Mugarik Gabeko Ingeniaritzaren saretze lana
Hainbat elkarterekin lankidetzan aritzen gara, eta ahaleginak sare batean batzen ditugu, helburu komunak lortzeko eta gizartearen hainbat ardatzetan eragiteko.ZERGATIK DA GARRANTZITSUA SAREAN LAN EGITEA?
Euskal Herriko Mugarik Gabeko Ingeniaritza Garapenerako Lankidetza elkartea da, etengabe mugitzen ari dena, eta Giza Garapen lokala, iraunkorra eta integrala bultzatu nahi duena. Hezkuntzaren, sentsibilizazioaren eta ekarpen teknologikoaren bidez, dauden desberdintasunak desagerrarazten eta ezagutza kritiko eta eraldatzailea sustatzen lagundu nahi dugu.
Muga asko eta oztopo asko gurutzatzen dira, eta beharrezkoa da beste gizarte-erakunde batzuekin indarrak batzea, helburu komun batekin. Sareko lanak proiektuak lortzea eta sentsibilizazio-kanpainen hedapena indartzen ditu, ahaleginak biderkatuz.
IPARRALDE – HEGOALDE GLOBALEN ARTEKO HARREMANA
ISF-MGI eta ADESen (Santa Marta Garapen Ekonomiko eta Sozialerako Elkartea) arteko harreman sendotzen ari da 2015ean ISF-MGIk El Salvadorren ordezkaritza lortu zuenetik, modu hurbilago batean koordinatzen baitugu elkarlana.

ZEIN SAREKIN EGITEN DUGU LAN?
REAS EUSKADI
2020tik REAS Euskadi sareko kideak gara. Sare honetan ekonomia zirkular eta solidarioa jorratzen dugu, beste hainbat entitade sozialekin batera.
UKS
UKSko kide gara, gure apustua delako euskal unibertsitate publikoa eragile aktiboa izatea justizia sozialaren, ingurumen-iraunkortasunaren eta abarren arloan, bere ekintzetatik abiatuz, gizartea eraldatu ahal izan dezan.
EUSKADIKO GGKEen KOORDINAKUNDEA
UKSko kide gara, gure apustua delako euskal unibertsitate publikoa eragile aktiboa izatea justizia sozialaren, ingurumen-iraunkortasunaren eta abarren arloan, bere ekintzetatik abiatuz, gizartea eraldatu ahal izan dezan.
ELKARTASUNA ERALDATUZ

DESAZKUNDEA ETA BIZITZE ONA
UKSko kide gara, gure apustua delako euskal unibertsitate publikoa eragile aktiboa izatea justizia sozialaren, ingurumen-iraunkortasunaren eta abarren arloan, bere ekintzetatik abiatuz, gizartea eraldatu ahal izan dezan.

SINATUTAKO MANIFESTUAK
LANKIDETZAKO PROIEKTUAK
EKINTZAK SAREAN
SAREAN EGINDAKO AZKEN EKINTZAK

Guk Margotu, guk serigrafiatu
Ikuspegi transfeminista duen zientzia ikustarazteko serigrafía tailerra Aurreko maiatzaren 21ean irteeratxoa egin genuen Arteara Torontilek eskainitako serigrafia tailerraz gozatzeko. Hausnarketa sustatzeko, tailerrera heldu baino lehen hainbat emakume, pertsona...

DESKARGATU GURE GRAL/MALen EBALUAZIO ERRUBRIKA
"Eraldaketa ekosozialerako GRAL/MALen ebaluazioaren diseinatzen" ISF-MGItik ikasturtez ikasturte ikusten ari gara nola GRALak eta MALak ezagutza kritikoa sortzeko, unibertsitatearen eta gizartearen arteko zubiak eraikitzeko eta metodologia emantzipatzaileekin...

Behetik egindako trantsizio energetikoak guztion onerako ikuspegiarekin
"Kapitalismo berdearen eta estatuen botere zentralizatuaren eskutik ez doan trantsizio energetiko herrikoi batean pentsa daiteke. Energia guztion ondasun gisa pentsa daiteke". Sofía García Pacheco, Energia Alternatiboetako eta Gizarte Ikasketetako Langileen...

Zaurgarriak ala zaurgarrituak?: Bestearen inguruko ikuspegiak aldatuz
Zenbatetan erabili dugu "kolektibo zaurgarriak" esamoldea? Zein lekutan kokatzen dugu pertsona-talde hori hitz horiekin? Eta, aldi berean, non kokatzen ari gara gu kategoria hori eman ahal izateko? Interdependentzia-harremanek erakutsi badigute bizitza bera prekarioa...

Intersex narratibak eta horiek eztabaida zientifikora eramateko beharra
Sistema zientifiko hegemonikoa ez dago gure gizarteetako heteronormatik eta binarismotik kanpo. Kontrakoa. Nagusi den eredu zientifikoa lerrokatu eta justifikatu egiten da binarismoarekin, zeinak, bestalde, existitzen den gorputz-aniztasunean benetako euskarririk...