Ikertzaileak nerbio-atake baten ondoan

by Mar 14, 2024Berriak, Eraldaketarako Hezkuntza0 comments

Akademia neoliberalak ikerlarien bizitzetan duen eragina

Hainbat saiotan, zientzia nola oinarritzen den eztabaidatzeko aukera izan dugu ezagutza partzialetan oinarrituta, ezagutza horiek eraikitzen dituzten eragileen gizarte-posizioaren araberakoak izanda. Zientziaren neutraltasun faltsu hori, sustrai epistemologikoak dituen gaia izateaz gain, eragina du bai lan-eremu zientifikoko espazioak diseinatzeko moduan, bai zainketak hartzen duten lekuan.

Mundu zientifikoan hiperproduktibitatearen eta lanari baldintzarik gabe dedikatzearen ideia jakin batekin jarduten da, eta horrek zuzeneko eragina du pertsonen gorputzetan. Aldi baterako kontratuak ugaritzea, lanaldi osotik haratago doazen lan-ordutegiak izatea, hainbat irakaskuntza-ikastaro prestatzeak dakarren nekea ikerketa-merezimenduak lortzeko eta kudeaketa-lanak betetzeko ahaleginak, autoesplotazioa, epeetara beti oso estu iristeagatik erruduntasun-sentsazioa izatea, beste era batera egiteko denbora falta,… Gaur egun, akademiak ziurgabetasuna eta prekarietatea sortzen ditu, eta, aldi berean, ikerketetan enpresa-munduaren interesekin zerikusi handia duten balorazio-irizpideak ezartzen ditu.

Egitura prekarizatzaile horren eragina aztertzeko, hurrengo Aktibista Eskolan Nastassja Cipriani izango dugu gurekin, UPV/EHUko irakaslea eta “Más allá de Marie Generoaren ikuspegia zientzian (Oltre Marie. Prospettive di genere nella scienza)” liburuaren egilekidea. Berarekin batera, akademia neoliberalak zientzia egiten duten pertsonen bizitzetan duen eraginari buruz hitz egingo dugu: unibertsitateko egonezinari eta prekarietateari buruzko elkarrizketak pasabideetatik haratago joan daitezen eta diskusio publikoaren forma har dezaten. Eta galdera hauei taldean erantzuten saiatzeko: zer lortu nahi dugu unibertsitatean parte hartzeko gogoa izanda? unibertsitate publikoa zer-nolakoa eta zertarako? zer beste praktika nahi dugu erakunde honetan artikulatzea?

Saio hau modu presentzialean egingo da. Urrun bizi bazara eta etortzeko laguntza behar baduzu, esaiguzu. Eskolako igogailuaren bidez sartzeko moduko gela izango da saioa egiteko tokia. Informazio gehiago behar baduzu, gurekin jarri harremanetan. Halaber, lekua gordetzeko (toki-kopuru mugatua izango baita) eta saio honetaz disfrutatzeko informazioa izateko, idatz iezaguzu hezkuntza (arroba) euskadi.isf.es helbidera.

Esta sesión se realizará de forma presencial. Si vives lejos y necesitas apoyo para poder venir, coméntanos.  El lugar donde se realizará la sesión es un aula accesible a través del ascensor de la Escuela. Si necesitas más información, contáctanos. Asimismo, para reservar tu plaza (habrá aforo limitado) y que te informemos de cómo poder disfrutar de esta sesión, escríbenos a hezkuntza (arroba) euskadi.isf.es. 

Zuen zain geratzen gara!

Saioa: Akademia neoliberalak ikerlarien bizitzetan duen eragina

Hizlariak: Nastassja Cipriani, UPV/EHU irakaslea eta dibulgatzaile zientifikoa

Data: martxoaren 19a, asteartea

Ordua: 18:00

Tokia: Bilboko Ingeniaritza eskola, P1G3 gelaHizkuntza: Gaztelania

COOPERACIÓN INTERNACIONAL

No Results Found

The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

EDUCACIÓN PARA LA TRANSFORMACIÓN SOCIAL

No Results Found

The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

PUBLICACIONES DE TRABAJOS

No Results Found

The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

Osakidetzaren pribatizazioa salatu du Euskal Herriak Kapitalari Plantok

EH Kapitalari Plantok Osakidetzaren egoeraren inguruan egindako txostena aurkeztu du. Dokumentuak Osakidetzan emandako inbertsio publikoaren gelditzea, esternalizazioen gorakada, eredu publiko-pribatuaren sustatzea, aseguru pribatuen gorakada eta ate birakarien...

[Ipar-Hego elkarrizketa] Meatzaritzaren eragina El Salvadorren

Mahai Ingurua: Defenda dezagun guztion etxea 📅Data: Martxoak 27 ⏰Ordutegia: 19:00-20:30 📌Lekua: Erabilera anitzeko gela (Arrupe Etxea) Aita Lojendio kalea 2- Bilbo 🤝Erraztatzaileak: Miren Martínez (Ingurumen-teknologien arloko irakaslea UPV/EHUn), Jaime Sánchez (Santa...

[Aktibista Eskola] Hezkuntza kontrahegemonikoa

Unibertsitate kritikotik herri-alternatibetara 📅Data: Abenduak 11 ⏰Ordutegia: 11:00-13:00 📌Lekua: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea (Leioa) 🤝Hizlariak: Mirene Begiristain (UPV/EHU), Zesar Martínez (Parte-Hartuz), Leire Azkargorta (Oinharri Eskola)...

[GukGeukEgin] Akademia-Gizarte loturak berregiten

Akademiaren eta Gizartearen arteko loturak berregiten: nola sor ditzakegu harreman iraunkorrak? Unibertsitate-gizarte ikerketetan parte hartu nahi duzu, baina hori egiten duzunean, harreman-arazoak izaten dituzu? 📅Data: Azaroak 28 ⏰Ordutegia: 16:30-18:30 📌Lekua:...

[Aktibista Eskola] STEM hezkuntzari begirada bat ikuspegi feministaz: zer eta nola aldatu?

STEM arloetan genero esteretipoei buruz hitz egitea? Zeintzuk dira STEM diziplinen lekuak eskolan eta gizartean? Zer gertatzen da ikasgeletan matematikak ikasten ditugunean? 📅Data: Maiatzak 22 ⏰Ordutegia: 18:00-20:00 📌Lekua: Bilboko Ingenieritza Eskola, P3M2A gela (M...

Osakidetzaren pribatizazioa salatu du Euskal Herriak Kapitalari Plantok

EH Kapitalari Plantok Osakidetzaren egoeraren inguruan egindako txostena aurkeztu du. Dokumentuak Osakidetzan emandako inbertsio publikoaren gelditzea, esternalizazioen gorakada, eredu publiko-pribatuaren sustatzea, aseguru pribatuen gorakada eta ate birakarien...

Esperientzien partekatzea: LGTBIQA+ bokazioak zientzian eta teknologian

Zientzia eta Teknologian LGTBIQA+ errealitatei eta bokazio-eraikitzeari buruz hitz egitea? Zure esperientziak eta bizipenak partekatu nahi dituzu elkarrizketa kolektibo batean?Data: maiatzak 13, astearteaOrdua: 18:00Dinamizatzailea: Eva Pérez-Pons AndradeIzen-emateak:...

[Ipar-Hego elkarrizketa] Meatzaritzaren eragina El Salvadorren

Mahai Ingurua: Defenda dezagun guztion etxea 📅Data: Martxoak 27 ⏰Ordutegia: 19:00-20:30 📌Lekua: Erabilera anitzeko gela (Arrupe Etxea) Aita Lojendio kalea 2- Bilbo 🤝Erraztatzaileak: Miren Martínez (Ingurumen-teknologien arloko irakaslea UPV/EHUn), Jaime Sánchez (Santa...