Medio ambiente y sostenibilidad: Itinerario por Artxanda

De la mano de Ekologistak Martxan, recorremos el monte Artxanda conociendo la historia de la ciudad de Bilbao. Desde su primer asentamiento en el Malmasin hasta la actualidad pasando por la industrialización. Toda está transformación ha tenido grandes consecuencias en nuestros rios y montes.

Más allá del "Google nos espía"

Ondiz Zarraga, investigadora y activista por el software libre, ya nos pone sobre aviso: no vamos a tener una charla técnica, esto va sobre ética. Ahora que amplios espectros de la población se preocupan por su privacidad en tiempos de una pandemia mundial, conviene que ampliemos el foco más allá del contexto actual.

STEAM-Active Proiektua

EHU-UPVko ikerlari-irakasle batzuek metodologia Aktiboak STEAM disziplinetan nola aplikatu-ri buruzko materiala sortu dute, inplementazio proiektu batzuk eta e-Ikastaro bat sortu ere bai.

STEAM gaietako irakasleentzat interesgarri izan daiteke eta erabilera doakoa da (CC-BY-NC-SA 4.0 lizentziapean)

Premio Ingeniería Solidaría

Han sido ya siete las ediciones celebradas del Premio “Ingeniería Solidaria” organizadas por Ingeniería Sin Fronteras (ISF) desde el año 2013. Lanzamos esta octava edición con la misma motivación de años anteriores: difundir y potenciar la importancia que tiene la ingeniería en todas sus vertientes: técnicas, económicas, científicas y sociales.

Hacia la emancipación energética

Os compartimos la experiencia de Nagore Cebrián en Santa Marta (El Salvador) y las reflexiones sobre la misma. 

Nagore nos habla de sus costumbres y sus gentes a través de una estancia donde además pudo desarrollar parte de su TFG con una capacitación de la comunidad.

Euskal Herriko Mugarik Gabeko Ingeniaritzako Mintegia

Bilboko Ingeniaritza Eskolako mintegian izena eman, formularioa betez

Euskal Herriko Mugarik Gabeko Ingeniaritza

Euskal Herriko Mugarik Gabeko Ingeniaritza (ISF-MGI), UPV/EHUrekin batera, Giza Garapena, Lankidetza eta Trantsizio Ekosozialerako Teknologiei buruzko Mintegia antolatu du Online, (ibilbide eta kasu praktikoekin osatuz). Bizkaiko Irakaskuntza Teknikoetan Garapenerako Sentsibilizazio eta Hezkuntza proiektuaren esparruan eta Bilboko Udalaren laguntzarekin.

Jardunaldi hauen bidez, mintegiaren planteamendua Trantsizio Ekosozialari eta Garapenerako Lankidetzari buruzko oinarrizko elementuak eskaintzea da, eta dauden desberdintasunen panoramari buruzko kontzientzia kritikoa sortzea, genero-desberdintasuna eta arazoak barne, bai Hego Globaleko, bai Ipar Globaleko herrialdeetan.

Horretarako, jendarte zibileko eta Bizkaiko Lankidetzako erakundeetako hainbat ordezkarik parte hartzen dute. Parte hartzeko eta eztabaidatzeko metodologiekin saioak planteatzen dituzte, genero-ikuspegia agerian jartzen dute eta planteatutako gaietan sakontzeko material osagarria ere jasotzen dute.

Ikastaroa garapenerako lankidetzarekin zerikusia duten oinarrizko ezagutzak eskuratu nahi dituzten edozein formakuntzatako pertsonentzat da, eta Gradu Bukaerako Lana Jendarte Eraldaketarekin lotutako eremuetan egin nahi duten ikasketa zientifikoetako ikasleentzat interes bereziko saioak izango ditu.

XXV. edizioa 2024ko azken hiruhilekoan egingo da, urriaren 4tik azaroaren 29ra, ostiralero. Saio horiez gain, ibilbide, txango eta saio praktiko bana egingo dira jardunaldietan landutako gaiak sakontzeko.

Egutegia 2024 – 2025

“Krisi Ekosozialaren aurrean erantzun arrazionala… maila guztietako autoeuspena da, “onena gutxiagorekin”. Metamorfosia eta autoeraikuntza dezentista, zorigaitzez bideratzen ari garen kolapsoari (edo haren alderdirik okerrenari) aurre egiteko.” 2019.

Jorge Riechmann

Poeta, matematiko, itzultzaile, literario, saiakeragilea eta filosofía moraleko irakasle titularra UAMen. Kapitalismo osteko trantsizioetan; ekosozialismoan eta ekologia politikoan espezializatua, 15-15-15

ECTS Kredituak

Mintegi hau 30 ordu presentzial (20 aurrez aurreko eta 10 online), online bidezko 10 ordu lan kolektibo eta 35 ordu ez-presentzialez osatua dago, eta EEES metodologiaren barruan sartzen da, hautazko 3 kreditu baliokide lortzeko aukerarekin.

Prestakuntza gaindituz gero, UPV/EHUko Zientzia eta Gizarte Garapeneko eta Transferentziako Errektoreordetzak, Garapenerako Lankidetzarako Bulegoaren bitartez, 3 ECTS kreditu onartzeko ziurtagiria emango du, graduko ikasketen aukerako kredituekin baliozkotu daitezkeenak. Hala ere, graduko ikasle bakoitza arduratuko da bere ikastetxean (Eskolan edo Fakultatean) kreditu horien baliozkotzea kontsultatzeaz eta kudeatzeaz.

3 ECTS kreditu lortzeko:

Parte-hartzaile bakoitzak, klasera joateaz eta gaiei buruzko aldez aurreko informazioa irakurtzeaz gain, azken lana eman beharko du. Lanak ikastaroaren antolakuntzak ebaluatuko ditu. Gaiak irakasgaiekin zerikusia izango dute, gai askeak izan daitezke edo hizlariek proposatutakoak.

Bakarka edo gehienez 3 pertsonako taldetan egiten ahalko da. Lan guztiak, onartu ondoren, MGIren blogera igo ahal izango dira.

Lanaren formatua hauetako bat izan daiteke:

  • Bideoa: 3-4 minutu+ Azalpena.         
  • Testua: Blog formatuan, 1000 hitz gutxi gorabehera.        
  • Kartela: pdf formatuan + Azalpena.             
  • Argazkiak: 4-6 Deskribapena duten argazkiak + Azalpena.                    

Lanak aurkezteko azken eguna 2024ko abenduaren 31a da.

seminario xxii

Garapenerako Hezkuntzaetengabeko hezkuntza-prozesua da, Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko elkarreragin ekonomiko, politiko, sozial eta kulturalak ulertzen laguntzen duena, elkartasunarekin eta justizia sozialarekin lotutako balioak eta jarrerak sustatzen dituena eta giza garapen jasangarria lortzeko ekintza-bideak bilatzen dituena

Alejandra Boni –ISF- eta Pilar Baselga, (2003)

«Garapenerako Hezkuntza lankidetzaren lehentasunezko estrategia gisa», Balentziako Erkidegoko Garapenerako Lankidetzaren Liburu Zuria

“Paulo Freirek, Latinoamerikako herri-hezkuntzaren erreferenteak (Pedagogia del oprimido, 1970), bere Brasilgo nekazari-komunitateetako hezkuntza-programen helburuak  zehaztean, “kontzientziak piztea” aipatzen zuen. GGKEek esperientzia aldatu dute, Europako Garapenerako Hezkuntzaren (GH) helburua elikatuz: errealitatea ezagutarazi eta aztertzea, bere testuinguru globalean jartzea, elkartasun-jarrerak sustatzea eta ekintza bultzatzea.”

Maria Ángeles Manjarrés eta Agustí Pérez-Foguet

ISFormativo, Mugarik Gabeko Ingenieritza aldizkariaren artikulua

Kokapena

Aurten, mintegiko aurrez aurreko saioak Ingenieritza Goi Eskolan egingo ditugu. Torres Quevedo plaza 1ean dago, 48013an (Bilbo). Hementxe duzu mapa bat gu aurkitzeko!

Iristeko modu desberdinak daude:

  • Metroan: San Mameseko metro geltokitik.
  • Trenez: handik minutu batzuetara Renferen geltokia dago San Mames inguruan.
  • Kotxez: ez dizugu gomendatzen autoz etortzea, gertu aparkatzea zaila baita, baina irtenbide posible bat eskaintzen dizugu. 9 minutura, oinez, Olabeagako aparkalekuan utz dezakezu autoa, Urgozo kalean, TAOrik gabe
Ubicación Escuela de Ingeniería de Bilbao

Kokapena

Aurten, mintegiko aurrez aurreko saioak Ingenieritza Goi Eskolan egingo ditugu. Torres Quevedo plaza 1ean dago, 48013an (Bilbo). Hementxe duzu mapa bat gu aurkitzeko!

Iristeko modu desberdinak daude:

  • Metroan: San Mameseko metro geltokitik.
  • Trenez: handik minutu batzuetara Renferen geltokia dago San Mames inguruan.
  • Kotxez: ez dizugu gomendatzen autoz etortzea, gertu aparkatzea zaila baita, baina irtenbide posible bat eskaintzen dizugu. 9 minutura, oinez, Olabeagako aparkalekuan utz dezakezu autoa, Urgozo kalean, TAOrik gabe
Ubicación Escuela de Ingeniería de Bilbao

Izena emateko Formularioa

Badituzu lankidetzari edo giza garapenerako teknologiei buruzko aldez aurreko ezagutzak?

Gaztelania edo euskara ulertzeko zailtasunak dituzu?

Egiaztapena

6 + 7 =

Tokia: Saio presentzialak Bilboko Ingeniaritza Eskolan izango dira eta Saio birtualak Jitsi plataforman.

Egunak: ostiralero (jaiegunetan izan ezik), 2024ko urriaren 4tik azaroaren 29ra. Kanpora irteera urriaren 19an izango da, larunbata, goizez. Tailer praktikoa azaroaren 16an izango da ere, goizez.

Saioen ordutegia: Presentzialak 16:00etatik 20:00etara, birtualak 17:00etatik 19:00etara.

Hizkuntza: gaztelania eta euskara.

Prezioa: 10 €

 Kontu korrontea:

  • Fiare:     ES52 1550 0001 2500 0712 4621      

 Arazorik baduzu, jarri gurekin harremanetan. Hemen egin dezakezu.

Prezioa: 10 €

 Kontu korrontea:

  • Fiare:     ES52 1550 0001 2500 0712 4621    

     

 Arazorik baduzu, jarri gurekin harremanetan. Hemen egin dezakezu.

Izena emateko Formularioa

Badituzu lankidetzari edo giza garapenerako teknologiei buruzko aldez aurreko ezagutzak?

Gaztelania edo euskara ulertzeko zailtasunak dituzu?

Egiaztapena

10 + 3 =