NO ESTAMOS SOLAS. Giza eskubideen defendatzaile diren Erdialdeko Amerikako emakumeei buruzko zine-foro dokumentala.

by Nov 19, 2020Berriak0 comments

Eskubideen defentsa bide gogorra eta oztopoz betearikoa da Erdialdeko Amerikako emakume askorentzat. Mesoamerikako emakume defendatzaileei etengabeko mehatxuak egiten dizkiete, eta kasu batzuetan hilketan amaitzen dute. Kasurik mediatikoena Berta Caceresena izan zen 2016an, ondasun komunen, ur eskubidearen eta herri indigena lenkoaren alde egiteagatik eraila. No estamos solas dokumentalean, Ades (Garapen Ekonomiko eta Sozialeko Elkartea) eta COPINH (Hondurasko Herri Erakunde eta Indigenen Kontseilu Zibikoa) elkarteek parte hartu dute. Dokumentalak egunero mehatxu mota guztiei aurre egin behar dieten giza eskubideen defendatzaile batzuen errealitatera hurbiltzen gaitu.

MGItik datorren ostegunean, azaroaren 26an, zine-foro saio honetara gonbidatzen zaituztegu. Bertan, dokumentala ikusi ondoren, María Aizpuru zuzendariarekin eta Marta Ribas El Salvadorreko giza eskubideen defendatzailearekin solasean ibiliko gara.

Saioa: No estamos solas.Saioa: Giza eskubideen defendatzaile diren Erdialdeko Amerikako emakumeei buruzko zine-foro dokumentala.

Data: azaroak 26, osteguna

Ordua: 18: 00-20: 00 (GMT + 2)

Tokia: Jitsi plataforma (online)

Hizkuntza: gaztelania

Izena emateko: bilbo@euskadi.isf.es

COOPERACIÓN INTERNACIONAL

No Results Found

The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

EDUCACIÓN PARA LA TRANSFORMACIÓN SOCIAL

No Results Found

The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

PUBLICACIONES DE TRABAJOS

No Results Found

The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

Egin salto Pobrezia Energetikotik Erresilientzia Energetikora! 

Hauteskunde egunerako plan ezinhobea! Hurrengo aktibista eskolan kolaborazio batekin gatorkizue, eta horretarako Zornotzara goaz! Besue eta MGIren eskutik Pobrezia Energetikoaren ideiarekin apurtzeko tailerra prestatu dugu. “Energetikak” taldea Besue espaziora doa...

Bioeraikuntzatik eta eraginkortasunetik abiatuta, “burujabetza energetikoa” bultzatzen

Saharako errefuxiatu guneetako esperientziak Bioeraikuntza-proiektuak bultzatu errefuxiatu-esparru testuinguru batean? Tateh Lehbibek argi dauka. Errefuxiatuen etxebizitzak eraikitzeko eskura dauden eta doan diren materialetara itzultzea, kanpoko laguntzaren...

UPMSII: Erantzun Feministak Eraikitzen Unibertsitate-Gizartearen artean

Eragile anitzeko elkarrizketak jarri ditugu martxan. Unibertsitatea gizarteari begira jartzeko estrategien bila gabiltza. Zure parte hartzea ezinbestekoa da! Emaús Gizarte Fundazioa eta Mugarik Gabeko Ingeniaritzatik atseginez jakinarazten dizuegu Gizarte Mugimenduen...

Alternatiba komunitarioak LGTBIQ+ kolektiboaren jazarpenaren aurrean

El Salvadrorreko hauteskundeak eta gero LGTBI kolektiboaren egoerak kezkatzen zaitu? #zinemaforo honetan elkarte-ehuna erresistentzia- eta aldaketa-palanka gisa aztertzeko elkartuko gara. Egungo egoera aurrean, zeinetan gobernuek atzera egiten duten aniztasuneko...

Erresilientzia energetikoaren inguruko aktibista eskolaren kronika

I.V-k aurreko Aktibista Eskolaren saioari buruzko kronika hau partekatu digu: "Egin salto pobrezia energetikotik erresilientzia energetikora". Apirilaren 21ean izan genuen “Besue”-n (Zornotza) pobrezia energetikoaren inguruko tailerra. Hauteskunde egunari hasiera...

Egin salto Pobrezia Energetikotik Erresilientzia Energetikora! 

Hauteskunde egunerako plan ezinhobea! Hurrengo aktibista eskolan kolaborazio batekin gatorkizue, eta horretarako Zornotzara goaz! Besue eta MGIren eskutik Pobrezia Energetikoaren ideiarekin apurtzeko tailerra prestatu dugu. “Energetikak” taldea Besue espaziora doa...

Errekonozimendu berriak ISF/MGI-k sustaturiko hainbat ikerketarako

ISF/MGI-ren identitatearekin bat egiten duten prozesuen artean, titulazio-lanen akonpainamendua aurkitzen da. Ziur gaude Gradu eta Master Amaierako Lanak (GrAL/MAL) gizarte-eraldaketaren zerbitzura jar daitezkeela, herri-mugimenduen eta unibertsitateko agente aliatuen...