(EUS) Jarraian, 2025eko urtarrilaren 23an, ostirala, Repair Kafe tailerrean parte hartu zuen Iratik idatzitako kronika partekatzen dizuegu:

Astea modu borobilean amaitzeko, ostiralean Repair Café berri bat antolatu genuen UPV/EHUko Ingeniaritza Eskolan. Aukera paregabea izan zen aspaldian bazterrean utzita zeuden gailu horiei bigarren aukera bat emateko.

Tailerra topagune ederra izan zen: konponketetan trebeak zirenak eta jakin-min handiko jendea elkartu zen, elkarri irakasteko asmoz. Jardunaldian zehar denetarik egin genuen: kableak soldatu, karkasak ireki, zulaketak egin eta askatu nahi ez zuten torlojuekin borrokatu. Baina tailerraren gakoa ez zen soilik tresnak erabiltzea izan; kontsumo ohiturei buruz eta zaborrontzira botatzeko dugun joerari buruz ere hausnartzeko tartea izan genuen, askotan objektuek oraindik erabilera luzea izan dezaketelako, nahiz eta matxuraren bat izan.

Emaitzek ederki erakutsi zuten egindako lana: erloju bat, txirrin bat, argi-kate batzuk eta ia galdutzat emanda geneukan txigorgailu bat berriro martxan jarri genituen. Lorpen txikiak, baina poz handiz ospatu genituenak.

Konponketetatik harago, ordea, onena elkarrekin ikasteko eta jakintza partekatzeko sortu zen giroa izan zen, eta noski, barreak ere ez ziren falta izan irabiagailuak desmuntatzeko aitzakiarekin. Azkenean, hori ere bada konpontzea: komunitatea sortzea, elkarlanean aritzea eta gauzak beste modu batera egiteko gogoa piztea.

(ESP) A continuación, os compartimos la crónica escrita por Irati, participante en el taller Repair Kafe celebrado el viernes 23 de enero de 2025:

Para cerrar la semana con buen sabor de boca, el viernes organizamos un nuevo Repair Café en la Escuela de Ingeniería de la UPV/EHU. Un plan perfecto para rescatar del olvido a esos electrodomésticos que llevaban tiempo rotos, cogiendo polvo en una estantería o esperando una segunda oportunidad.

El taller fue un punto de encuentro entre personas que ya tenían experiencia en reparación y, sobre todo, gente curiosa con ganas de aprender. Durante la jornada hubo de todo: soldar cables, desmontar carcasas, hacer algún que otro agujero estratégico y pelearse con tornillos imposibles. Pero no solo aprendimos a usar herramientas, también hubo espacio de reflexión colectiva sobre el consumismo y la costumbre tan extendida de tirar lo que “parece” inservible, cuando muchas veces todavía tiene mucha vida por delante.

Y los resultados hablaron por sí solos: conseguimos arreglar un reloj, un timbre, unas tiras de luces e incluso una tostadora que ya dábamos por perdido. Pequeñas victorias que se celebraron como grandes logros.

Más allá de las reparaciones, lo mejor fue crear un espacio donde compartir conocimientos, aprender unos de otros y, cómo no, echarnos unas buenas risas con la excusa perfecta de desmontar batidoras. Porque al final, reparar también es eso: comunidad, colaboración y ganas de hacer las cosas de otra manera.