Mugarik Gabeko Ingeniaritzaren saretze lana
Hainbat elkarterekin lankidetzan aritzen gara, eta ahaleginak sare batean batzen ditugu, helburu komunak lortzeko eta gizartearen hainbat ardatzetan eragiteko.ZERGATIK DA GARRANTZITSUA SAREAN LAN EGITEA?
Euskal Herriko Mugarik Gabeko Ingeniaritza Garapenerako Lankidetza elkartea da, etengabe mugitzen ari dena, eta Giza Garapen lokala, iraunkorra eta integrala bultzatu nahi duena. Hezkuntzaren, sentsibilizazioaren eta ekarpen teknologikoaren bidez, dauden desberdintasunak desagerrarazten eta ezagutza kritiko eta eraldatzailea sustatzen lagundu nahi dugu.
Muga asko eta oztopo asko gurutzatzen dira, eta beharrezkoa da beste gizarte-erakunde batzuekin indarrak batzea, helburu komun batekin. Sareko lanak proiektuak lortzea eta sentsibilizazio-kanpainen hedapena indartzen ditu, ahaleginak biderkatuz.
IPARRALDE – HEGOALDE GLOBALEN ARTEKO HARREMANA
ISF-MGI eta ADESen (Santa Marta Garapen Ekonomiko eta Sozialerako Elkartea) arteko harreman sendotzen ari da 2015ean ISF-MGIk El Salvadorren ordezkaritza lortu zuenetik, modu hurbilago batean koordinatzen baitugu elkarlana.

ZEIN SAREKIN EGITEN DUGU LAN?
REAS EUSKADI
2020tik REAS Euskadi sareko kideak gara. Sare honetan ekonomia zirkular eta solidarioa jorratzen dugu, beste hainbat entitade sozialekin batera.
UKS
UKSko kide gara, gure apustua delako euskal unibertsitate publikoa eragile aktiboa izatea justizia sozialaren, ingurumen-iraunkortasunaren eta abarren arloan, bere ekintzetatik abiatuz, gizartea eraldatu ahal izan dezan.
EUSKADIKO GGKEen KOORDINAKUNDEA
UKSko kide gara, gure apustua delako euskal unibertsitate publikoa eragile aktiboa izatea justizia sozialaren, ingurumen-iraunkortasunaren eta abarren arloan, bere ekintzetatik abiatuz, gizartea eraldatu ahal izan dezan.
ELKARTASUNA ERALDATUZ

DESAZKUNDEA ETA BIZITZE ONA
UKSko kide gara, gure apustua delako euskal unibertsitate publikoa eragile aktiboa izatea justizia sozialaren, ingurumen-iraunkortasunaren eta abarren arloan, bere ekintzetatik abiatuz, gizartea eraldatu ahal izan dezan.

SINATUTAKO MANIFESTUAK
LANKIDETZAKO PROIEKTUAK
EKINTZAK SAREAN
SAREAN EGINDAKO AZKEN EKINTZAK

Garapen Eredu Extraktibistaren Energia jarraituz
Toxic Tour: Bizkaiko Izugarrikerien Ibilbidea Aurten unibertsitatetik “scientist rebelion” ekimenaren markoaren barruan, energía kontzeptu zabala ardatz hartuz Bizkaian zehar Toxic Tour bat proposatzen dizuegu Apirilaren 9an, larunbat goizean zehar. IPCCaren txosten...

Sortu zure podcast propioak gizarte-eraldaketaren zerbitzura
Software libreko audioa editatzeko tailerra Egun, podcast autoedizioak une geldiezina bizi du. Komunikabideen jabetza gero eta kontzentratuagoa dagoen mundu honetan, premiazkoa da edukiak sortzeko demokratizazio handiagoaren aldeko apustua egitea. Honekin,...

Interneten habitatzen dugun lurralde-gorputza
Urteak dira gorputz-lurralde kontzeptuaren inplikazio politiko, sozial eta emozionalei bueltaka gabiltzala, eta Hegoaldeetako gure kideek kontzeptu horren inguruan irakasten jarraitzen digute. Gorputza-lurraldea bizitzeko eta defendatzeko moduak eraldatu egiten du...

Ospakizunetan gaude!
Dakizuenez, ISF/MGItik gizarte eraldaketarako TFG/TFM bultzatzen ditugu. Batzuetan, zubi lana egiten dugu unibertsitate-erakunde eta -eragileen artean. Beste batzuetan, laguntza hurbilagoa ematen dugu, ikerketa horiek gure prozesuekin lotuz, gure gizarte-oinarriaren...

Haziak, elikadura burujabetzaren sustraia
Zinema-Foro eta esperientzia trukeen 1. saioa Joan den otsailaren 10ean, jitsi plataformaren bidez, El Salvadorreko kideekin harremanetan jarri ginen, haziek elikadura-subiranotasunean duten paperari buruz hausnartzeko.Lehenik eta behin, «Minka Semillera» dokumentala...