Mugarik Gabeko Ingeniaritzaren saretze lana
Hainbat elkarterekin lankidetzan aritzen gara, eta ahaleginak sare batean batzen ditugu, helburu komunak lortzeko eta gizartearen hainbat ardatzetan eragiteko.ZERGATIK DA GARRANTZITSUA SAREAN LAN EGITEA?
Euskal Herriko Mugarik Gabeko Ingeniaritza Garapenerako Lankidetza elkartea da, etengabe mugitzen ari dena, eta Giza Garapen lokala, iraunkorra eta integrala bultzatu nahi duena. Hezkuntzaren, sentsibilizazioaren eta ekarpen teknologikoaren bidez, dauden desberdintasunak desagerrarazten eta ezagutza kritiko eta eraldatzailea sustatzen lagundu nahi dugu.
Muga asko eta oztopo asko gurutzatzen dira, eta beharrezkoa da beste gizarte-erakunde batzuekin indarrak batzea, helburu komun batekin. Sareko lanak proiektuak lortzea eta sentsibilizazio-kanpainen hedapena indartzen ditu, ahaleginak biderkatuz.
IPARRALDE – HEGOALDE GLOBALEN ARTEKO HARREMANA
ISF-MGI eta ADESen (Santa Marta Garapen Ekonomiko eta Sozialerako Elkartea) arteko harreman sendotzen ari da 2015ean ISF-MGIk El Salvadorren ordezkaritza lortu zuenetik, modu hurbilago batean koordinatzen baitugu elkarlana.

ZEIN SAREKIN EGITEN DUGU LAN?
REAS EUSKADI
2020tik REAS Euskadi sareko kideak gara. Sare honetan ekonomia zirkular eta solidarioa jorratzen dugu, beste hainbat entitade sozialekin batera.
UKS
UKSko kide gara, gure apustua delako euskal unibertsitate publikoa eragile aktiboa izatea justizia sozialaren, ingurumen-iraunkortasunaren eta abarren arloan, bere ekintzetatik abiatuz, gizartea eraldatu ahal izan dezan.
EUSKADIKO GGKEen KOORDINAKUNDEA
UKSko kide gara, gure apustua delako euskal unibertsitate publikoa eragile aktiboa izatea justizia sozialaren, ingurumen-iraunkortasunaren eta abarren arloan, bere ekintzetatik abiatuz, gizartea eraldatu ahal izan dezan.
ELKARTASUNA ERALDATUZ

DESAZKUNDEA ETA BIZITZE ONA
UKSko kide gara, gure apustua delako euskal unibertsitate publikoa eragile aktiboa izatea justizia sozialaren, ingurumen-iraunkortasunaren eta abarren arloan, bere ekintzetatik abiatuz, gizartea eraldatu ahal izan dezan.

SINATUTAKO MANIFESTUAK
LANKIDETZAKO PROIEKTUAK
EKINTZAK SAREAN
SAREAN EGINDAKO AZKEN EKINTZAK

Interkonexioa geldi dezagun!
Interkonexio Elektrikorik EZ! plataformatik, "defensor del pueblo"ri gutuna idatziz, Bizkaiko Golkoko proiektuaren kontrako erresistentziaren parte izatera gonbidatzen gaituze: Seguruenik jakingo duzuen bezala, hainbat urte daramatzagu Bizkaiko Golkotik interkonexio...

Espazio kolektiboetako esperientziak sistematizatzeko tresnak
Zenbat aldiz pentsatu dugu gure prozesuak ondo sistematizatzearen beharraz? Ba al dugu garatzen ari garen lanaren irudi osoa izateko tresna nahikorik? Lan karga handia dela pentsatzeak geldiarazten gaitu? Premiazkoa denak garrantzitsua dena ordezkatzen du? Datorren...

Lehenengo ZinemaForoko Kronika
Zoragarria izan zen ZinemaForoei berriro ekitea egin genuen konpainian. Bideo inspiratzaile baten eskutik hasi ginen, Paulo Freireren hainbat hitzaldirekin, eta ikaslearen inguruko testuingurua, mundua, eraldatzeko gai den hezkuntza emantzipatzailearen aldeko apustua...

Ingurumen-defendatzaileentzako eskubideen urraketa Santa Martan
Ever Hernandezen bisita aprobetxatuz, Santa Martako komunitatearen egoeran murgildu gara. Joan den urtarrilaren 11tik, El Salvadorreko lurraren eta lurraldearen sei defendatzaile modu arbitrario eta bidegabean espetxeratu dituzte. Santa Martako eta ADESeko...

Zinema-Foro eta Esperientzien Trukea: Ur Biltzarrak; Ura eta Saneamendua izateko GE aldeko borroka
Martxo honetan Ever daukagu bisitan Santa Martatik (El Salvador) eta hainbat jarduera prestatu ditugu!! Oraingoan, Aurtengo 2. Zinema-Foroarekin gatoz 🙂 Everren bisitan ere Zinema Foroa!! Aurten, burubelarri sartu gara Santa Martako komunitateak dituen prozesuetan....