Klimaren aldeko ekimen globalera batzen gara

by Apr 24, 2020Noticias0 comments

ISF-MGI, Ingenieria Sin Fronteras Federazioko kide bezela, apirilaren 24ko klimaren aldeko ekimen globalera batzen da osasun-krisiari aurre egiteko justizia sozialaren eta klimatikoaren irizpideak aldarrikatzeko.

Hona hemen ekimen honen manifestua:

Gaur biztanle guztiok koronabirusaren pandemia eta haren ondorioak jasaten ari garen honetan, agerikoa egiten zaigu zer premiazkoa eta zer alboraezina den indarrak batzea, elkarri lagunduz, gaixotasunari eta osasun eta jendarte mailako ondorioei aurre egiteko. Zaurgarrienak diren pertsona eta taldeek, batez ere, pairatzen dituzte ondorio horiek. Pertsona eta talde horiek, gainera, ez dute soilik osasun krisia jasaten, beren bizimodu, dagoeneko, ezduinduaren eskastea eta txarragotzea ere jasaten dute.


Larrialdian gaudela ulertarazten digun ezagutza berak eramaten gaitu erakunde sinatzaileok apirilaren 24ko “Klimaren aldeko ekimen globala” deialdiari eustera, zeren, nahiz eta gaur egun osasun krisia bere gordinean nabarmentzen ari den, krisia bere osotasunean baita krisia eta halaxe tratatu behar da. Baten gordintasunak ez du bestearen larria txikiagotzen. Klimaren krisiak pil-pilean dirau eta Europar parlamentuak, estatuko gobernuak, EAEko eta Nafar parlamentuek eta beste hainbat erakundek klima larrialdia formalki aitortu arren hainbat agintarik ez dute ezagutu ezta onartu ere. Hori gutxi balitz, agintari horiek entzungor egiten diete aholku zientifikoei ezegin errudunen bidez.


Ez da unea pandemiaren aurkako borroka trabatzeko ezta baliabideak borroka horretatik aldentzeko ere. Hori dela-eta, Fridays for Future kolektiboak Global Strike for Future ekimenaren baitan bultzatzen duen nazioarteko deialdiari forma berezia emango dio, eta, horretarako, sareetan izango du erdigunea. Bere helburua gogoetarako deia egitea da, eta gerora zehatzagoak eta irmoagoak izango diren jardueren oinarria ezartzea.

Izan ere, osasun publikoaren krisialdi honek agerian utzi du teknologiak bermatzen zigun erabateko segurtasun-sentsazioa zeharo faltsua zela. Era berean, ikusgai utzi du zein kaltegarria izan daitekeen krisialdi bat, oharkabean eta egoerari eraginkortasunez aurre egin diezaiokeen prebentzio- eta larrialdi-plan nahikorik gabe harrapatzen bagaitu. Krisiaren efekturik dramatikoenak agerikoak izan aurretik ez badugu plan bat, ez baditugu baliabide nahikoak esleitzen, ez badihardugu irmotasunez eta ez baditugu zientziak adierazitako gomendioak jarraitzen. Ez badugu irmoki eta azkar jokatzen, klima-aldaketa bizkor bezain sakona jasango dugu, eta ezinezkoa egingo zaigu egokitzea. Zeharo suntsigarria izan daiteke ekosistema eta jendarte gehienontzat.

Gizadiak aurrekaririk gabeko klima larrialdiari aurre egin behar dio. Eta jardun ere behar dugu bizitza babesteko ardura ezeren gainetik jarriz. Biziraupenaren defentsak neurri anbiziotsu eta drastikoak hartzera eraman behar gaitu egoerak gainezka egin baino lehen, hau da, behar diren ekimenak bultzatuz klima larrialdia gure gain hartzera eraman behar gaitu eta ez politikoki egingarri aurkezten dizkiguten neurri horiek hartzera. Kudea dezagun klima larrialdia krisi bezala, halaxe baita. Gaur klima larrialdiaren aurrean irmotasunez jokatzeak erdietsiko du giza-eta ingurumen-eraginak apalagoak izatea, nahiz eta eragin horietakoasko ez garen arintzeko gai izango.

Biodibertsitatearen galera handiak eta munduko tenperaturaren emendatzeak argi erakusten digute egoera itzulezinaren ertzean gaudela. Planeta osoa ardurak hartuta dago, gizon-emakumeok eta baita gure jendarteak ere. klima aldaketaren ondorioak dira, besteak beste, baso-sute handien ugaritzea, lurralde epelagoen gaisotasunen zabaltzea, lehorte latzagoak, itsas mailaren goratzea, euriteek eragindako uholdeak, klimaren krisiak sortutako migrazio-mugimenduak…

Eta berdintasun eza. Nazio Batuen Giza Eskubideen eta Muturreko Pobreziaren kontalariak dioenez “mundua klima apartheidean erortzeko arriskuan dago, zeinean aberatsek ordaintzen duten berote, gosete eta gerrateetatik alde egitearren. Bien bitartean gainontzekoak bazter uzten dira sufritzen. Gainontzekoak gehienok gara. Berotze globala ekoizpen eta kontsumo ereduaren ondorio zuzena da. Eredu honek ezin du pertsonen bizi-beharrak asebete, are prekarizatu eta zaurgarri egoeran jartzen du munduko biztanleen, ekosistemen eta planetan diren gainontzeko izakien zati handi bat.

Horrez gainera, espezie bezala gure bizirautea arriskuan jartzen du baliabide naturalak mugagabeko ustiapenean oinarrituz eta herrialde pobretuenetan eta zaurgarrienetan bidegabe joz. Baina krisi honetan zientziak eginbidea erakutsi digu, eta hori ez da ezer gure sistema ekonomikoaren deskarbonizazioa baizik, batez ere, mendebaldeko jendarte industrializatuetan, guk baititugu erantzukizun handiagoa eta baliabide gehiago. Koronabirusaren krisiaren aurrean gelditu da sistema ekonomikoa, eta, berrabiarazi aurretik, berari buruz hausnartu beharra daukagu.


Horren aurrean, erakunde sinatzaileok adierazi nahi dugu, zientziarekin bat eginik, koronabirusak eragindako krisietatik irteteko neurriak babesteko beharrarekin bat gatozela, baina neurri horiek ezin dutela berriro sortu egungo larrialdi ekologiko eta sozialera ekarri gaituen eredua. Ikasi duguna erabil daiteke, eta erabili behar da. Pertsonengan oinarritu behar da, pertsonen aukeretan eta premietan, bai eta gure baliabide naturalen babesean ere. Laburbilduz, irten gaitezen geldialditik, eta eralda dezagun jarduera bai klimatikoki, bai sozialki bidezkoa izango den modu batean.

Jakin badakigu zientziak zer dioen: larrialdia hain da bortitza ezen oso neurri sakonak hartu beharra dagoen; hamarkada honetan egiten dugunak epe labur, ertain eta luzera jasango dugun berotze-maila erabat baldintzatuko du, eta, hori dela-eta, ezinbestekoa da kontsumo jakin batzuk berehala murriztea (energetikoa, kasu), garraio-eredua aldatzea, trantsizio energetikoa bizkortzea eta erregai fosiletatik %100 berriztagarria, efizientea, isurketa kutsagarririk gabea eta bereziki autokontsumoaren eta deszentralizazioaren ikuspuntuetatik bidezkoa izango den eredu batera pasatzea. Beharrezkoa da, halaber, eskala aldatzea eta globaletik lokalera iragatea, hartara, garraioaren kate luzeak murriztuta planetaren mugekin bat etorriko den elikadura-ereduak balioetsi behar dira. Ahalegin horiek, zientziaren jarraibideen haritik doazenak, gure isurketak bortizki murriztera eraman beharko gintuzkete, bai eta neutraltasuna ahalik eta lasterren lortzera ere.

Horrela baino ezin izango zaie berokuntza globalaren ondorioei aurre egin, eta, aldi berean, jendarte bidezko eta solidariorantz bideratu eta klima-aldaketak elikatzen dituen beste krisialdien arriskuak murriztu.

Manifestua sinatu https://forms.gle/A24yB9mjhqkWv9e36

Jardueraren ezinbesteko bultzada ez da bidezkoa izanen gizarte eta klima aldetik, oinarrizko bi printzipio biltzen ez baditu:

  • Klimaren ikuspegitik, berotegi-efektua eragiten duten gasen emisio garbiak nabarmen murrizteari aurre egitea, adierazpen zientifikoekin bat etorriz eta neutraltasuna ahalik eta azkarren lortuz.
  • Ikuspuntu sozialetik, pertsona eta talde zaurgarriei erabatekolehentasuna, haientzat bizi-baldintza duinak bermatuz.

Printzipio horien aplikazioa funtsezko alderdi askotan islatzen da; besteak beste, hauetan:

  • Ekoizpen- eta kontsumo-sistemak berrantolatzea, gure gizartearen funtsezko beharrak zehaztuz hauei lehentasuna emateko.
  • Merkataritza eta Inbertsio Itunetan (TCI) islatzen diren edo ez diren politika komertzial, nazional zein internazionalak, birplanteatzea, hurbileko kontsumoa lehenetsiz eta kanpoko mendekotasuna mugatuz, energian zein funtsezko edozein beharretan.
  • Biodibertsitatearen galera murrizteko eta ekosistemak lehengoratzeko neurriak lehenestea.
  • Gizarte-kohesioa, elkartasuna eta sektore publikoa sustatzea.
  • Sektore jasangarrietan enplegua eta lan-banaketa sustatzea, eta aldaketekiko zaurgarriak diren sektore eta lurraldeetarako trantsizio justu baterako neurriak hartzea, lanaldia murrizteketa eta konziliazioa bezalako neurrietan aurrera egiteko.
  • Zaurgarrienak babestea, zaurgarritasunaren arrazoia edozein dela ere (mota, arraza, generoa…), oinarrizko errenta baterantz aurrera eginez, inor atzean gera ez dadin.
  • Fiskalitatea eta gastu publikoa bat etorriko dira birbanaketa justu batekin eta ingurumena babesteko eta deskarbonizatzeko printzipioekin.
  • Estatu gisa, Hego Globaleko herrialdeekin eskuratu dugun zor klimatikoa onartzea, nazioarteko finantziazio-funtsei bidezko ekarpen nahikoa eginez, justizia klimatikoaren printzipioen arabera.
  • Energia-trantsizioa azkartzea, erregai fosiletatik %100 energia berriztagarriko eredura igaroz, bidezkoa eta eraginkorra izango dena,emisio kutsatzailerik gabe, autokontsumoaren eta energia banatuarenaldeko apustu garbia eginez eta tarifa-sistema bidezkoak erabiliz.
  • Mugikortasun-eredua aldatzea, ibilgailu pribatuaren erabilera murriztuz eta garraio publikoaren azpiegiturak eta zerbitzuak indartuz, bereziki trenbide konbentzionalarena, bai merkantzientzat bai bidaiarientzat.
  • Elikadura eredua aldatzea sistema agroekologikoetan oinarrituta, gertukoak eta kutsatzaile kimikorik gabekoak izango direnak.

Informazio gehiago:

http://juventudxclima.es/wp-content/uploads/2020/04/Nota-de-Pensa-Manifiesto-24A.pdf

http://alianza-clima.blogspot.com/2020/04/dia-de-la-tierra-arranca-la-accion.html?m=1

COOPERACIÓN INTERNACIONAL

Alternativas comunitarias ante la persecución del colectivo LGTBIQ+

¿Te preocupa la situación del colectivo LGTBI en El Salvador después de las elecciones? En este #cineforo nos juntamos para analizar el tejido asociativo como palanca de resistencia y cambio. Ante un panorama en el que los Gobiernos retroceden en la protección de los...

[Cine-Foro] La energía de los pueblos- conversatorio sobre resiliencia energética

En el marco de la semana contra la pobreza energética, los dos grupos de energía vinculadas a ISF-MGI a ambos lados del charco nos juntamos para dar respuesta a la pregunta ¿Es posible pensar en transiciones energéticas desde abajo y con enfoque de bien común?

Energía Alternativa en Santa Marta

Desde finales de enero hasta finales de marzo Nagore Cebrián tuvo la oportunidad de conocer la comunidad de Santa Marta (El Slavador), sus costumbres y sus gentes a través de una estancia donde además pudo desarrollar parte de su TFG. En las siguientes líneas...

Cine-Foro e Intercambio de Experiencias: Juntas de Agua; lucha colectiva por el DH al Agua y Saneamiento

Este Marzo nos visita Ever Hernández desde Santa Marta (El Salvador) y hemos organizado varias actividades!! Os venimos con el segundo cine-foro del 2023🙂 ¡¡Durante la visita de Ever otro CineForo!! Este año, nos hemos metido de lleno en los procesos que tiene la...

JORNADA: Tecnologías transformadoras y el derecho humano al agua

enlazando experiencias Centroamericanas y del África Subsahariana Este marzo tenemos visita de Ever Hernández desde Santa Marta (El Salvador) y hemos preparado muchas actividades!!! El sábado tendremos una jornada internacionalista que hemos organizado junto a las...

EDUCACIÓN PARA LA TRANSFORMACIÓN SOCIAL

Crónica sobre “El impacto de la academia neoliberal sobre las vidas de quienes investigan”

A. G. B. nos comparte esta crónica sobre la pasada sesión de la Escuela de Activistas: "Personal investigador al borde de un ataque de nervios. El impacto de la academia neoliberal sobre las vidas de quienes investigan". Dicen que el primer paso para solucionar un...

 ¡Salta de la Pobreza Energética a la Resiliencia Energética!

En la próxima escuela de activistas os presentamos una colaboración, ¡y para eso vamos a Amorebieta! De la mano de Besue y ISF hemos preparado un taller para romper con la idea de Pobreza Energética. ¡No hay mejor plan para la jornada electoral! El grupo "Energetikak”...

UPMSII: Construyendo Respuestas Feministas Universidad-Sociedad

Ponemos en marcha diálogos multi-agente. Ayúdanos a buscar estrategias para que la universidad se ponga al servicio de la sociedad! Te esperamos Desde Emaús Fundación Social e Ingeniería Sin Fronteras Euskadi nos complace compartir que estamos iniciando la Fase II de...

Impulsando “Soberanía Energética” desde la bioconstrucción y la eficiencia

Experiencias en los campos de refugiados saharauis ¿Impulsar proyectos de bioconstrucción en el contexto de un campo de personas refugiadas? Tateh Lehbib lo tiene claro. Volver la mirada hacia los materiales disponibles y gratuitos para construir las viviendas de la...

Alternativas comunitarias ante la persecución del colectivo LGTBIQ+

¿Te preocupa la situación del colectivo LGTBI en El Salvador después de las elecciones? En este #cineforo nos juntamos para analizar el tejido asociativo como palanca de resistencia y cambio. Ante un panorama en el que los Gobiernos retroceden en la protección de los...

PUBLICACIONES DE TRABAJOS

Descarga nuestro Cuaderno de Trabajo sobre Pobreza Energética

“De la Pobreza Energética a la Resiliencia Energética. Incluyendo la mirada Local-Global junto con la comunidad de Santa Marta (El Salvador)” ¿Te preocupa la transición energética y su dimensión social y medioambiental? ¿Crees que debe atender al territorio con una...

Descarga nuestro Cuaderno de Trabajo sobre Devolución: “Una oportunidad para el diálogo deliberativo y la construcción colectiva de conocimiento en los TFG/ TFM”

Apostar por las metodologías de investigación feminista supone un enorme reto que no se resuelve por el hecho de posicionarse a favor de ellas. Requiere de un trabajo cotidiano, de una revisión continua de las inercias personales y colectivas, acciones para las que no...

DESCARGA NUESTRA RÚBRICA DE EVALUACIÓN DE TFG/TFM

“Diseñando la evaluación de TFG/TFM para la transformación ecosocial” Desde ISF-MGI seguimos constatando curso a curso el enorme potencial que TFG y TFM tienen para generar conocimiento crítico, para construir puentes entre universidad y sociedad, para fortalecer un...

Descarga nuestro Cuaderno de Trabajo: “Camino hacia la transformación social:TFG y TFM como herramienta de cambio”

¿Eres estudiante y te gustaría que tu TFG o TFM fuera útil para hacer frente a una problemática social? ¿Sueles tutorizar TFG/TFM y te interesaría acceder a un documento que te orientara sobre cómo sacar el máximo provecho a estos trabajos de investigación? ¿Quizá...

UPMSII: Construyendo Respuestas Feministas Universidad-Sociedad

Ponemos en marcha diálogos multi-agente. Ayúdanos a buscar estrategias para que la universidad se ponga al servicio de la sociedad! Te esperamos Desde Emaús Fundación Social e Ingeniería Sin Fronteras Euskadi nos complace compartir que estamos iniciando la Fase II de...

Impulsando “Soberanía Energética” desde la bioconstrucción y la eficiencia

Experiencias en los campos de refugiados saharauis ¿Impulsar proyectos de bioconstrucción en el contexto de un campo de personas refugiadas? Tateh Lehbib lo tiene claro. Volver la mirada hacia los materiales disponibles y gratuitos para construir las viviendas de la...

Alternativas comunitarias ante la persecución del colectivo LGTBIQ+

¿Te preocupa la situación del colectivo LGTBI en El Salvador después de las elecciones? En este #cineforo nos juntamos para analizar el tejido asociativo como palanca de resistencia y cambio. Ante un panorama en el que los Gobiernos retroceden en la protección de los...

Personal investigador al borde de un ataque de nervios

El impacto de la academia neoliberal sobre las vidas de quienes investigan Durante varias sesiones hemos podido dialogar sobre cómo la ciencia se va cimentando en base a saberes parciales que dependen de la posición social de los agentes que los construyen. Esta falsa...

UPMSII: Construyendo Respuestas Feministas Universidad-Sociedad

Ponemos en marcha diálogos multi-agente. Ayúdanos a buscar estrategias para que la universidad se ponga al servicio de la sociedad! Te esperamos Desde Emaús Fundación Social e Ingeniería Sin Fronteras Euskadi nos complace compartir que estamos iniciando la Fase II de...

 ¡Salta de la Pobreza Energética a la Resiliencia Energética!

En la próxima escuela de activistas os presentamos una colaboración, ¡y para eso vamos a Amorebieta! De la mano de Besue y ISF hemos preparado un taller para romper con la idea de Pobreza Energética. ¡No hay mejor plan para la jornada electoral! El grupo "Energetikak”...

Impulsando “Soberanía Energética” desde la bioconstrucción y la eficiencia

Experiencias en los campos de refugiados saharauis ¿Impulsar proyectos de bioconstrucción en el contexto de un campo de personas refugiadas? Tateh Lehbib lo tiene claro. Volver la mirada hacia los materiales disponibles y gratuitos para construir las viviendas de la...