Hauteskunde egunerako plan ezinhobea! Hurrengo aktibista eskolan kolaborazio batekin gatorkizue, eta horretarako Zornotzara goaz! Besue eta MGIren eskutik Pobrezia Energetikoaren ideiarekin apurtzeko tailerra prestatu dugu.

“Energetikak” taldea Besue espaziora doa egindako lana partekatzera. Pobrezia energetikoa baino kontzeptu emankorrago baten aurkezpena metodologia aktibo eta parte hartzaileen bitartez egingo dute Bilbozentrismoa alde batera utzita.

Besue emakumek gidatutako espazioa izateaz gain euskararen arnasgunea ere bada. Kolaborazio honi esker, burujabetza energetikoa ikuspegi ekofeministatik jorratzeko apustuan aurrera pausua egiten dugu. Edukiez eta metodologietaz haratago, espazio honek Zornotzako herriko emakume sortzaileentzat  suposatzen duena dela eta.

Asteburuan Pobrezia energetikoaren paradigmarekin apurtu nahi baldin baduzu eta Erresilientzia Energetikoa burujabetzari emantzipazioaren ikuspegitik heltzeko giltzarri gisa ulertu, hurbildu zaitez espazio berezi hau gurekin ezagutzera! Zain egongo gara!

Saioa: Egin salto Pobrezia Energetikotik Erresilientzia energetikora!

Hizlariak: Energetikak taldea (ISF-MGI)

Data: apirilaren 21a, igandea

Ordua: 11:00

Tokia: Besue, Zornotza (Luis Urrengoetxea, 8)

Hizkuntza: Euskara