Bizitzen ari garen egoera ikusita, agroekologiak premiazko eta ezinbesteko erantzuna izaten jarraitzen du. Horren mende dago gure biodibertsitatea, landa-eremua bizirik mantentzea, krisi klimatikoari aurre egin ahal izatea eta gure dietak osasungarriak eta kulturalki egokiak izaten jarraitu ahal izatea. Zail jarri nahi diguten arren, Elikadura Burujabetza konfinamendu garaian ere praktikatzen da. Horregatik, hurrengo sukaldaritza agroekologikoko tailerrera gonbidatu nahi zaituztegu. Bai, tailerra esan dugu, beraz, ez du balio pantailaren beste aldera begiratzen egotea ezer egin gabe… Jo ta ke nahi zaitugu!!
Datorren apirilaren 23an, 18: 00etan, Zuk Zeuk Egin bizitza jasangarriak eraikitzeko gune praktiko eta eztabaidetarako zuzendutako lehen saioan itxarongo dizugu. Oraingo honetan hasiberrientzat egokia izango den oinarrizko sukaldaritza tailerra izango dugu. Maitane Cabeza izango dugu gurekin, Elikadura Burujabetzaren aldeko ekintzailea Bizilurren eta Koxinatu sukaldaritza natural eta iraunkorraren aldeko ekimenaren bultzatzailea. Berarekin erremolatxa-patea eta intxaurrak eta orburu krema egingo ditugu, kraskatsuarekin, besteak beste, oso eskuragarriak diren elikagaiekin eginak.
Tokia? Zure sukaldea, praktika fisiko-kimikoen laborategi hori, maila bat gehiago izan daitekeena Elikadura Burujabetzaren eraikuntzan. Saioa bideokonferentzia bidez izango da, Jitsi plataformaren bidez. Zure plaza erreserbatzeko (plaza mugatuak daude) eta saio honetaz gozatzeko zein osagai behar dituzun denboraz jakin dezazun, idatzi hezkuntza (arroba) euskadi.isf.es helbidera. Animatu eta sareetatik ikusiko dugu elkar!
Saioa: Elikadura Burujabetza konfinamenduan
Hizlaria: Maitane Cabeza, Koxinatu
Data: 2020ko apirilaren 23a, osteguna
Ordua: 18:00-20:00 (Europako ordu zentrala, UTC+01)
Tokia: Jitsi (posta bitartez jakinaraziko dizugu, aldez aurretiko izen ematea)
Hizkuntza: gaztelania