Mugarik Gabeko Ingeniaritzaren saretze lana
Hainbat elkarterekin lankidetzan aritzen gara, eta ahaleginak sare batean batzen ditugu, helburu komunak lortzeko eta gizartearen hainbat ardatzetan eragiteko.ZERGATIK DA GARRANTZITSUA SAREAN LAN EGITEA?
Euskal Herriko Mugarik Gabeko Ingeniaritza Garapenerako Lankidetza elkartea da, etengabe mugitzen ari dena, eta Giza Garapen lokala, iraunkorra eta integrala bultzatu nahi duena. Hezkuntzaren, sentsibilizazioaren eta ekarpen teknologikoaren bidez, dauden desberdintasunak desagerrarazten eta ezagutza kritiko eta eraldatzailea sustatzen lagundu nahi dugu.
Muga asko eta oztopo asko gurutzatzen dira, eta beharrezkoa da beste gizarte-erakunde batzuekin indarrak batzea, helburu komun batekin. Sareko lanak proiektuak lortzea eta sentsibilizazio-kanpainen hedapena indartzen ditu, ahaleginak biderkatuz.
IPARRALDE – HEGOALDE GLOBALEN ARTEKO HARREMANA
ISF-MGI eta ADESen (Santa Marta Garapen Ekonomiko eta Sozialerako Elkartea) arteko harreman sendotzen ari da 2015ean ISF-MGIk El Salvadorren ordezkaritza lortu zuenetik, modu hurbilago batean koordinatzen baitugu elkarlana.
ZEIN SAREKIN EGITEN DUGU LAN?
REAS EUSKADI
2020tik REAS Euskadi sareko kideak gara. Sare honetan ekonomia zirkular eta solidarioa jorratzen dugu, beste hainbat entitade sozialekin batera.
UKS
UKSko kide gara, gure apustua delako euskal unibertsitate publikoa eragile aktiboa izatea justizia sozialaren, ingurumen-iraunkortasunaren eta abarren arloan, bere ekintzetatik abiatuz, gizartea eraldatu ahal izan dezan.
EUSKADIKO GGKEen KOORDINAKUNDEA
UKSko kide gara, gure apustua delako euskal unibertsitate publikoa eragile aktiboa izatea justizia sozialaren, ingurumen-iraunkortasunaren eta abarren arloan, bere ekintzetatik abiatuz, gizartea eraldatu ahal izan dezan.
ELKARTASUNA ERALDATUZ

DESAZKUNDEA ETA BIZITZE ONA
UKSko kide gara, gure apustua delako euskal unibertsitate publikoa eragile aktiboa izatea justizia sozialaren, ingurumen-iraunkortasunaren eta abarren arloan, bere ekintzetatik abiatuz, gizartea eraldatu ahal izan dezan.
SINATUTAKO MANIFESTUAK
LANKIDETZAKO PROIEKTUAK
EKINTZAK SAREAN
SAREAN EGINDAKO AZKEN EKINTZAK
[Jardunaldia] Urarekiko giza eskubidearen inguruko esperientzia komunitarioak
Hegoaldeetako esperientziak lotzen Uretarako giza eskubidea interesatzen zaizu eta jakin nahi duzu nola gauzatzen den hainbat lurraldetan? Maiatzaren 21ean uraren eskubidea hainbat ikuspegitatik aztertuko dugu, testuinguruak eta usadio-ohiturek lotura estua dutela...
Erresilientzia energetikoaren inguruko aktibista eskolaren kronika
I.V-k aurreko Aktibista Eskolaren saioari buruzko kronika hau partekatu digu: "Egin salto pobrezia energetikotik erresilientzia energetikora". Apirilaren 21ean izan genuen “Besue”-n (Zornotza) pobrezia energetikoaren inguruko tailerra. Hauteskunde egunari hasiera...
Errekonozimendu berriak ISF/MGI-k sustaturiko hainbat ikerketarako
ISF/MGI-ren identitatearekin bat egiten duten prozesuen artean, titulazio-lanen akonpainamendua aurkitzen da. Ziur gaude Gradu eta Master Amaierako Lanak (GrAL/MAL) gizarte-eraldaketaren zerbitzura jar daitezkeela, herri-mugimenduen eta unibertsitateko agente aliatuen...
Egin salto Pobrezia Energetikotik Erresilientzia Energetikora!
Hauteskunde egunerako plan ezinhobea! Hurrengo aktibista eskolan kolaborazio batekin gatorkizue, eta horretarako Zornotzara goaz! Besue eta MGIren eskutik Pobrezia Energetikoaren ideiarekin apurtzeko tailerra prestatu dugu. “Energetikak” taldea Besue espaziora doa...
Bioeraikuntzatik eta eraginkortasunetik abiatuta, “burujabetza energetikoa” bultzatzen
Saharako errefuxiatu guneetako esperientziak Bioeraikuntza-proiektuak bultzatu errefuxiatu-esparru testuinguru batean? Tateh Lehbibek argi dauka. Errefuxiatuen etxebizitzak eraikitzeko eskura dauden eta doan diren materialetara itzultzea, kanpoko laguntzaren...