Nazioarteko lankidetza-eredu emantzipatzailearen inguruko gogoeta

by Nov 12, 2020Berriak0 comments

Alexander Angiano Ortega-k idatzitako artikulua

Izaera ezberdineko erakundeen arteko lankidetza hiruki legez irudikatu ohi da. Erpin bakoitzean eragile-mota bakoitza kokatzen da. Lehenengo erpinean, GKEak eta eragile politikoak (gizarte-higikundeak, sindikatuak eta abar) dauzkagu, bigarrenean, herri-erakundeak, tokikoetatik estatu-mailakoetaraino,  eta, hirugarrenean, enpresa pribatuak daude.

Lehenengo erpinean eraldaketaren aldeko ekimenak eta, batez ere, lana kokatzen dira; batetik, GKEetako beharginak daude, eta, bestetik, erakundeotatik at egon arren, haien ekimenetan esku hartzen dutenak eta diruzko ekarpen apalak ematen dituztenak. Beste erpin bien izaera, oro har, diru-sorburu izatea da. Hots, GKEak diruztatzen dituzte, bai haien helburuekin bat egiten dutelako, bai abantailak lortzen dituztelako. Izan ere, beraiei lagunduz gero, euren jendaurreko irudia hobetzea edo, enpresa pribatuen kasuan, zerga-murrizpenak lortzen dituzte.

Pentsa liteke egitura hirukoitz hori lankidetzaren irudizko adierazpena baino ez dela, baina hirukiaren erpinen arteko harremanak arazo eta kontraesanak sorrarazten dituzte. Horren eredu da Euskal Autonomia Erkidegoko Jaurlaritzak Gazako zerrendan ospitaleak eraikitzen laguntzeko GKEekin daukan elkarbidea.

Zalantza barik, Palestinaren egoeraz kezkatuta dagoen edonorentzat laguntza hura poztekoa da: Euskal Autonomia Erkidegoko zergadunen dirua eztandek egunero iratzartzen duten herri bati laguntzeko erabiltzen da. Jaurlaritzak, halandaze, zergen helmuga jagon beharko luke. Bada, ez da horrela! Israelgo Estatuak lantzean-lantzean ospitaleok leherrarazi izan ditu, eta Lakuako Jaurlaritza isil-isilik geratu da. Hau da, Jaurlaritzak Palestinan ospitaleak eraikitzeko herritarren dirua bideratzen du, baina ez da haiek suntsitu dituen estatua salatzeko gai.

Jaurlaritzarekin lankidetzan diharduen GKEak zelan onar dezake diru hori gero hark bere ardurari muzin egiten badio? Erakundeak Jaurlaritzaren jokaera kritikatuko balu, erantzunik eza egotzita, dirubide hura galduko luke? Eta, hala balitz, egiazki esan liteke erakunde hura gobernuz kanpokoa eta beregaina dela? Edo, beste barik, GKEak uko egin behar izango lioke Jaurlaritzaren dirubideari, horren jarrera ezaxola edukitzeagatik? Horratx GKEaren baitan sor daitekeen talka etikoa: palestinarrak lagundu nahi baina Jaurlaritza salatu behar.

Nire iritziz, ez dago GKE batek erakunde eta enpresen dirua onartzea gaitzesterik, baina, betiere GKEa gauza bada diruztatzailearen balizko esku-sartze saialdiak edo haren jarduera ezegokiak aske eta jendaurrean salatzeko. Ezpabere, GKEa bere diruztatzailea zuritzen duen menpeko erakunde ustela izango da.

COOPERACIÓN INTERNACIONAL

No Results Found

The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

EDUCACIÓN PARA LA TRANSFORMACIÓN SOCIAL

No Results Found

The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

PUBLICACIONES DE TRABAJOS

No Results Found

The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

Descargatu gure Lan Koadernoa: “LGBTIQA+ Errealitateak Zientzian, Teknologian eta Berrikuntzan”

LGBTIQA+ Errealitateak ZTB-n: Diagnostikoa eta hobetzeko ekintzak. ISF-MGIk luze darama LGTBIQA+ pertsonok zientzian eta teknologian bizi dugun errealitatearekin kezkatuta eta hura aztertzen. Erreferenteak behar ditugu LGTBIQA+ perspektiba duen zientzia eta teknologia...

[WEBINAR] ERALDAKETA INDUSTRIALA: Erronkak eta aukerak

Datorren asteartean hainbat eragile elkartuko gara Etorkizuneko Industriarako Sarea (RIF) aurkezteko. Etorkizuneko Industriarako Sarearen aurkezpenera gonbidatzen zaituztegu. Krisi ekosozialaren testuinguru honetan, premiazkoa da etorkizuneko industria denon artean...

[UPMSII] Prestatu zaitez eraldaketarako!

UPMSII-ren formakuntzak hastera doaz! Emaus Gizarte Fundazioak eta Mugarik Gabeko Ingeniaritzak antolatutako prestakuntza-programan parte hartzera gonbidatzen zaitugu; zeina, gaur egungo gizarte- eta ingurumen-larrialdiei ikuspegi eraldatzaile batetik aurre egiteko...

Digna Martinezi elkarrizketa

Santa Martako komunitatearen errealitateaz hitz egin dugu buruzagi komunitarioen atxiloketaren aurrean 1981eko martxoaren 18an, Victoriako (Cabañas departamentua) zazpi mila pertsonak ihes egin zuten Lempa ibaian zehar, Destakamendu Militarraren eta Guardia...

Burujabetza Energetikoaren Astea

Erresilientzia energetikoaren aldeko eta mega-proiektu energetikoen aurreko estrategia komunei buruzko jardunaldi internazionalistak Azaroan indarrak batuko ditugu SEADen Lagunekin eta ADES Santa Martarekin burujabetzari buruz hausnartzeko, oro har, eta energia arloan...

Descargatu gure Lan Koadernoa: “LGBTIQA+ Errealitateak Zientzian, Teknologian eta Berrikuntzan”

LGBTIQA+ Errealitateak ZTB-n: Diagnostikoa eta hobetzeko ekintzak. ISF-MGIk luze darama LGTBIQA+ pertsonok zientzian eta teknologian bizi dugun errealitatearekin kezkatuta eta hura aztertzen. Erreferenteak behar ditugu LGTBIQA+ perspektiba duen zientzia eta teknologia...

Kronika: Generoaren Partaidetza Diagnostikoa gizarteratzea eta onartzea.

ISF-MGItik ia urtebete daramagu gure entitaterako Genero Berdintasunaren Aldeko Plana egiteko proiektuan murgilduta, equipare-ren eskutik. Horretarako, entitate bezala garena eta egiten duguna azaleratzeko, aztertzeko eta hausnartzeko lan interesgarrian murgildu gara,...