. Dokumentuak Osakidetzan emandako inbertsio publikoaren gelditzea, esternalizazioen gorakada, eredu publiko-pribatuaren sustatzea, aseguru pribatuen gorakada eta ate birakarien...

[KRONIKA: Guk Geuk Egin] Taller de reparación de pequeños electrodoméstico

Por: Asier Martinez Taller: 29 de abril de 2026 - Escuela de Ingeniería de Bilbao La tarde del 29 de abril, en la Escuela de Ingenieros de la EHU, participamos en el enésimo Repair Café de pequeño electrodoméstico. Siempre es un placer compartir el espacio y...

[Guk Geuk Egin] Landareen tailer praktikoa: ikasi zure zaintzarako erabiltzen!

Landareak sendabelarretan nola bihurtu ikasi nahi duzu zure ongizatea zaintzeko? 📅Data: Ekainak 4, asteazkena ⏰Ordutegia: 17:00-20:00 📌Lekua: Bilboko Ingenieritza Eskola, P3M3A gela (M eraikina, 5. pisua, 3A gela). Eraikinaren...

[KRONIKA: Guk Geuk Egin]Bota beharrean konpondu: horrela izan zen arropa konpontzeko tailerra

Egilea: Irati Gorostidi Apunteak, pantailak eta boligrafoak izan ohi diren lekuetan, gaur orratzak, hariak eta apurtutako jantziak izan dira protagonista Mugarik Gabeko Ingeniaritzak antolatutako arropak konpontzeko tailerrean. Ordu batzuez, Bilboko Ingeniaritza...