Interkonexioa geldi dezagun!

by May 2, 2023Noticias0 comments

Interkonexio Elektrikorik EZ! plataformatik, “defensor del pueblo”ri gutuna idatziz, Bizkaiko Golkoko proiektuaren kontrako erresistentziaren parte izatera gonbidatzen gaituze:

Seguruenik jakingo duzuen bezala, hainbat urte daramatzagu Bizkaiko Golkotik interkonexio elektrikoa egiteko proiektuaren aurka. Proiektu hori funtsezkotzat jo da egungo trantsizio energetikoaren testuinguruan. Testuinguru horren baitan, energia-ekoizpena megaproiektuetan kontzentratzen da eta Europa zeharkatzen duen tentsio dgarapenak, megaproiektuetan oinarri duenak, elementu zentral batzuk ditu, eta horietako bat da proiektu hau. Proiektu garestia, bidegabea eta efizientziarik gabea da, eta mehatxu egiten dio trantsizio energetiko banatu eta armonizatuari, alegia, berriztagarriak lurraldeetan orekaz eta arrazionaltasunez hedatuko lituzkeen eredu bat eraiki ahal izateari.

Alderdi teknikoei eta ekonomikoei eta ingurumenari begiratuta, hamaika arrazoi daude proiektu honi aurka egiteko. Besteak beste, megaproiektu faraonikoa da, eta, hartara, zergadunen ekonomiarako bonba ekonomikoa bilakatzeko duen arriskuaz jabetuta gaude, Castor gas-biltegiaren kasuan gertatu zen bezala. Mehatxu hori egia izatetik gertuago dago orain, aurrekontuaren azken gorakadaz geroztik: 1750 milioi eurotik 3100 milioi eurora igo da egin beharreko inbertsioa, kontsumitzaile guztiek argindarraren fakturaren bitartez ordainduko duguna. Hori gutxi balitz bezala, CNMCk aurkeztutako azken akordioaren arabera, Espainiako familiek ordainduko lukete inbertsioaren zatirik handiena, etekin garbia Frantziarentzat izango den arren. Erabaki hori babesteko ez da inolako kostu-irabazien analisirik barne hartu, Europar Batasunaren 2022/564 ERREGELAMENDU DELEGATUAK araututakoari entzungor eginez.

Ustezko iruzur horren aurrean, eta negozio bilakatutako trantsizio energetiko honek eragiten digun haserrea erakusteko xedez, gutun-eredu bat prestatu dugu, denon artean gure kezka Arartekoari helaraz diezaiogun eta gure interesen alde egin dezan. Prentsa-ohar baten eredua ere prestatu dugu, komunikabideei eta herritarrei bidegabekeria honen berri emateko; izan ere, eta tamalez, gai garrantzitsu hau ez da jendarteratzen ari.

Email honen bidez, zuen babesa eskatzen dizuegu gutun hau bidaliz, zuen datuekin, Arartekoari (registro@defensordelpueblo.es), eta prentsa oharra zuen hedabideetan zabalduz. Nahi duzuen bezala eralda ditzakezue bai gutuna, bai prentsa-oharra.

COOPERACIÓN INTERNACIONAL

No Results Found

The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

EDUCACIÓN PARA LA TRANSFORMACIÓN SOCIAL

No Results Found

The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

PUBLICACIONES DE TRABAJOS

No Results Found

The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

Lehenengo ZinemaForoko Kronika

Zoragarria izan zen ZinemaForoei berriro ekitea egin genuen konpainian. Bideo inspiratzaile baten eskutik hasi ginen, Paulo Freireren hainbat hitzaldirekin, eta ikaslearen inguruko testuingurua, mundua, eraldatzeko gai den hezkuntza emantzipatzailearen aldeko apustua...

Ingurumen-defendatzaileentzako eskubideen urraketa Santa Martan

Ever Hernandezen bisita aprobetxatuz, Santa Martako komunitatearen egoeran murgildu gara. Joan den urtarrilaren 11tik, El Salvadorreko lurraren eta lurraldearen sei defendatzaile modu arbitrario eta bidegabean espetxeratu dituzte. Santa Martako eta ADESeko...

Zinema-Foro eta Esperientzien Trukea: Ur Biltzarrak; Ura eta Saneamendua izateko GE aldeko borroka

Martxo honetan Ever daukagu bisitan Santa Martatik (El Salvador) eta hainbat jarduera prestatu ditugu!! Oraingoan, Aurtengo 2. Zinema-Foroarekin gatoz 🙂 Everren bisitan ere Zinema Foroa!! Aurten, burubelarri sartu gara Santa Martako komunitateak dituen prozesuetan....

JARDUNALDIA Teknologia eraldatzaileak eta ura izateko giza eskubidea

Erdialdeko Amerikako eta Saharaz hegoaldeko Afrikako esperientziak lotuz Martxo honetan Ever daukagu bisitan Santa Martatik (El Salvador) eta hainbat jarduera prestatu ditugu!! Larunbatean Jardunaldi internazionalistak ditugu TADEH (Ur eta Saneamendu Eskola Mugikorra)...

Ahots feministak lurraldearen defentsarako

Lumaltik Herriak-etik eta Euskal Herriko Mugarik Gabeko Ingeniaritzatik mahai-inguru batera gonbidatu nahi zaituztegu datorren maiatzaren 22an. Bertan, Mesoamerikatik bisitan etorri zaizkigu lurraldearen 4 defendatzailek hartuko dute parte. Borroka-prozesuetan...

Lehenengo ZinemaForoko Kronika

Zoragarria izan zen ZinemaForoei berriro ekitea egin genuen konpainian. Bideo inspiratzaile baten eskutik hasi ginen, Paulo Freireren hainbat hitzaldirekin, eta ikaslearen inguruko testuingurua, mundua, eraldatzeko gai den hezkuntza emantzipatzailearen aldeko apustua...

Espazio kolektiboetako esperientziak sistematizatzeko tresnak

Zenbat aldiz pentsatu dugu gure prozesuak ondo sistematizatzearen beharraz? Ba al dugu garatzen ari garen lanaren irudi osoa izateko tresna nahikorik? Lan karga handia dela pentsatzeak geldiarazten gaitu? Premiazkoa denak garrantzitsua dena ordezkatzen du? Datorren...

Ingurumen-defendatzaileentzako eskubideen urraketa Santa Martan

Ever Hernandezen bisita aprobetxatuz, Santa Martako komunitatearen egoeran murgildu gara. Joan den urtarrilaren 11tik, El Salvadorreko lurraren eta lurraldearen sei defendatzaile modu arbitrario eta bidegabean espetxeratu dituzte. Santa Martako eta ADESeko...